31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

VILLAFRANCA

Deialdia, Villafrancako Udalaren zerbitzuko udaltzain izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko

1. oinarria.-Baldintza orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da udaltzain edo albiente izateko lanpostu bat, funtzionario moduan eta oposizio bidez betetzea, Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legean eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduan ezarri bezala.

1.2. Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaia Villafrancako Udaleko funtzionario publiko izanen da. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatuko da eta hartan alta emanen zaio, araubide horren babespean. Baldin eta deialdi honetako xede den lanposturako izendatzen den izangaia eskubide pasiboen eta osasun eta gizarte laguntzaren araubidean, alegia, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioen zerbitzuko langileen Estatutuak eta gainerako xedapen osagarriek aipatzen duten hartan, kide egina bada, aukeran izanen du bertan segitzea edo Gizarte Segurantzan afiliatzea.

1.3. Izendatzen den izangaiak Villafrancako udal mugapean bizi beharko du eta horretarako, Villafrancan finkatuko du bizilekua.

1.4. Lan araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da, betiere urtero onesten den egutegia errespetatuz, nahiz eta biak aldatzen ahal dituzte noiznahi administrazio organo eskudunek.

1.5. Deialdiko lanpostuak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan ezarrita dauden oinarrizko lansarietatik C mailari dagozkionak izanen ditu, eta, halakorik bada, udal plantilla organikoan udaltzain lanposturako finkatzen diren osagarriak ere bai.

1.6. Izendatuak Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legean eta hura garatzen duten arauetan ezarritakoak eta haren garapeneko arauetan ezarritako eginkizun, eskubide eta betebeharrak izanen ditu; orobat, Villafrancako Udalak agintzen dizkion albiente eginkizun guztiak, besteak beste, hurrengo hauek: udalaren dokumentazioa, ebazpenak eta jakinarazpenak banatu eta ematea, txostenak eta komunikazio idazkiak prestatzea, atezaintzako egitekoak (halakorik ematen bazaio), jabari nahiz erabilera publikoko eta Udalaren jabetzako ondasunak eta instalazioak kontrolatzea, udal bulegoari laguntzea, bai eta Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko Foru Legearen Testu Bategina onetsi zuen urriaren 14ko 213/2002 Legegintzako Foru Dekretuan; bereziki lege horretako 13.3 artikuluan aipatzen diren egitekoak eta aipatu foru legean ezarritako C mailan sartuko dira.

Udal organoek hala uste badute, zerbitzu anitzetako enplegatuari dagozkion eginbeharrak egin beharko ditu, baita kasuan kasuan eskatzen zaizkionak ere.

2. oinarria.-Izangaien betebeharrak.

2.1. Deialdi honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) Adinez nagusi izatea eta 35 urte edukitzea, gehienez ere.

c) Batxilergoko titulua, Lanbide Heziketako bigarren mailakoa edo baliokideren bat izatea.

Aurrekoa gorabehera, aski izanen da eskola-graduatua, lehen mailako lanbide heziketako titulua edo baliokidea izatea, halako moldez non Nafarroako Segurtasun Eskolan eman beharreko prestakuntza ikastaroa gaindituta, teknikoki baliokideak izanen baitira oinarrizko ikastaro hori eta batxilergoko titulua, bigarren mailako lanbide heziketakoa edo horien baliokidea; baliokidetasun hori, hala ere, ondorio administratiboetarako baino ez da izanen, hau da, poliziaren kidegoan C mailako udaltzain edo funtzionario izendatzeko, eta ez du baliorik edo aitorpenik izanen maila horretako lanpostuetarako jotzeko, ez arlo akademikoan ezta irakaskuntzaren edo hezkuntzaren arloan edota Administrazioaren bestelako arloan ere.

d) Eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisikoa edo psikikoa izatea eta Nafarroako Polizien Kidegoei buruzko Langileen Erregelamenduak onesten duen 718/2003 Foru Dekretuaren I. eranskinean agertzen diren baztertzeko arrazoi medikoen taulan ez egotea.

e) bilgailuak gidatzeko B.T.P. eta A motako baimenak izatea.

f) Doluzko delitu bat dela kausa kondenatua ez izatea, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik baztertua ere, eta eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.

g) Azterketarako eskubideak izateko, Udalaren diruzaintzan 30 euro ordaindu izanaren ziurtagiria.

h) Gizasemeek 1,70 metroko garaiera, bederen, eta emakumezkoek 1,65 metrokoa.

