31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZANGOZA

Ordenantza fiskala, Zangozako Udalak antolatzen dituen jarduera eta ikastaroetan sartzeko eta haren kultur espazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Zangozako Udalak, 2007ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zangozako Udalak antolatzen dituen jarduera eta ikastaroetan sartzeko eta haren kultur espazioak antolatu eta erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatzen denari jarraituz tramitatu zen espedientea, lege hori aldatzen duen 15/2002 Foru Legean onetsi zen testu berriak dioenaren arabera; kontuan hartuz jendaurreko epean ez dela inolako erreklamaziorik aurkeztu, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoari jarraituz, osorik argitaratzen da ordenantza horren testua, hamabortz egun baliodun geroago indarra hartuko duena.

Fontellasen, 2007ko otsailaren 12an.-Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

ORDENANTZA FISKALA, ZANGOZAKO UDALAK ANTOLATZEN DITUEN JARDUERA ETA IKASTAROETAN SARTZEKO ETA HAREN KULTUR ESPAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

1. artikulua. Oinarria.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen (gero martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen bidez aldatu baitzen) 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri dira ordenantza honen ordainarazpenak.

2. artikulua. Zergapeko egintza.

Hona hemen zergapeko egintza:

1. Ondotik ematen diren espazioen lagapena, kultur espazioen antolaketa eta erabilera arautzen dituen ordenantzan aurreikusitako jarduerak egin beharrez:

1.1. Vallesantoro Jauregia kultur etxea.

a) Mintzaldi aretoa.

b) Prestakuntza gela.

c) Harreralekua eta lorategia.

1.2. Carmengo auditorioa.

1.3. Carmengo klaustroa.

2. Sarbidea, Carmengo auditorioan, Vallesantoro Jauregia kultur etxean edo bertzelako udal espazioetan egiten diren ikuskizun eta emanaldietara.

3. Sarbidea, Zangozako Udalak antolatzen dituen jarduera eta ikastaroetara.

Udalak, salbuespenez, sarrera librea ezartzen ahalko du halako jarduera, emanaldi edo ikuskizunetarako, beren kultur interes bereziagatik komenigarria iruditzen bazaio.

3. artikulua. Ordaindu beharra.

Zergak ordaindu beharra hasten da:

-2. artikuluko 1. atalean jasotzen den zergapeko egintzarako, eskatutako espazioaren lagapena onartzen denean.

-2. artikuluko 2. atalean jasotzen den zergapeko egintzarako, instalazio horietarako sarbidea ematen duen sarrera erdiesten denean.

-3. artikuluko 2. atalean jasotzen den zergapeko egintzarako, matrikula formalizatzen denean.

4. artikulua. Nork ordaindu behar.

Ondoko hauek daude beharturik ordenantza honetako eranskinean jasotzen diren prezio publikoak ordaintzera:

-2. artikuluko 1.1, 1.2 eta ataletan jasotzen den zergapeko egintzarako, jardueraren sustatzailea.

-2. artikuluko 2. atalean jasotzen den zergapeko egintzarako, ikuskizuna edo emanaldia egiten ari den instalazioetara sartu nahi duena.

-3. artikuluko 2. atalean jasotzen den zergapeko egintzarako, ikastaroan edo jardueran matrikula formalizatzen duena.

5. artikulua. Salbuespenak.

1. 2. artikuluko 1.1 a eta 1.1.b eta ataletan jasotzen den zergapeko egintzarako, salbuespen hauek aurreikusita daude:

-Jarduerak, Foru Komunitateko administrazioak zuzenean edo haien menpeko erakunde autonomoek antolatuak. Zangozako Udalaz bertzeko administrazio publikoek sustaturiko laguntza edo kudeaketa enpresek antolatzen dituzten jarduerak ez dira inola salbuetsiak izanen.

-Jarduerak, irabazi asmorik gabeko pertsona, talde edo elkarteek -halakotzat harturik bai elkartea, bai elkartekideak, haren kide diren neurrian- antolatu edo sustatuak, beren helbidea Zangozan badute, Udalean ordezkaritza duten talde politikoak izan ezik, orduan betiere salbuetsirik egonen baitira.

Irabazi asmorik gabeko entitateek helbidea Zangozan izanik eta horiek udalez gaindiko antolaketa egitura bat (estatukoa, erkidegokoa) duen bertze entitate batean sarturik edo haien parte direnean, Zangozarako ekimen edo programazio berariazkoko jarduerak baizik ez dira salbuetsirik egonen, eta inola ere ez entitateak antolatzen dituen jarduerak -ikastaroak, jardunaldiak, solasaldiak, bilerak- udal, erkidego edo estatu mailako programetakoak direnean.

