31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

UHARTE

2008ko tasak eta prezio publikoak. Onespena

Uharteko Udalak, 2007ko abenduaren 20an egindako osoko bilkuran, Uharteko Udalaren eta Musikaren eta Kirolen udal patronatuen tasa eta prezio publiko hauek onestea erabaki zuen.

1. Honako zerga-tasa hauek onetsi dira Uharteko Udalerako:

1.-Hirilurren gaineko kontribuzioaren karga-tasa %0,2119 izanen da, katastroko balioaren gainean.

2.-Landalurren gaineko kontribuzioaren karga-tasa %80 izanen da, katastroko balioaren gainean.

3.-Hirilurren balio igoeraren gaineko udal zergaren tasa %12koa izanen da, eta urtero aplikatuko diren portzentajeak, berriz, hauek:

<5 urte: 2,4.

<10 urte: 2,3.

<15 urte: 2,2.

<20 urte: 2,2.

4.-Eraikuntza eta obren gaineko udal zergaren karga-tasa %5 izanen da.

5.-Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren indizea 1,40 izanen da udalerri osoan.

6.-Zirkulazioaren gaineko zergaren tasa Foru Legeak onesten duen bera izanen da.

2. Honako tasa eta prezio publiko hauek onestea Uharteko Udalerako:

AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

-Kopiak:

.Udaleko agirien fotokopiak: 0,10 euro.

.DIN A4, Kultur Etxean: 0,10 euro.

.DIN A3: 0,30 euro.

.Dokumentuak egiaztatzea:

-4 orritik behera

Dokumentuen 1. orria: 2,00 euro.

2. orria eta hurrengoak: euro bat.

-5 orri edo gehiago

1. orria, 6,00 euro.

Bigarrena eta hurrengoak, euro bat.

.Data zehatza eman ezean, zein agiritarako eskatzen den dokumentazioa, hura aurkitzeko miatu behar den urte bakoitzeko: 1,04 euro .

.Laneko ordu erdi edo zatiki bakoitzeko: 12,12 euro.

-Fotokopiak:

.DIN A4: 0,11 euro.

.DIN A3: 0,31 euro.

-Arma txartelen tramitazioa:

.Txartel bakoitza: 26,00 euro.

-Langileak hartzeko deialdien tramitazioa:

.A eta B mailetan sartzeko, izena emateagatik: 14,00 euro.

.C mailan sartzeko, izena emateagatik: 8,00 euro.

.D eta E mailetan sartzeko: 3,00 euro.

.Salbuetsita egonen dira inskripzioa egiteko unean langabezian daudela frogatzen dutenak.

-Behin-behineko instalazioen funtzionamendurako lizentziak:

.Zirkuak, antzerkiak eta ikuskizunetarako lokalak: 80,00 euro, lizentzia bakoitza.

.Zaldiko-maldikoak, karruselak eta bestelako instalazio mugigarriak: 50,00 euro.

.Bestelakoak: 2,70 euro.

-Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak:

.Ale bakoitza: 10,00 euro.

-Etxebizitzak deskalifikatzeko txostenak:

.30,00 euro, txosten bakoitza.

-Edozein motatako ziurtagiriak, katastroa, errolda, erroldatzeak, lizentzien kopiak, ordainagirien kopiak etab.:

.012 bitartez eginez gero, 0,00 euro.

.Ez badira 012 bitartez egiten, 2,00 euro.

.Bolanteak: 0,00 euro

LIZENTZIAK EMAN ETA HIRIGINTZAKO BESTE JARDUKETETARAKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

-Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa:

.Plan bakoitzak zenbat lur azalera hartzen duen, horrexen arabera eginen da espediente bakoitza tramitatu eta ebazteko tasen likidazioa: 0,052 euro/m².

-Xehetasun azterlanen eta plan partzial edo berezietako aldaketen tramitazioa:

.Aurreko epigrafeko tarifen %50ekoak aplikatuko dira: 0,025 euro/m².

-Birzatiketen tramitazioa:

.Guztirako aprobetxamendutik zenbateko azalera edo bolumena ateratzen den eraikitzeko, haren araberakoa izanen da tasen likidazioa birzatiketa espediente bakoitza tramitatu eta ebazteko, tarifa hauei jarraikiz:

.m³ eraikigarri bakoitzeko: 0,05 euro.

