31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

102/2008 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Ricardo Lorenzo García jaunari, Polizia Kidego Nazionaleko VI. Esku-hartze Unitateko inspektore buruari, Foruzaingoaren Zerbitzu Goraipagarrien Domina ematen diona.

Nafarroako Polizia Kidegoen zerbitzuko Langileen Erregelamenduak ezartzen du Zerbitzu Goraipagarrien Plaka edo Domina polizia kidegokoak ez diren pertsonei ematen ahalko zaiela, salbuespen gisa, kidegoari eman dioten laguntza nabarmenagatik horrelako saria jasotzea merezi baldin badute.

Foruzaingoaren Esku-hartze Dibisioa eratu eta finkatzeak eragin du herritarren ordena eta segurtasunaren prebentzioa eta mantentzea hobetzea eta, behar izatera, berrezartzea. Eredugarria izan da Ricardo Lorenzo García jaunak foruzainak espezialitate horretan prestatzen hartu duen lana eta haiekin izan duen lankidetza. Polizia koordinazioan erreferente nabarmena da.

Horrenbestez, Barne zuzendari nagusiak proposaturik, eta abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamenduaren 94. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Ricardo Lorenzo García jaunari, Polizia Kidego Nazionaleko VI. Esku-hartze Unitateko inspektore buruari, Foruzaingoaren Zerbitzu Goraipagarrien Domina ematea.

2. Foru agindu hau interesdunari eta Foruzaingoari jakinaraziko zaie eta Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, orok jakin dezan.

Iruñean, 2008ko otsailaren 25ean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0803348