Egiaztatzen baldin bada erreserba egin duen talde, entitate edo pertsona ez dela egiazki aitzina eraman nahi den jardueraren sustatzaile edo antolatzailea, lokalek erabilera ez da inola ere salbuetsirik egonen.

2. 2. artikuluko 1.2 atalean jasotzen den zergapeko egintzarako, salbuespen hauek aurreikusita daude:

-Jarduerak, Zangozako Udalaren menpeko erakunde autonomo edo patronatuek antolatuak.

-Jarduerak, kultur taldeek edo bertzelakoek antolatuak, haietan parte hartzen badu Zangozako Udalak -edo haren erakunde autonomo edo patronatuek- babesa edo lankidetza emanez, eta Udalaren Kultur Agendan sarturik badaude.

3. 2. artikuluko 1.1.c eta 1.3 ataletan jasotzen den zergapeko egintzarako, ez da salbuespenik izanen.

ERANSKINA

Prezioak

1. Espazioak eta lokalak uzteko prezio publikoak:

Vallesantoro Jauregia kultur etxea.

.Mintzaldi aretoa eta prestakuntza gela: mintzaldiak, solasaldiak, bilerak, ikastaroak eta berariazko bertze ataletan aurreikusi gabeko bertze erabilerak.

-Prezioa: 10,00 euro, ordua edo zatikia.

-Vallesantoro Jauregia kultur etxea ireki eta ixteko ordutegia gainditzen bada: Prezioa: 30,00 euro, ordu erdia edo zatikia.

.Harreralekua eta lorategia: ezkontzak eta ezkontzen erreportajeak.

-Ezkontzak. Prezioa: 150,00 euro.

-Erreportajeak. Prezioa: 75,00 euro.

Carmengo auditorioa.

a) Laguntza teknikorik gabe.

.Gehienez ere 5 ordu egunean.

-Prezioa: 100 euro

-Jardueraren ondorioz beharrezkoa bada garbiketa egitea lanorduetatik kanpo: 175 euro.

.Gehienez ere 10 ordu egunean.

-Prezioa: 200 euro + garbiketa (75 euro) = 275 euro.

-Jardueraren ondorioz beharrezkoa bada garbiketa egitea lanorduetatik kanpo: 175 euro.

Prezio horien barrenean hau dena sartzen da: alokatutako espazioaren erabilera, berotzea edo klimatizatzea, urte sasoiaren arabera, eta instalazioaren oinarrizko garbiketa, erabili ondokoa, betiere garbiketa arrunta bada, ez garbiketa berezia. Gainera, barne da txartelak saldu eta biltzeko eta jendeari harrera egiteko zerbitzua.

Prezio horien barrenean ez da hau dena sartzen: aretoko teknikariaren zerbitzua eta aretoko ekipo teknikoak erabiltzeko zerbitzua. Zerbitzu horiek eskatuz gero, aparte kobratuko dira, ondoko puntuan biltzen diren prezioei jarraikiz.

b) Laguntza teknikoa barne

.5 ordu egunean.

-Prezioa: 185 euro.

-Jardueraren ondorioz beharrezkoa bada garbiketa egitea lanorduetatik kanpo: 260 euro.

.Gehienez ere 10 ordu egunean.

-Prezioa: 250.

-Jardueraren ondorioz beharrezkoa bada garbiketa egitea lanorduetatik kanpo: 325 euro.

Prezio horien barrenean hau dena sartzen da: alokatutako espazioaren erabilera, berotzea eta/edo klimatizatzea, eta instalazioaren oinarrizko garbiketa, erabili ondokoa, betiere garbiketa arrunta bada, ez garbiketa berezia. Horrez gain, txartelak saldu eta biltzeko eta jendeari harrera egiteko zerbitzua.

Gainera, barne da: aretoko teknikariaren zerbitzua eta aretoko espazio teknikoak erabiltzeko zerbitzua.

Carmengo klaustroa.

-Ezkontzak. Prezioa: 150,00 euro.

-Erreportajeak. Prezioa: 75,00 euro.

2. Carmengo auditorioan, Vallesantoroko Jauregia kultur etxean edo bertzelako udal espazioetan egiten diren ikuskizun eta emanaldietan sartzeko prezio publikoak.

-Prezioa: 2,00 euro-10,00 euro.

3. Kultura Arloak antolatutako jarduera eta ikastaroetan sartzeko prezio publikoak:

-Prezioa: 1,40 euro/ordua/ikaslea.

Iragarkiaren kodea: L0802377