31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

FALTZES

Ordenantza. Hasierako onespena

Faltzesko Udalak, 2008ko otsailaren 12an egindako osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Faltzesko Udalaren herrilurretako aprobetxamenduaren barne araubidearen ordenantza edo erregelamendua, Nafarroako Ubideko eremu ureztagarriko IV. 3 sektoreari dagokiona".

Hogeita hamar eguneko jendaurreko epea egonen da, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten epe horretan. Espedientea Udalaren Idazkaritzan dago.

Faltzesen, 2008ko otsailaren 13an.-Alkate udalburua, José Carlos García García.

Iragarkiaren kodea: L0802429