31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ETXARRI ARANATZ

Udal ordenantzak. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2008ko otsailaren 1ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi ziren ondotik ematen diren udal ordenantzak:

1.-Ordenantza fiskal orokorra.

2.-Ordenantza fiskala, Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duena

3.-Ordenantza fiskala, Agiriak prestatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena.

4.-Ordenantza fiskala, Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak arautzen dituena.

5.-Ordenantza fiskala, Establezimenduak ireki eta eskuz aldatzeko lizentzien tasak arautzen dituena

6.-Ordenantza eta udal erabakietan aurreikusitako ikuskapenen tasak arautzen dituen ordenantza.

7.-Ordenantza fiskala, Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzian tasak arautzen dituena

8.-Ordenantza fiskala, Herriko jabari publikoko lurzoruaren, hegalkinaren eta zorupearen erabilpen pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituena.

9.-Ordenantza fiskala, Herriko jabari publikoko zoruan, hegalkinean eta zorupean horniduren zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek egiten dituzten aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena

10.-Ordenantza fiskala, Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzeko eta eremu publikoko zoruan edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituena

11.-Ordenantza fiskala, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duena.

12.-Ordenantza, Udalaren lokalak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena

13.-Ordenantza fiskala, Udalak antolatzen dituen kultur jarduera eta ikastaroetarako sarrera, izen emate edo matrikulagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituena

14.-Ordenantza, Udalaren kultur areto eta guneak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena.

15.-Ordenantza, Udal elementuak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duena

16.-Udalaren Musika Eskolan ematen diren ikastaroetan izena eman eta parte hartzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak.

17.-Ordenantza fiskala, kaleko salmentari, feriei eta erakusketei loturiko erabilera pribatibo, aprobetxamendu berezi eta zerbitzu eta jardueren tasak arautzen dituena.

18.-Ordenantza fiskala, Kontribuzio bereziak arautzen dituena.

19.-Ordenantza, Kamioien aparkalekuen erabilpena arautu eta horren aldera tasak ezartzen dituena.

20.-Ordenantza fiskala, Ur hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren tasak arautzen dituena. Eta ordenantza, Uraren ziklo integralaren kudeaketa arautzen duena.

21.-Ordenantza, Udal honen eskumenekoak diren zenbait obra, auzolana arautzen duena.

22.-Ordenantza, Udalaren eraikin eta lokalak erabiltzeko tasak arautzen dituena.

23.-Ordenantza, Udal hilerriaren erabilera arautzen duena.

24.-Ordenantza, Etxeko animaliak, batez ere zakurrak, edukitzea arautzen duena.

25.-Ordenantza, Hirigunearen barnean trafikoa arautzen duena.

26.-Ordenantza, Jarduera sailkatuen kontrolaren gainean baimenak emateagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituena.

27.-Ordenantza, Buztina ateratzeko herrilurren eskubide eta sariak arautzen dituen ordenantza.

28.-Ordenantza, Pista eta mendiko bideen erabilera arautzen duena.reguladora del uso de pistas y caminos forestales.

29.-Ordenantza , Kultur entitateendako dirulaguntzak nola eman behar diren arautzen duena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Etxarri Aranatzen, 2008ko otsailaren 11n.-Jarduneko alkatea, Arantza Artieda Igoa.

Iragarkiaren kodea: L0802658