31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

NAFARROAKO PARLAMENTUA. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren antolaketa eta funtzionamenduari buruzko Erregelamenduko 25. artikuluari 3. idatz-zatia gehitzea.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2007ko abenduaren 27an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Ikusirik Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren antolaketa eta funtzionamenduari buruzko Erregelamendua aldatzeko proposamena, zeinaren bidez 25. artikuluari beste idatz-zati bat, hirugarrena, gehitzen baitzaio, eta ikusirik, halaber, erakunde horretako idazkari nagusiaren txostena, biak Nafarroako arartekoak igorritakoak. Ikusirik, azkenik, legelari nagusiak proposamen hori dela-eta eginiko txostena.

Ulerturik idatz-zati horrekin bermatzen dela erakundearen kudeaketa arrunta normaltasunez egin ahal izatea arartekoa aldi baterako ezinduta dagoenean eta arartekoaren ondokoaren postua hutsik badago, Nafarroako Foru Komunitateko arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Legeko lehen xedapen gehigarrian ezarritakoaren babesean,

ERABAKI DUT:

1.-Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren antolaketa eta funtzionamenduari buruzko Erregelamenduko 25. artikuluari 3. idatz-zatia gehitzea. Honako testu hau izanen du:

"3. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak aldi baterako ezintasun fisikoren bat badu edo aldi baterako kanpoan badago eta arartekoaren ondokoaren postua hutsik badago, idazkari nagusiari egokituko zaio erakundearen titularraren ordez jardutea administrazioaren, langileen eta ondarea kudeatzearen arloetako gaiak ebazteko. Idazkari nagusiak emandako ebazpen horiek, ondorio guztietarako, Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak emandakotzat joko dira."

2. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea. Onetsitako aldaketak indarra hartuko du aldizkari hartan argitaratu eta biharamunean.

Iruñean, 2007ko abenduaren 27an.-Jarduneko Lehendakaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: F0802741