31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

92/2008 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Antonio García Malumbres jaunari, Polizia Administratiboaren Arloko Trafiko Dibisioko inspektore buruari, Foruzaingoaren Zerbitzu Goraipagarrien Domina ematen diona.

Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamenduak ezartzen duenez, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideek sariak jaso ahal izanen dituzte ausardia, arriskuak, leialtasuna, adiskidetasuna, gizalegea eta elkartasuna erakutsitako egoeren ondorioz.

Antonio García Malumbres jaunak Foruzaingoan bete duen ibilbide profesional luzean, gaitasuna eta dedikazioa izan dira bere polizia lanaren etengabeko lekuko, bereziki bide segurtasunaren arloko prebentzioan eta trafikoaren zaintzan; bideko istripuen kopurua jaisteak gizarteari dakarkion onura lortzen oso lagungarria gertatu da bere zerbitzua.

Horrenbestez, Barne zuzendari nagusiak proposaturik, eta abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamenduaren 89. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Antonio García Malumbres jaunari, Polizia Administratiboaren Arloko Trafiko Dibisioko inspektore buruari, Foruzaingoaren Zerbitzu Goraipagarrien Domina ematea.

2. Foru agindu hau interesdunari eta Foruzaingoari jakinaraziko zaie eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko otsailaren 25ean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0803338