31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BAZTAN

Baztango Udal Planaren aldaketa xehakatua. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2008ko urtarrilaren 14an egin osoko bilkura arruntean, hau erabaki zuen:

1. Behin betiko onestea Baztango Udal Planeko aldaketa xehakatua, Elizondoko 16. poligonoko 247. lurzatiaren esparruan, eraikitzeko gaitasun bera mantenduta etxebizitzen kopurua aldatzeko. Aldaketa Laborra arkitektoak prestatu du, EHAEOk ikus-onetsi zuen 2007ko martxoaren 20an eta horretarako irekitako espedientean dago. Sustatzailea Inmobiliaria Paularena, S.A. da.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, ukituendako jakinarazpen balioa izan dezan, eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, arlo honetan indarra duen legeriarekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, indarra duen legeriak agindutakoari jarraikiz.

Elizondon (Baztan), 2008ko otsailaren 12an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0802509