31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

IBIRIKU

2008ko aurrekontu orokorra. Hasierako onespena

Ibirikuko Kontzejuko Batzarrak, 2007ko abenduaren 29an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2008ko aurrekontu orokorra.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 271. artikuluan xedatua betetzeko; hartara, bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkezten ahal dituzte hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betikoz onetsitzat joko da.

Ibirikun, 2007ko abenduaren 29an.-Kontzejuko burua, Alberto Mendilazo Anaut.

Iragarkiaren kodea: L0802700