31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

90/2008 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Josep Tomás Rodríguez jaunari, Mossos d'Esquadra kidegoko Barne Aferen Dibisioko inspektore buruari, Foruzaingoaren Zerbitzu Goraipagarrien Domina ematen diona.

Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamenduak ezartzen du Zerbitzu Goraipagarrien Plaka edo Domina polizia kidegokoak ez diren pertsonei ematen ahalko zaiela, salbuespen gisa, kidegoari eman dioten laguntza nabarmenagatik horrelako saria jasotzea merezi baldin badute.

Mossos d'Esquadra kidegoak konpromiso berezia erakutsi du Poliziaren Kode Etikoarekin eta sentsibilitate handia herritarrekiko, oinarrizko eskubideak bermatzen dituen polizia erakunde moderno baten printzipioekin bat datozen politika publikoak abiaraziz. Era berean, Mossos d'Esquadra kidegoak Foruzaingoarekin elkarlanean aritzeko borondatea agertu du beti, eta horrek bi polizia kidegoen arteko konfiantza eta koordinazioa bultzatu ditu. Lankidetza horren isla argia da Josep Tomás Rodríguez jaunak Barne Aferen Dibisioko inspektore buruaren karguan egindako lana, prestakuntzaren esparruan nahiz operatiboan hurbileko lankidetzan jardun baitu, beti laguntzeko prest, eta, halatan, Foruzaingoaren Barne Araubidearen Dibisioa sendotzeko bide eman.

Horrenbestez, Barne zuzendari nagusiak proposaturik, eta abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamenduaren 94. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Josep Tomás Rodríguez jaunari, Mossos d'Esquadra Kidegoko Barne Aferen Dibisioko inspektore buruari, Foruzaingoaren Zerbitzu Goraipagarrien Domina ematea.

2. Foru agindu hau interesdunari eta Foruzaingoari jakinaraziko zaie eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, orok jakin dezan.

Iruñean, 2008ko otsailaren 25ean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0803336