31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

613/2008 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzailearena, Bakartxo Razquin Bozal, El Vergel zahar etxeko zuzendaria, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluan, arau beraren 3. artikuluari dagokionez, eta Nafarroako Mendekotasun Agentziaren estatutuak onetsi zituen irailaren 10eko 184/2007 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Bakartxo Razquin Bozal, Nafarroako Mendekotasun Agentziako El Vergel zahar etxeko zuzendaria, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2008ko otsailaren 24tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau igortzea interesdunari, El Vergel zahar etxeari, Nafarroako Mendekotasun Agentziako Langileria Atalari, Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalari, Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari, Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileria Zerbitzuari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Afera Administratiboen Bulegoari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko otsailaren 19an.-Zuzendari kudeatzailea, Begoña Rodríguez Marcos.

Iragarkiaren kodea: F0803077