.m² eraikigarri bakoitzeko: 0,165 euro.

-Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuen tramitazioa:

.Proiektuaren kostuaren arabera eginen da tasen likidazioa, %1'5eko karga-tasa aplikatuta.

-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen 221. artikuluaren babesean emandako lizentziak:

.Lurzatiketa lizentziak: lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasen likidazioa azaleraren arabera eginen da, m² bakoitzeko: 0,035 euro.

.Eraispen obretarako, eraikitzeko, zaharberritzeko, instalazioetarako, arbolak botatzeko, errotuluak jartzeko eta lizentzia behar duten gainerako egintzetarako lizentziak: onartutako proiektuaren zenbatekoaren arabera eginen da tasen likidazioa, haren gainean karga-tasa aplikatuta: %0,3.

-Gutxieneko eskubideak:

.Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa: 500,00 euro.

.Xehetasun azterlanen eta plan partzial edo berezietako aldaketaren tramitazioa: 445,00 euro.

.Lurzatiketak: 445,00 euro.

.Birzatiketak: 500,00 euro.

.Obra lizentziak: 75,00 euro.

.Obra txikirako lizentzia, aurrekontua 18.700 euro baino gutxiago denean: salbuetsirik.

ORDENANTZA, JARDUERA SAILKATU ETA KALTEGABEETAN ARITZEKO ETA JARDUERA ESKUALDATZEKO LIZENTZIEN GAINEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

-Jarduerarako lizentzia eta jarduerarako lizentziaren berrikuspena:

.Emandako lizentzia bakoitza: 1.000,00 euro.

.Lanordu estra bakoitza: 24,00 euro.

-Irekitzeko lizentzia: jarduera lehen aldiz jartzea, jarduera lekualdatzea, jarduera aldaketak, lehen okupazioa etab.

.Emandako lizentzia bakoitza:

-Jarduera kaltegabeetarako: 75,00 euro.

-Jarduera espedientea behar duten jardueretarako, metro koadro erabilgarri bakoitzeko: 0,75 euro.

.Gutxienez: 250,00 euro.

.Gehienez: 1.500,00 euro.

.Lanordu estra bakoitza: 24,00 euro.

.Irekitzeko lizentziaren aldaketa

-Aldaketa bakoitza: 40,00 euro.

.Jarduera lizentziaren eskualdaketa:

-Eskualdaketa bakoitza: 78,00 euro.

UDAL ORDENANTZA ETA ERABAKIETAN AURREIKUSITAKO IKUSKAPENEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

-Ikuskapenak, jardueren arloan eta gainerako ordenantza eta erabakietan ezarritakoaren ondorioz eta Udalaren ondarean kalte egiteagatik: ikustaldi bakoitza: 72,00 euro.

-Eraikinen segurtasun baldintzen azterketa eta hondamen espedienteetako ikuskapena:

.arkitektoaren edo aparejadorearen 1,5 orduko ikuskatze lana, gutxienez, zein den kontratazio prozedura.

.Lan gehiago behar bada, ordu bakoitza: aurreko atalean ezarritako tarifaren %50.

ORDENANTZA, IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOTIK ALTXATZEKO ZERBITZUA EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

-Zerbitzua egitera joan eta ibilgailua udal altxatokira eramateko lanak hasi badira, nahiz eta hura ez burutu, gidaria edo pertsona baimendua agertzeagatik, betiere gaua edo jaieguna ez bada:

.Ziklomotorrak eta bizikletak: 21.45 euro.

.Gehieneko pisua 3.500 kg bitartekoa duen ibilgailua: 38,65 euro.

.Gehieneko pisua 3.500 kg-tik gorakoa duen ibilgailua: 60,00 euro.

-Zerbitzu osoa egiten denean, ibilgailu arau-hauslea udal altxatokiraino eramanda, betiere gaua edo jaieguna ez bada:

.Ziklomotorrak eta bizikletak: 33.25 euro.

.Gehieneko pisua 3.500 kg bitartekoa duen ibilgailua: 60,05 euro.

