31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LEDEA

Aurrekontuetako aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2008ko 8. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 18an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Aldaketa mota: kreditu gerakinak eranstea.

Aldaketaren zenbatekoa, gastuen VI. kapitulua: 492.519,40 euro.

Finantzabidea: Diruzaintzako gerakina: 492.519,40 euro.

Ledean, 2008ko otsailaren 13an.-Alkatea, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L0802427