31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

91/2008 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Ignacio Azanza Beramendi foruzainari, Herritarren Segurtasunerako Zangozako Prebentzio Taldeko buru eta inpektoreordeari Foruzaingoko Zerbitzu Goraipagarrien Domina ematen diona.

Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamenduak ezartzen duenez, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideek sariak jaso ahal izanen dituzte ausardia, arriskuak, leialtasuna, adiskidetasuna, gizalegea eta elkartasuna erakutsitako egoeren ondorioz.

Ignacio Azanza Beramendi bere ibilbide profesionalaren zati handi batean bide segurtasunaren esparruari atxikirik egon da, gehienbat istripuetako argiketa eta ikerketa espezialitatean. Ardura horiek betetzean eta egungo destinoan, Herritarren Segurtasunerako Zangozako Prebentzio Taldean, saiatua eta konprometitua izan da parte hartzen zuen kasuan kasuko unitatea abian jarri eta sendotzeko lanetan, eta etengabeko inplikazioa izan du menpean zituen langileen prestakuntzan; halaber, edozein zeregin betetzeko prest egon da beti, eta herritarren artean hurbiltasuna eta parte-hartzea sustatu izana bere ezaugarrietako bat da.

Horrenbestez, Barne zuzendari nagusiak proposaturik, eta abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamenduaren 89. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Ignacio Azanza Beramendi foruzainari, Herritarren Segurtasunerako Zangozako Prebentzio Taldeko buru eta inpektoreordeari Foruzaingoko Zerbitzu Goraipagarrien Domina ematea.

2. Foru agindu hau interesdunari eta Foruzaingoari jakinaraziko zaie eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, orok jakin dezan.

Iruñean, 2008ko otsailaren 25ean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0803337