31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

105/2008 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, José Antonio Sánchez Sánchez-Villares jaunari, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko fiskalari, Foruzaingoaren Zerbitzu Goraipagarrien Domina ematen diona.

Nafarroako Polizia Kidegoen zerbitzuko Langileen Erregelamenduak ezartzen du Zerbitzu Goraipagarrien Plaka edo Domina polizia kidegokoak ez diren pertsonei ematen ahalko zaiela, salbuespen gisa, kidegoari eman dioten laguntza nabarmenagatik horrelako saria jasotzea merezi baldin badute.

José Antonio Sánchez Sánchez-Villares etengabeki aritu da elkarlanean Foruzaingoarekin azken urteotan. Gaur egun, Bide Segurtasuneko fiskal delegatua da; hortaz, haren lankidetza eta aholkularitza funtsezkoak dira esleituta dituen eginkizunak betetzeko. Horretaz gainera, Ikerkuntza Kriminalaren Arloko poliziak zuzendu ditu zenbait ikerketatan. Kidego horren lanarekiko konfiantza erakutsi du eta horrek bertako kideen hobekuntza tekniko eta eragileari lagundu dio, neurri handian. Horregatik guztiagatik merezi du Zerbitzu Goraipagarrien Domina.

Horrenbestez, Barne zuzendari nagusiak proposaturik, eta abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamenduaren 94. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. José Antonio Sánchez Sánchez-Villares jaunari, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko fiskalari, Foruzaingoaren Zerbitzu Goraipagarrien Domina ematea.

2. Foru agindu hau interesdunari eta Foruzaingoari jakinaraziko zaie eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, orok jakin dezan.

Iruñean, 2008ko otsailaren 25ean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0803351