.Gehieneko pisua 3.500 kg-tik gorakoa duen ibilgailua: 121,20 euro.

-Txandakako aparkatze aldiak ezarrita dauzkaten kaleetan ibilgailua beste aldean aparkatzeagatik:

.Ziklomotorrak eta bizikletak: 16,55 euro.

.Gehieneko pisua 3.500 kg bitartekoa duen ibilgailua: 27,65 euro.

.Gehieneko pisua 3.500 kg-tik gorakoa duen ibilgailua: 55,22 euro.

-Ibilgailua kendu eta altxatokira eramaten denetik 24 ordu iragan ondotik, altxatokian edukitzeko tarifa hau izanen da egun edo zatiki bakoitzeko:

.Ziklomotorrak eta bizikletak: 5,50 euro.

.Gehieneko pisua 3.500 kg bitartekoa duen ibilgailua: 6,60 euro.

.Gehieneko pisua 3.500 kg-tik gorakoa duen ibilgailua: 11,05 euro.

-Jaiegunetan edo gauaz, ibilgailuak eremu publikotik kentzeko tasak honela handituko dira:

.Ziklomotorrak eta bizikletak: 33,25 euro.

.Gehieneko pisua 3.500 kg bitartekoa duen ibilgailua: 33,25 euro.

.Gehieneko pisua 3.500 kg-tik gorakoa duen ibilgailua: 33,25 euro.

ORDENANTZA, HILERRIKO ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

-Ehorzketak, hobitik ateratzeak eta ehorzteko eskubideak:

.Panteoietan: 93,85 euro.

.Lurrean: 99,20 euro.

-Errautsen ehorzketa:

.Panteoietan: 36,45 euro.

.Lurrean: 39,65 euro.

.Kaperan, 36,45 euro.

-Hobitik ateratzea:

.Hilotzak: 65,95 euro.

.Gorpuzkiak: 39,65 euro.

ORDENANTZA, ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK EGITEKO ETA EREMU PUBLIKOAREN ZOLADURAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO TASAK, KALTE-ORDAINAK ETA FIDANTZAK ARAUTZEN DITUENA

-Zangak irekitzea:

.Zanga metro bat zabal baino gutxiago bada, luzerako metro bakoitzagatik: 16.50 euro.

.Zanga metro bat zabal baino gehiago bada, luzerako metro bakoitzagatik: 16.50 euro.

.Zanga irekitzeagatik ibilgailuen trafikoa itxi behar bada, bai osorik, bai norabide bat edo espazio handi bat erabilezin utziz, %20 handituko da

-Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak eta kalapatxak egin edo kentzea, eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea:

.Metro lineal bakoitzeko alderik luzeenean, 16,50 euro.

-Kalte-ordainak zangak irekitzeagatik:

.Zanga metro bat zabal baino gutxiago bada, luzerako metro bakoitzagatik: 21,95 euro.

.Zanga metro bat zabal baino gehiago bada, luzerako metro bakoitzagatik: 36,45 euro.

-Fidantzak, zangak irekitzeagatik:

.Zanga metro bat zabal baino gutxiago bada, luzerako metro bakoitzagatik: 87,15 euro.

.Zanga metro bat zabal baino gehiago bada, luzerako metro bakoitzagatik: 98,10 euro.

ORDENANTZA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN SALGAIREN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

-Ibilgailuen pasabidea, etxebizitzei lotutako garajeak eta garaje pribatuak merkataritzako nahiz industriako ibilgailuentzat, metro lineal bakoitzeko:

.1- 5 ibilgailu: 47,50 euro.

.6 - 10 ibilgailu: 79,55 euro.

.11- 25 ibilgailu: 132,50 euro.

.26 -50 ibilgailu: 198,80 euro.

.51 - 100 ibilgailu: 237,45 euro.

.100 ibilgailutik gora: 393,16 euro.

-Autoak konpondu, garbitu eta olioztatzeko tailerrak, mota guztietakoak, gasolindegiak eta erakusketarako lokalak, metro lineal eta urte bakoitzeko: 30,90 euro.

-Familia bakarreko etxebizitzetarako, pasabide bakoitzeko: 39,35 euro.