2.2. Baldintza hauek, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denerako bete beharko dira, e) letrako baldintza izan ezik; azken hau, oinarrizko prestakuntza ikastaroko izangaien behin-behineko zerrenda aditzera ematen den egunean eduki beharko baita.

3. oinarria.-Eskaerak.

3.1. Deialdian parte hartu ahal izateko eskaerak Villafranco Udalaren erregistro orokorrean beharko dira aurkeztu, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean arautzen diren bideetako bat erabilita, hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu ere, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko 14:00ak arte. Egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunean bukatuko da epea. Eskaera horiek I. eranskinean argitaratu eta udal bulegoetan eskura daitekeen ereduari beharko zaizkio lotu. Horietan, izangaiek adierazi beharko dute oposizioan parte hartzeko baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskaerak aurkezteko epearen azken egunean.

3.2. Eskaerak aurkezteko epea ezin da luzatu.

3.3. Eskaerarekin batera, izangaiek osasun-ziurtagiri ofiziala aurkeztu beharko dute, I. eranskinean aipatzen diren proba fisikoak egiteko gaitasunik aski badutela frogatzeko, eta 30 euro ordaindu izanaren egiaztagiria erantsiko dute izen-emate eskubideetarako.

4. oinarria.-Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Villafrancako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak eebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

Izangai bazterturik ez badago, zerrenda behin betikoz onetsiko da eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, formazko akatsik bada bai eskabidean bai erantsitako dokumentazioan, haiek zuzentzeko.

Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzi ondoren, Tokiko Gobernu Batzarrak ebazpena emanen du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

5. oinarria.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

-Epaimahaiburua: Villafrancako Udaleko Alkate-Udalburua edo berak eskuordetzen duen zinegotzia.

-Ordezkoa: Enrique Marín San Miguel, Villafrancako Udaleko lehen alkateordea.

-Mahaikidea: Nafarroako Segurtasun Eskolako teknikari bat, eta horrek izendatutako ordezkoa.

-Mahaikidea: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatzen duen teknikaria.

-Ordezkoa: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatzen duen teknikaria.

-Mahaikidea: Estanislao Las Muñoz, Villafrancako Udaleko langileeen ordezkari sindikala.

-Ordezkoa: Luis Angel Pascual Alvarez, Villafrancako Udaleko langileen ordezkari sindikala.

-Idazkaria: Juan José Iribarren Laita, Villafrancako Udaleko idazkaria.

-Ordezkoa: Vicente Busto Aizpún, kontu-hartzailea.

5.2. Epaimahaia hautaprobak egin baino lehen eratuko da eta bere eraketak eta jarduketak balio izateko kideen erabateko gehiengoa beharko da elkartu.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen afera guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6. oinarria.-Oposizioaren hasiera eta garapena.

Oposizioaren hasiera aditzera emanen da 4.2. oinarrian aurreikusten den izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendarekin batera, eta bertan zehaztuko dira lehenbiziko ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua.

Gainerako probak Villafrancako Udalaren iragarki oholean bakarrik argitaratuko dira.

6.1. Garaiera neurtzea:

Probei hasiera eman aurretik, 2. oinarrian aipatzen den baldintza betetzen dela ziurtatzeko, izangaien garaiera egiaztatuko da.

6.2. Lehenbiziko proba.

6.2.1. Honako ariketa hauek izanen ditu:

A.-Proba teorikoa: test moduko ehun galdera erantzun beharko dira, gehienez ere bi ordutan, II. eranskineko gai-zerrendako gaien artetik jasoak.

