31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

614/2008 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Francisco Javier de Prada Pérez El Vergel zahar etxeko zuzendari izendatzen duena, bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean, ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Nafarroako Mendekotasun Agentziaren estatutuak onetsi zituen irailaren 10eko 184/2007 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Francisco Javier de Prada Pérez, Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioa, El Vergel zahar etxeko zuzendari izendatzea, bitarte baterako. Izendapenak 2008ko otsailaren 25etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau igortzea interesdunari, El Vergel zahar etxeari, Nafarroako Mendekotasun Agentziako Langileria Atalari, Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalari, Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari, Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ospitalez Kanpoko Laguntzaren Anbulatorioen Kudeaketa Zuzendaritzari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Afera Administratiboen Bulegoari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko otsailaren 19an.-Zuzendari kudeatzailea, Begoña Rodríguez Marcos.

Iragarkiaren kodea: F0803078