31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

SAGASETAKO KONTZEJUA

2008rako aurrekontuko 1. aldaketaren espedientea. Behin betiko onespena

Sagasetako Kontzejuko Batzarrak, 2007ko abenduaren 13an egin bilkuran, 2007rako aurrekontu orokorreko 1. aldaketaren espedientea onesi zuen.

Aldaketa hori jendaurrean egon da, iragarkia 2008ko 30. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta, urtarrilaren 14an.

Jendaurreko epea iragan da eta inork ez du aurrekontuaren kontrako erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betikoz onetsitzat jo da, hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Hortaz bada, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen da delako aldaketa. Hona hemen:

GASTUAK:

a) Kreditu gehikuntza.

2. kapitulua: 1.800,00 euro.

Aldaketa, guztira: 1.800,00 euro.

FINANTZABIDEAK:

Egiazki bildutako dirusarrera handiagoen bidez:

3. kapitulua: 1.800,00 euro.

Finantzaketa, guztira: 1.800,00 euro.

Sagasetan, 2008ko otsailaren 18an. Batzarburua, Miguel González Iturralde.

Iragarkiaren kodea: L0802712