31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

EGUESIBAR

Elkano-Ibiriku-Egues aldeko xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2007ko azaroaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea Elkano-Ibiriku-Egues eremuko AR-2ko banaketa eremuko 17. irlaren xehetasun azterlana, Construcciones Francisco Lizarraga, S.L.k sustatua. Erabaki horretan baldintza bat ezarri zen, zenbait errekerimendu egin ondoren bete egin dena Joaquín Ariz Tellería eta Jaime Fernández León arkitektoek prestaturiko dokumentazio teknikoan, EHAEOk 2008/01/30ean ikus-onetsitakoan.

Hortaz, erabaki hau argitaratzen da jakinarazteko behin betikoz Elkano-Ibiriku-Egues eremuko AR-2ko banaketa eremuko 17. irlaren xehetasun azterlana, Construcciones Francisco Lizarraga, S.L.k sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

Eguesen, 2008ko otsailaren 11n.-Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0802454