31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

IBIRIKU

2007ko aurrekontuko aldaketaren 1. espedientea. Hasierako onespena

Ibirikuko Kontzejuko Batzarrak, 2007ko abenduaren 29ko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2007ko aurrekontuko I. aldaketaren espedientea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta herritarrek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 23/1995 Foru Legearen 214.2. artikuluan 202.ari buruz ezarritakoa betez, eta aipatu Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluari jarraikiz.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betikoz onetsitzat joko da.

Ibirikun, 2007ko abenduaren 29an.-Kontzejuko burua, Alberto Mendilazo Anaut.

Iragarkiaren kodea: L0802701