B.-Proba praktikoa: ondoko hiru ariketa praktiko hauek egin beharko dira:

a) Matematikako problemak ebaztea. Horretarako, aski izanen da Batxilergoko, Bigarren Mailako Lanbide Heziketako edo horien pareko ezagupenak izatea.

b) Ortografiako ariketa.

c) Informatikari buruzko ariketa, ordenagailua erabilita, windows inguruneari buruz,: testu tratamendua, kalkulu-orria eta datu-basea.

Kasu praktiko bakoitza ordu erdian egin beharko da, gehienez ere.

6.2.2. Puntuazioa:

-Proba praktikoa:

Lehenbiziko ariketan 60 puntu lor daitezke, gehienez ere, eta erantzun oker bakoitzeko 0,20 puntu kenduko dira. Baztertuak izanen dira gutxienez 30 lortzen ez dituztenak.

-Proba praktikoa:

Matematikako ariketa: gehienez ere 20 puntu.

Ortografiako ariketa. gehienez ere 20 puntu.

Informatikako ariketa: gehienez ere 20 puntu.

Bazterturik izanen dira hiru ariketa praktiko horietako bakoitzean gutxienez 10 puntu lortzen ez dituztenak.

6.3. Bigarren proba.

III. eranskinean jasotako ariketa fisikoak egin beharko dira, epaimahaiak zehazten duen ordenaren arabera, eta hauetako bakoitza, lortutako markaren arabera, baztertzaile eta puntuagarri izanen da. Epaimahaiak zehaztutako hurrenkeran eginen dira ariketak.

6.4. Hirugarren proba.

zenbait proba psikotekniko eginen dira, Nafarroako Psikologia Aplikatuaren Institutuko (NPAI) prestaturikoak. Proba horren helburua izanen da jakitea izangaiak noraino egokitzen zaizkion lanpostuko profil profesiografikoari.

Txosten teknikoaren arabera, epaimahaiak baloratuko ditu izangaiak, gai edo ez-gai kalifikazioa emanez. Bazterturik geldituko dira ez-gai kalifikazioa lortzen dutenak.

6.5. Ariketa zuzendutakoan, epaimahaiak Udalaren iragarki oholean jendaurrean jarriko du ariketa gainditzen dutenen zerrenda, kalifikazioekin batean, baita oposizioko hurrengo ariketa zein egun, toki eta ordutan eginen den ere.

Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertu beharko dute. Baztertuak izanen dira probetarako iragarri egun, ordu eta tokietan aurkezten ez direnak.

6.6. Oinarrizko prestakuntza ikastaroa.

Hautatze aldia gainditu ondotik, epaimahaiak argitara emanen du ikastaroan behin-behinekoz onartutako izangaiaren izena, hots, hautatze aldi horretan puntuazio altuena lortzen duen izangaiarena. Izangai horrek Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroak gainditzen ez badu, deitu eginen zaio zerrendako hurrengoari, ikastaroa egin dezan. Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza Departamentuaren menpeko Segurtasun Eskolak emanen du Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroa.

6.7. Prestakuntza Ikastaroan parte hartu ahal izateko, izangaiaren behin-behineko zerrenda jendaurrera ateratzen denetik hamabortz egun naturaleko epean, izangaiak deialdiaren baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten frogagiriak aurkeztu beharko ditu eta, zehazki, honakook:

1.-Nortasun agiri nazionalaren fotokopia.

2.-B (TP) eta A motetako ibilgailuendako gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

3.-Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoak betetzeko ezgaiturik edo gabeturik ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez dela izan adierazten duena.

4.-Osasun ziurtagiria, karguaren eginkizunetan aritzea galarazten dion eritasun edo akats fisikorik ez duela frogatzen duena.

5.-Batxilergoko titulua, Lanbide Heziketako Bigarren mailakoa edo baliokideren bat izatea edo, hala bada, Eskola-graduatuaren titulua, lehen mailako Lanbide Heziketarena edo baliokideren bat.

