31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AÑORBE

Herri lurzati batzuen desafektazioa. Hasierako onespena

Añorbeko Udalak, 2008ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkura arruntean, legez behar den gehiengoa izanik, hasiera batean onetsi zuen herrilurretako zenbait lurzati erabilera horretatik desafektatzea, Alfredo Azconaren beste lurzati batzuekin truke egiteko.

San Estebango parke eolikoan (IB fasea, Egastiagako lerrokadura) elektrizitatea ateratzeko lineak eta handitutako bideak hartutako lurrak eskuratzea du helburu trukeak.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, interesdunek komenigarri iruditzen zaizkien alegazio edo erreklamazioak egin ditzaten. Ohartarazten da hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela alegazio edo erreklamaziorik ez bada egiten.

Añorben, 2008ko otsailaren 4an.-Alkatea, J. Ignacio Echeverría Ciordia.

Iragarkiaren kodea: L0802419