31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ALTSASU

9/2007 aldaketaren espedientea 2007ko aurrekontuan, kreditu bereziaren bidez. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2007ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen kreditu bereziaren bidezko 9/2007 espedientea, Udalaren 2007ko aurrekontuan; 6.000 eurokoa, guztira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publikotasunari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege bereko 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2008ko urtarrilaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen Udalak osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.

Jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betikoz onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, iragarkia argitaratzen da.

GASTUAK:

Kontusaila:

1 4520 62302: Tapiza erostea: 6.000,00 euro.

FINANTZAKETA:

-Kreditua beheititzea: Kontusaila: 1 4521 212 Zelandi pilotalekuko kiroldegiaren mantentze lanak: 3.000,00 euro.

-Gimnasia erritmikoko Nafarroako Federazioari diru-laguntza. 772001 kodea: 3.000,00 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka ondoko bide hauetako bat erabil daitekeela:

A.-Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

B.-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

C.-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Altsasun, 2008ko otsailaren 11n.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: L0802550