31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

104/2008 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, David Sainz Jiménez jaunari, Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzaileari, Foruzaingoaren Zerbitzu Goraipagarrien Domina ematen diona.

Nafarroako Polizia Kidegoen zerbitzuko Langileen Erregelamenduak ezartzen du Zerbitzu Goraipagarrien Plaka edo Domina polizia kidegokoak ez diren pertsonei ematen ahalko zaiela, salbuespen gisa, kidegoari eman dioten laguntza nabarmenagatik horrelako saria jasotzea merezi baldin badute.

Foruzaingoko Aginte eta Sostenguaren Arloa koordinatzeko brigadak Nafarroako Larrialdietako Agentziarekin eraginkortasunez eta koordinatuta lan egiten du, sortu zenetik, babes zibilaren arloan eta larrialdiak kudeatzen. David Sainz Jiménez jauna goraipatua izan da Nafarroako Larrialdietako Agentzian lan egin duen urteetan, Foruzaingoarekin izan duen lankidetzagatik eta herritarren eskaerekiko agertu duen dedikazioagatik eta sentikortasun bereziagatik.

Horrenbestez, Barne zuzendari nagusiak proposaturik, eta abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamenduaren 94. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. David Sainz Jiménez jaunari, Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzaileari, Foruzaingoaren Zerbitzu Goraipagarrien Domina ematea.

2. Foru agindu hau interesdunari eta Foruzaingoari jakinaraziko zaie eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, orok jakin dezan.

Iruñean, 2008ko otsailaren 25ean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0803350