31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BAZTAN

Baztango Udal Planaren aldaketa xehakatua. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2008ko urtarrilaren 14an egin osoko bilkura arruntean, hau erabaki zuen:

1. Behin betiko onestea Baztango Udal Planeko aldaketa xehekatua, 69. poligonoko 444. lurzatiko A azpilurzatiaren esparruan, Iruritan. Eskatzailea Lino Gamio Garbisu da. Aldaketa horretarako irekitako espedientean dago.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, ukituendako jakinarazpen ondorioa izan dezan, eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, arlo honetan indarra duen legeriarekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, indarra duen legeriak agindutakoari jarraikiz.

Elizondon (Baztan), 2008ko otsailaren 12an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0802508