-Eremu erreserba, metro lineal edo zatiki bakoitzeko, urtean:

.Erreserba, gau eta egun: 33,70 euro.

.Erreserba, ordutegi mugatuan: 16,90 euro.

-Pasabideko plaken prezioa, erosketaren kostua.

ORDENANTZA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

-Udalaren kioskoak:

.Okupatzeagatik: 505,00 euro.

.Lagatzeagatik: 180,00 euro.

.Beste kiosko batzuk, urtean, metro koadro bakoitzeko: 60,60 euro.

.Mahaiak, aulkiak eta mahaitxoak, urtean, metro koadro bakoitzeko: 2,30 euro, hilean.

.Merkatu txikiak, kalez kaleko salmenta, barrakak m² (herriko jaietan izan ezik): 2,30 euro, hilean.

.Karabanak, ostatua, urtean: 180,00.

-Beste aprobetxamendu batzuk, aldamioak, obretarako edukiontziak, eraikuntzako materiala etab.:

.Lehen hilabetea, metro koadro bakoitzeko, egunean: 0,13 euro.

.Bigarren hilabetea eta hurrengoak, egun bakoitzeko: 0,05 euro.

.Gutxieneko tasa: 20,0 euro.

-Zorupeko aprobetxamendu bereziak, urte bakoitzeko:

.Ezarritako depositua: 180,00 euro.

.Bestelako aprobetxamenduak: 28,00 euro/m².

-Hegalkineko aprobetxamendu bereziak, metro koadroko, hilabetean: 0,15 euro.

-Garabiak lurzorua eta hegalkina okupatzea, eraikuntzarako, hilabete bakoitzeko: 150,00 euro.

-Publizitaterako hesiak: 400,00 euro, hilean.

-Kalez kaleko salmenta jaietan, metro koadro bakoitzeko, egunean: 3,25 euro.

ORDENANTZA, UDALAREN HILERRIKO KONTZESIOEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

-Panteoiak:

.Panteoien kontzesioaren tramitazioa, eskualdatutako panteoi bakoitzeko: 590,85 euro.

.Eraiki gabeko panteoi hirukoitzen kontzesioa, 50 urterako, 48 urteko luzapenarekin: 4.777,35 euro.

.Eraikitako panteoi hirukoitzen kontzesioa, 50 urterako, 49 urteko luzapenarekin: 7.178,60 euro.

-Lurreko hilobiak:

.Adindunak (luzapen bakarra, 10 urterako): 124,90 euro.

.Haurrak (luzapen bakarra, 10 urterako): 124,90 euro.

-Kolunbarioak:

.10 urteko kontzesioa: 321,65 euro.

.Luzapena, 10 urterako: 321,65 euro.

.Kioskoa eta frontoia alokatzea.

-Kiosko zaharra alokatzea:

.Egun bakoitzeko, olanik gabe: 135,35 euro.

.Egun bakoitzeko, olana eta guzti: 208,20 euro.

-Kiosko berria alokatzea: ez da alokatuko.

-Kioskoa alokatzeko fidantza, egun bakoitzeko:

.Alokairu bakarra izanen da, eramaten diren plataformak gorabehera (kostu horri muntatzen eta kentzen aritzen diren udal langileena gehituko zaio): 416,5 euro.

.Talde politikoak tasa hauetatik salbuetsita egonen dira, baita Uharteko kultur jardueren programaren barrenean diharduten kultur taldeak ere.

-Frontoia alokatzea, kirolez kanpoko jardueretarako:

.Egunean: 185,00 euro.

.Eguneko fidantza, garbitzeko, gauzak hausten ote diren etab.: 416,40 euro.

-Uharteko elkarteen erregistroan izen emanak dauden kultur taldeak eta elkarteak salbuetsita egonen dira, Uharteko kultur jardueren programaren barrenean aritzen badira, baita talde politikoak ere.

-Zenbait gauzaren salmenta.

-Eranskailuen salmenta:

.Txikiak: 1,09 euro.

.Handiak: 1,65 euro.

-Planoen salmenta:

.Kaleen planoak: 1,10 euro.

-Irudi-orrien salmenta:

.Irudi-orriak: 37,55 euro.

-Liburuen salmenta:

.Uharte Donejakue Bidean: 3,25 euro.

