31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko administrazio-kudeaketako teknikaria izateko lanpostu huts bat oposizio bidez betetzekoa. Izendapena.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2008ko otsailaren 11n egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Amaituta dago Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko administrazio-kudeaketako teknikaria izateko lanpostu huts bat txanda irekian betetzeko oposizioa; deialdia Mahaiak 2007ko maiatzaren 15ean hartutako erabaki bidez egin zen, eta argitaratu zen 2007ko maiatzaren 18ko 45. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta 2007ko ekainaren 11ko 72. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Legebiltzarreko Mahaiak, 2008ko urtarrilaren 28an onetsi zuen epaimahai kalifikatzaileak Sergio Zozaya Garralda jaunaren alde igorritako izendapen proposamena; proposamen hori 2008ko urtarrilaren 30eko 8. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Zerbitzu Orokorretako buruak txostena egin du, adieraziz interesdunak aurkeztu dituela deialdiko 7. oinarrian eskatutako agiri guztiak; beraz, deialdiko 8. oinarriarekin bat,

ERABAKI DA:

1. Sergio Zozaya Garralda jauna Nafarroako Parlamentuko funtzionario izendatzea, administrazio-kudeaketako teknikari hain zuzen, teknikarien kidegoan eta teknikari diplomatuen eskalan.

2. Erabaki hau jakinarazten zaionetik aurrera hilabeteko epean hartu beharko du interesdunak lanpostuaren jabetza.

3. Erabaki hau jakinaraztea interesdunari, eta igortzea Zerbitzu Orokorretako buruari eta Kontu-hartzailetza eta Gai Ekonomikoetarako buruari.

4. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

Iruñean, 2008ko otsailaren 11n.-Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Elena Torres Miranda.

Iragarkiaren kodea: F0802740