Halaber, Udalak bidezko iruditzen zaizkion neurriak hartuko ditu izangaiek osasun azterketa egin dezaten, horien gaitasun fisiko eta psikikoa frogatzeko.

Behin-behinekoz onartutako izangaia osasun azterketaren ondorioz baztertzen bada, gainditu dutenen artean puntu gehien dituen izangaiak ordezkatuko du behin betiko zerrendan.

Nafarroako Segurtasun Eskolak emanen du oinarrizko prestakuntza ikastaroa. Hartan, irakaskuntza teoriko eta praktikoak sartuko dira eta Nafarroako Segurtasun Eskolako barne araubidearen menpean egonen da.

Prestakuntza ikastaroa bukatuta, Nafarroako Segurtasun Eskolak handik ateratzen diren puntazioak igorriko dizkio epaimahaiari.

Izangai bakoitzaren azken kalifikazioa ateratzeko, hautapen aldian lortutako puntuazioei prestakuntza ikastarokoak gehituko zaizkie.

Ikastaroak iraun bitartean, izangaia Villafrancako Udalaren zerbitzuko praktiketako funtzionario izanen da, erregelamenduz dagozkion lansariak jasoko ditu eta praktiketako funtzionario gisa dagozkion gainerako eskubideak izanen.

7. oinarria.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

7.1. Oinarrizko prestakuntza ikastaroa amaiturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituen izangaiaren izena eta hura izendatzeko proposamena eginen du.

7.2. Izendapen proposamenaren ondoko hogeita hamar egun naturalen barnean, zerrenda horretako izangaiak zin egin beharko du, edo hitz eman, Nafarroako Foru Araubidea begiratu eta defendatuko duela, Konstituzioari eta Legeei men eginen diela eta karguko eginkizunak zintzo beteko dituela.

7.3. Aipatu epean eta behar bezala justifikaturiko ezinbertzeko arrazoiak salbu zin egiten edo hitz ematen ez badu, ezin izanen dute izendatu.

8. oinarria.-Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Hautapen aldia amaiturik, Villafrancako Udaleko funtzionario izendatuko du Tokiko Gobernu Batzarrak, udaltzain lanpostuan ari dadin.

8.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8.3. Izangai izendatuak, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Epe horretan eta ezinbertzeko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badu, Villafrancako Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

9. oinarria.-Errekurtsoak.

Deialdi honen, bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, zilegi izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, zuzenean, Nafarroako Auzien Jurisdizkioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, deialdia argitaratzen denetik edo errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina, edota, aurretik eta nahi bada, honako errekurtso hauetako bat:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Tokiko Gobernu Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ................., adinez nagusia, NAN zenbakia: ........., sorteguna: ........., sorlekua: ............., probintzia: ........., bizilekua: .........................., karrika: ..........................., zenbakia: ....................., postaa kodea: ........, telefonoa: ...........

Azaltzen dut:

Onartua izatea eskatzen dudala Villafrancako Udaleko udaltzain izateko lanpostu bat, funtzionario moduan eta oposizio bidez betetzeko deialdian, ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ........................... egunean argitaratu zen hartan.

Hortaz, erantzule bakarra naizela, azaltzen dut honako hau:

1.-Eskabidea aurkezteko egunean deialdian galdatzen diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

2.-Deialdiko oinarriak onartzen ditudala eta men egiten diedala.

3.-Azterketa eskubideak ordaindu ditudala (24 euro) eta horren egiaztagiria eransten dudala.

4.-Osasun agiri ofiziala eransten dudala, deialdiaren III. eranskineko probak egiteko gai naizela dioena.

Horrenbertzez, aipatu lanpostua betetzeko eginen diren probetara onartua izatea eskatzen dut.

Villafrancan, 2008ko otsaliaren 4an.

VILLAFRANCAKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA.

II. ERANSKINA

Proba teorikoaren gai-zerrenda

1.-Legeria eta erakundeak.

