31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

GAZTELUBERRI

Oihan enkantea

Udal honek, behar bezala baimendurik, ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen du honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

-2007ko oihan plana

Lote bakarra: "Las Heras" alderdian, 588 ler gorri, 569 metro kubiko zur eta 77 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 30.050,00 euro.

Enkantea 2008ko martxoaren 29an eginen da, Gazteluberriko Udaleko Idazkaritzan, goizeko 10:00etan.

Proposamenek agiri hauek izan beharko dituzte:

-Enpresaren sailkapen agiria.

-Fidantza gisa hasierako prezioaren %2 utzi izanaren ordainagiria.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiriak ikusgai daude Udalaren Idazkaritzan.

Gazteluberrin, 2008ko otsailaren 19an.-Alkate udalburua, José Hernández Aristu.

Iragarkiaren kodea: L0803023