31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BAZTAN

2007ko aurrekontuko aldaketak: Baztango Udaleko 37 zenbakiko espedientea eta F. J. de Iriarte Zahar Etxea erakunde autonomoaren 1. zenbakikoa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2008ko 8. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 18an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

-Kreditu berezia

(37/07 espedientea)

1-2224-62600 Udaltzaingorako ekipamendu informatikoa erostea: 2.100,00 euro.

Finantzabidea: kontusail hau hein batean beheitituta:

1-121-62600 Ekipamendu informatikoak eskuratzea ( -2.100,00 euro).

-Kreditu gehikuntzak:

Zahar Etxea erakunde autonomoa.

(01/07 espedientea).

1-312-62101 Kirol instalazioetako obrak: 141.220,00 euro.

Finantzabidea:

1-870 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 141.220,00 euro.

Baztanen, 2008ko otsailaren 12an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0802651