31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

18/2008 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren zuzendari kudeatzaileak emana, Francisco Javier Echeverría Iriarte jauna, Aginte eta Laguntza Arloko burua, kargutik kendu, berak hala eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzen dizkiona. Kargutik kentzeak otsailaren 6tik aurrera izanen ditu ondorioak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuko 8. artikuluarekin bat eta ekainaren 19ko 38/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren Nafarroako Larrialdietako Agentziako Estatutuen bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Francisco Javier Echeverría Iriarte jauna, Aginte eta Laguntza Arloko burua, kargutik kentzea, berak hala eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.Kargutik kentzeak otsailaren 6tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

4. Ebazpen honen berri ematea Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Larrialdietako Agentziako Kudeaketa Zuzendaritzari, Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zuzendaritzari eta Langileen Kudeaketako Unitateari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko otsailaren 4an.-Nafarroako Larrialdietako Agentziaren zuzendari kudeatzailea, David Sainz Jiménez.

Iragarkiaren kodea: F0803021