1.1. Europar Batasuna: sorrera eta bilakaera. Europar Batasuneko erakundeak: Europako Parlamentua, Kontseilua, Batzordea eta Justizia Auzitegia. Europako Kontseilua eta bere organoak. Batasuneko zuzenbidea: haren iturburuak. Amsterdamgo Ituna: ideia orokorrak.

1.2. Espainiako 1978ko Konstituzioa. Oinarrizko eskubideak: Bermeak. Konstituzio Auzitegia. Erregearen eginkizunak Konstituzioaren arabera. Gorte Nagusiak. Estatuaren antolakuntza lurraldeen arabera.

1.3. 1841eko abuztuaren 16ko Lege Itundua. Itunaren sorrera, negoziazioak eta amaiera. Edukiaren azterketa. Itun izaera.

1.4. Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoa. Prestakuntza prozesua. Izaera eta esanahia. Egitura eta sistematika. Atariko titulua.

1.5. Nafarroako Foru Instituzioak: Nafarroako Parlamentua edo Gorteak. Parlamentuak Gobernua kontrolatzeko duen eginkizuna. Nafarroako Comptos Ganbera: izaera eta eginkizunak. Nafarroako Kontseilua. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa.

1.6. Foru Komunitateko Administrazioaren organo nagusiak. Foru Komunitateko administrazioaren egitura organikoa. Erregelamenduzko xedapenen eta ebazpen administratiboen araubidea.

1.7. Nafarroako toki entitateak: Tipologia eta antolaketa. Toki erakundeen autonomia. Toki erakundeen eskumenak. Nafarroako Administrazio Auzitegia.

1.8. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileria. Funtzionarioak, estatutupeko langileak eta lan-kontratudunak: haien araubide juridikoaren gaineko oinarrizko ideiak.

1.9. Administrazioaren xedapenak eta egintzak. Administrazio prozedura. Kontzeptua. Printzipioak. Administrazio prozedura erkidearen faseak. Prozedura bereziak. Zehapen prozedura.

1.10. Administrazio errekurtsoak. Kontzeptua. Oinarri orokorrak eta motak. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.

1.11. Toki entitateen arauak. Ordenantzak, erregelamenduak eta bandoak. Udal lizentziak. hirigintzako lizentziak.

1.12. Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea. Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorra. Trafikoaren arloko zehapen erregelamendua.

1.13. Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Legea.

1.14. 2/1989 Foru Legea, martxoaren 13koa, Ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituena.

1.15. 4/2005 Foru Legea, martxoaren 22koa, Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzkoa. Garapenerako erregelamenduak:

2.-Geografia eta Historia.

2.1. Nafarroako Erribera aldeko geografia. Deskribapen orokorra. Villafrancako eskualdeko eta bere inguruko orografía, klimatologia eeta hidrologia.

2.2. Villafrancako biztanleria: ezaugarriak eta bilakaera.

2.3. Villafranca gaur. Zerbitzuak. Bide sarea. Hirigintza eta industri arloetako garapena.

2.4. Nafarroako Erresumaren Historia. Sorrera. Erresuma gisa sendotzea. Gaztelako Koroan sartzea.

3.-Gizarte arlokoak.

3.1. Giza eskubideak.

3.2. Haurraren eskubideak, haurren babesa.

3.3. Ezintasunei buruzko legeak.

3.4. Oztopo fisikoei eta zentzumenezkoei buruzko araudia.

III. ERANSKINA

Proba fisikoak

1.-Abiadura lasterketa: 100 metro.

Abiatzeko jarrera: zutik, geldi, irteera marraren atzean. Ez da takoak erabiltzea onartuko eta ezin izanen da lurra eskuekin ukitu.

Nola egin: irteera-agindua emanda, izangaiak, eman zaion kaletik atera gabe, 100 metroko tartea albait azkarren bete beharko du. Baliorik gabeko bi irteera egiten dituztenak edo kalez aldatzen direnak kanporatuak izanen dira.

-Gizonen puntuazioa:

14,5" baino gehiago Bazterturik.

14,5"-etik 14,1"-era bitarte: 5 puntu.

14"-tik 13,6"-ra bitarte: 6 puntu.

