31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

SESMA

Udalbatzako kideen ordainsariak

Sesmako Udalak 2008ko otsailaren 12an egin osoko bilkuran erabaki zuen 2008rako Udalbatzako kideendako hurrengo bilkura-sariak ezartzea beren karguan aritzeagatik, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearekin bat:

1-Alkatea: Udal horretako alkate kargua betetzeko erabateko dedikazioa ezartzea eta berau Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean altan mantenduz. Urtean jasoko duen lansaria 27.988,52 euro izanen da, 14 pagatan banatuta, eta Sesmako Udalak ordainduko ditu ordaindu beharreko enpresa kuotak. Era berean, zenbateko gordin horrek Pertsona Fisikoen gaineko Errenta Aitorpenari dagozkion atxikipenak izanen ditu, bai eta, hala behar bada, langilearen kontura den Gizarte Segurantzaren kuota ere.

2.-Zinegotziak: osoko bilkurara egiazki joaten diren bakoitzean zinegotzi bakoitzari 110,30 euro ordaintzea.

3.-Batzordetako buruei beren karguan aritzeagatik urtero 330,97 euro ordainduko zaizkie.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Sesman, 2008ko otsailaren 13an.-Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L0802546