.Uharteko parrokiak, historia eta Uharte: 9,70 euro.

.Inkesta toponimikoa: 5,35 euro.

.Uharteko inkesta etnografikoa: 6,45 euro.

.Grabatua eta argazkigintza aro digitalean: 9,70 euro.

.Emigrazioa, hirigintza eta arkitektura Uharten: 9,70 euro.

.Alokatzea gelak, osoko bilkurakoa, ezkontzak: 64,55 euro.

.Liburutegia alokatzea, ordu bakoitza: 64,55 euro.

.Kultur gela eta beste lokal batzuk, erroldatuak dauden bizilagunentzat: 25,00 euro ordua.

.Kultur gela eta beste lokal batzuk, erroldatuak dauden bizilagunentzat: 32,00 euro ordua.

.Musikari profesionalek pianoa erabiltzea, irakaskuntzako orduetatik kanpo: 12,20 euro, saioa.

-Internet Kultur Etxean eta Gaztetxean: doan, lehen ordu erdia.

.Bigarren ordu erdia: 1,10 euro.

-Edozein zinema mota jende ororentzat:

.3-16 urte: euro bat.

.16 urtetik gorakoak: 2 euro.

-Familientzako ikuskizunak:

.3-16 urte: euro bat.

.16 urtetik gorakoak: 2 euro.

-Gazte eta helduentzako ikuskizunak: 3 euro

KIROLEN PATRONATUA

Kirol jarduerak

-Eguneko sarrera Ugarrandia kirol instalazioetan.

U D A N E G U A

LANEGUNAK JAIEGUNAK LANEGUNAK JAIEGUNAK

Haurrak 2,84 3,40 3,40 4,09

Gazteak 4,99 6,00 6,00 7,18

Helduak 6,41 7,69 7,69 9,25

Pentsiodunak 2,84 3,40 3,40 4,09

-Udako abonamendua, 3 hilabete (08/06/15 - 08/09/15).

.Haurrak: 44,03 euro

.Gazteak: 73,37 euro

.Helduak: 122,30 euro

.Pentsiodunak: 44,03 euro

-Neguko abonamendua. Udan izan ezik aplikagarria (08/01/01 - 08/12/31). Hiru hilabeteko abonamendua:

.Astelehenetik ostiralera, 09:00-16:00: Helduak: 93,69 euro.

-Kirol instalazioetako bazkideak.

SARRERA SARRERA HILEKO KUOTA

Inf. 2p 0,00 0,00 0,00 0,00

Inf. 1p 34,21 85,53 2,93 4,09

Haurrak 57,03 4,89 6,83

Gazteak 95,08 8,14 11,41

Helduak 158,48 13,57 19,03

Pentsiodunak 57,03 4,89 6,83

Inf. 2p tarifa aplikatuko zaie alargunei, ezkongabeko gurasoei edo legez bereizitakoei, haien egoera pertsonala (senar-emazteak edo izatezko bikotea) aldatzen ez den bitartean.

Erroldatuta ez dauden haurrak abonatzeko, gurasoek abonatuta egon beharko dute.

-Txanoaren prezioa: 2,10 euro bakoitza.

-Aparteko zerbitzuak, abonatuentzat.

.Saunak: 1,50 euro, saio bakoitza.

.Muskul.: 21,00 euro hiruhilekoan.

-Abonamendu osoa.

5,36 euro gehiago hilabetean, instalazio guztietan (igerilekuak, saunak, fitness) sartzeko.

-Karneta.

Berria, zaharra galdu edo hondatuta: 2,10 euro kobratuko da bakoitza.

Kirol jarduerak

-07/08 denboraldia

ABONATUA ERROLDATUA ERROLDATU GABEA

Haurrak 36,00 45,00 54,00

Helduak 70,19 98,27 126,34

Helduak 3h 98,27 137,58 176,89

Erretirodunak 36,00 45,00 54,00

Erretirodunak 3h 50,40 63,00 75,60

Pilates 236,58 331,22 425,84

Jarduera astean 3 ordukoa denean ezarri dira helduak 3h eta erretirodunak 3h.

-08/09 denboraldia.