13,5"-etik 13,1"-era bitarte: 7 puntu.

13"-tik 12,6"-era bitarte: 8 puntu.

12,5"-etik 12,1"-era bitarte: 9 puntu.

12 edo 12 baina gutxiago: 10 puntu.

-Emakumeen puntuazioa:

16" baino gehiago Bazterturik

16"-tik 15,6"-ra bitarte: 5 puntu.

15,5"-etik 15,1"-era bitarte: 5 puntu.

15"-etik 14,6"-ra bitarte: 6 puntu.

14,5"-etik 14,1"-era bitarte: 7 puntu.

14"-tik 13,6"-ra bitarte: 8 puntu.

13,5"-etik 13,1"-era bitarte: 9 puntu.

13" edo gutxiago 10 puntu.

Kanporatuta geldituko dira 16" baino gehiago egiten duten emakumezkoak eta 14,5" baino gehiago egiten duten gizonezkoak.

2.-Erresistentzia lasterketa (Cooper testa).

Abiatzeko jarrera: abiadura lasterketarena bezalakoa.

Nola egin: lasterka, oinez, nahiz biak tartekatuz, 12 minutuan ahalik eta tarterik luzeena egin beharko da.

-Gizonen puntuazioa:

2.600 metro baino gutxiago Bazterturik

2.600 eta 2.799 metro bitarte 5 puntu.

2.800 eta 2.999 metro bitarte 6 puntu.

3.000 eta 3.199 metro bitarte 7 puntu.

3.200 eta 3.399 metro bitarte 8 puntu.

3.400 eta 3.599 metro bitarte 9 puntu.

3.600 metro edo gehiago/10 puntu.

-Emakumeen puntuazioa:

2.200 metro baino gutxiago Bazterturik

2.200 eta 2.399 metro bitarte 5 puntu.

2.400 eta 2.599 metro bitarte 6 puntu.

2.600 eta 2.799 metro bitarte 7 puntu.

2.800 eta 2.999 metro bitarte 8 puntu.

3.000 eta 3.199 metro bitarte 9 puntu.

3.200 metro edo gehiago/10 puntu.

2.200 m-ko gutxieneko tartea egiten ez duten emakumezkoak eta 2.600 m-ko gutxienekoa egiten ez duten gizonezkoak kanporatuak izanen dira.

3.-Igeriketa: 50 metro.

Abiatzeko jarrera: zutik, igerilekuaren kanpo-ertzean.

Nola egin: Igerian 50 metro egin beharko dira, albait azkarren.

Ez baita zilegi kortxo-ilarez baliatzea, ezta igerilekuaren hondoa joz abiada hartzea ere, hala egiten dutenak kanporatuak izanen dira.

Halaber, baliorik gabeko bi irteera egiten dituztenak kanporatuak izanen dira.

-Gizonen puntuazioa:

57" baino gehiago Bazterturik.

57"-tik 12,1"-era bitarte: 5 puntu.

52"-tik 47,1"-era bitarte: 6 puntu.

47"-tik 42,1"-era bitarte: 7 puntu.

42"-tik 37,1"-era bitarte: 8 puntu.

37"-tik 32,1"-era bitarte: 9 puntu.

32" edo 32" baina gutxiago: 10 puntu.

-Emakumeen puntuazioa:

60" baino gehiago Bazterturik

60"-tik 55,1"-era bitarte: 5 puntu.

55"-etik 50,1"-era bitarte: 6 puntu.

50"-tik 45,1"-era bitarte: 7 puntu.

45"-etik 40,1"-era bitarte: 8 puntu.

40"-etik 35,1"-era bitarte: 9 puntu.

35" edo gutxiago: 10 puntu.

Ehunenak kontuan hartu gabe neurtuko da denbora.

Kanporatuak geldituko dira 60"-ko eta 57"-ko gutxieneko marka lortzen ez duten emakumezkoak eta gizonezkoak, hurrenez hurren.

Villafrancan, 2008ko otsailaren 4an.-Alkate udalburua, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L0802467