31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

MARTZILLA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, albiente lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian

Alkatetzaren 094/2008 ebazpena.

Alkatetzaren 2007ko urriaren 31ko 352/2007 ebazpenaren bidez onetsi zen Martzillako Udalaren zerbitzuko albiente izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia. 2007ko 150. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen deialdi hori, abenduaren 3an.

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendaren kontrako erreklamazioak aurkezteko epea bukatu denez (zerrenda 2008ko 21. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 15ean), bidezko da eranskinean heldu den izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, epaimahaiko kideak izendatzea eta oposizioko ariketak hasteko eguna finkatzea.

Epaimahaiko kideak:

1.-Mahaiburua: José María Abárzuza Goñi, Martzillako Udaleko alkatea. Ordezkoa: Román Peláez Forné, Martzillako Udaleko lehen alkateordea.

2.-Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatutako mahaikidea eta ordezkoa: Eva Salinas Urra. Ordezkoa: Mercedes Melero Echauri.

3.-Segurtasun Eskolak izendatutako mahaikidea eta haren ordezkoa: Francisco Javier Moreno Gallego. Ordezkoa: Roncesvalles Jiménez de Miguel.

4.-Segurtasun Eskolak izendatutako mahaikidea eta haren ordezkoa: Ricardo Malo Landivar. Ordezkoa: Tomás Alcalde Flamarique.

5.-Mahaikide-idazkaria: Edurne Chasco Garralda, Martzillako Udaleko idazkaria. Ordezkoa: Flor Laparte Rodríguez, Andosillako Udaleko idazkaria.

Ariketak hasteko tokia, eguna eta ordua:

Lehen proba: Azkoiengo kiroldegian, hau da, Azkoiengo Río kaleko 49an, 2008ko martxoaren 13an, goizeko bederatzietan.

Bigarren proba: Martzillako Udaletxean (España plaza, 1-1.a), 2008ko martxoaren 14an, goizeko bederatzietan. 2008ko martxoaren 14an eginen dira proba osatzen duten ariketa idatziak.

ERANSKINA

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

-Onartuak:

AGUILAR UNDIANO, FRANCISCO JAVIER

AYALA, SANCHEZ, FERNANDO

AYENSA, SESMA, MANUEL

GABASA, VICENS, MIGUEL ANGEL

GARCIA, PEREZ, JULIO

LOPEZ, LANDA, ELOY

LOPEZ, MAGAÑA, DAVID

MAZO, SAEZ, FERNANDO

MUÑOZ, LUENGO, MARCO ANTONIO

OCHOA INCHUSTA EÑAUT

OJER, ALONSO, RAMON

REPARAZ, PEREZ, PATXI

SAINZ, YANGUAS, SERGIO

UCAR, REMIRO, ELISABET

URIZ, GARCIA, DIEGO

VELA, FERNANDEZ, VICTOR MANUEL

VICUÑA, GRADAILLE, GONZALO

-Baztertuak:

CATALAN JIMENEZ GUILLERMO JOSE. Arrazoia: deialdiaren 2.1 oinarrian ezarritako adina gainditzea.

OSES, BARANDALLA, HECTOR. Arrazoia: eskabidea epez kanpo aurkeztea.

SANCHEZ, IRISO, JESUS. Arrazoia: eskabidea epez kanpo aurkeztea.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, hura argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita edo,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Martzillan, 2008ko otsailaren 29an.-Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0803514