ABONATUA ERROLDATUA ERROLDATU GABEA

Haurrak 37,48 46,84 56,21

Helduak 73,07 102,30 131,52

Helduak 3h 102,30 143,22 184,14

Erretirodunak 37,48 46,84 56,21

Erretirodunak 3h 52,47 65,58 78,70

Pilates 246,28 344,80 443,30

Jarduera astean 3 ordukoa denean ezarri dira helduak 3h eta erretirodunak 3h.

-Neguko igeriketa 07/08 denboraldian.

ABONATUA ERROLDATUA ERROLDATU GABEA

Haurrak 40,23 50,27 60,32

Helduak 47,50 66,52 85,52

Erretirodunak 40,23 50,27 60,32

20 saioko ikastaroak.

-Neguko igeriketa 08/09 denboraldian.

ABONATUA ERROLDATUA ERROLDATU GABEA

Haurrak 41,88 52,33 62,79

Helduak 49,45 69,25 89,03

Erretirodunak 41,88 52,33 62,79

20 saioko ikastaroak

-Uretako jarduerak 07/08 denboraldian.

ABONATUA ERROLDATUA ERROLDATU GABEA

Prezio bakarra 84,46 118,25 152,05

-Uretako jarduerak 08/09 denboraldian.

ABONATUA ERROLDATUA ERROLDATU GABEA

Prezio bakarra 87,92 123,10 158,28

-Udako igeriketa ikastaroak.

ABONATUA ERROLDATUA ERROLDATU GABEA

Haurrak 22,08 27,59 64,68

Helduak 27,96 39,16 91,70

Pentsiodunak 22,08 27,59 64,68

-Instalazioen alokairua (ordu bat). Plazako pilotalekua.

ABONATUA ERROLDATUA ERROLDATU GABEA

Argiarekin. 10,01 11,87 14,03

Argirik gabe 4,37 5,18 6,05

-Instalazioen alokairua (ordu bat). Areto-futboleko pista.

.Abonatuak: 14,10 euro.

.Erroldatuta: 17,07 euro.

.Erroldatu gabe: 20,04 euro.

-C.F. Arena.

1. ordua 15,12 22,68 30,25 7,47

2. ordua segidan 13,62 20,41 27,22 6,40

3. ordua segidan 12,24 18,37 24,49 5,88

%20ko deskontua aplikatuko da, erreserba 10 ordutik gorakoa denean.

-Tenis pista.

.Abonatua: 3,09 euro.

.Erroldatuta: 3,71 euro.

.Erroldatu gabea: 4,28 euro.

%20ko deskontua aplikatuko da, erreserba 10 ordutik gorakoa denean.

-Pilotaleku-kiroldegia.

Alokairua argiarekin 5,91 8,87

Alokairua argirik gabe 2,20 3,31

Alokairurik gabe argiarekin 3,70 X

%20ko deskontua aplikatuko da, erreserba 10 ordutik gorakoa denean.

-Kiroldegiko pista.

.Abonatua: 7,70 euro.

.Erroldatua: 23,15 euro.

.Erroldatu gabea: 46,32 euro.

.Kategoria nazionaleko taldea: 74,23 euro.

%20ko deskontua aplikatuko da, erreserba 10 ordutik gorakoa denean.

-Gelak elkarteei alokatzea.

E G U N A O R D U A

Erabilera anitzeko gela (1) 356,89 30,75

2. eta 3. gela 214,13 18,46

4. gela 142,74 12,29

Gela egun batean erabiltzeko prezioak dira; hala ere, Kirol Patronatuak irizpide bat hartzen ahal du aipatutakoak baino erabilera txikiagoak direnean.

%20ko deskontua aplikatuko da, erreserba 10 ordutik gorakoa denean.

-Igerileku estaliko kale bat alokatzea (taldeak).

Kalearen prezioa:

.Igerileku handia: 17,81/ordua.

.Ikasteko igerilekua: 10,72/ordua.

MUSIKA PATRONATUA

Musika Patronatuak ikasturte hasieran onetsiko ditu tasak.

Erabaki honek 2008ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Uharten, 2008ko urriaren 29an.-Alkatea, Francisco Javier Basterra Basterra.

Iragarkiaren kodea: L0801464