31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BARAÑAIN

Luis Morondo Udal Musika Eskolako prezio publikoen aldaketa 2008-2009 ikasturterako. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2007ko azaroaren 29an egin osoko bilkura arruntean, legeak eskatzen duen quoruma zuela, hasiera batean onestea erabaki zuen Luis Morondo Musika skolako prezio publikoen aldaketa 2008-2009 ikasturterako.

Hasiera bateko onespen hori 2008ko 2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 4an, baitra Barañaingo Udalaren ediktuen oholean ere. Horrela, jendaurreko epea abiatu zen.

Legez ezarritako jendaurreko epea iragan baita, inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean datozen determinazioei jarraikiz, Luis Morondo Udalaren Musika Eskolako prezio publikoetan eginiko aldaketak behin betiko onetsitzat hartzen dira, eranskinean ageri diren bezala.

ERANSKINA

Luis Morondo Udal Musika Eskolako prezio publikoak 2008-2009 ikasturterako

.Musika eskolako ikasleak

Erroldatuak:

-Matrikula: 350 euro.

-2. Musika tresna: 250 euro.

-7 urtetik beheiti: 109 euro.

Erroldatu gabeak:

-Matrikula: 528 euro.

-2. Musika tresna: 402 euro.

-7 urtetik beheiti: 197 euro.

.Soilik instrumentu taldea egiten duten ikasleak: 105 euro.

.Gela alokatzeko:

-Egun bakoitzeko 2 ordu arte: 69 euro.

-Egun bakoitzeko 2 eta 3 ordu bitarte: 86 euro.

-Egun bakoitzeko 3 eta 4 ordu bitarte: 115 euro.

Argitara ematen da,eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra hauetako bideren bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Hilabeteko epean, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztuta, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2008ko otsailaren 13an-Alkate udalburua, Florencio Luqui Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0802441