31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

101/2008 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Edilberto Esteban Iglesias jaunari, Iruñeko Instrukzioko 4. Epaitegiko epaile magistratuari, Foruzaingoaren Zerbitzu Goraipagarrien Domina ematen diona.

Nafarroako Polizia Kidegoen zerbitzuko Langileen Erregelamenduak ezartzen du Zerbitzu Goraipagarrien Plaka edo Domina polizia kidegokoak ez diren pertsonei ematen ahalko zaiela, salbuespen gisa, kidegoari eman dioten laguntza nabarmenagatik horrelako saria jasotzea merezi baldin badute.

Foruzaingoan Ikerkuntza Kriminalaren eta Herritarren Segurtasunaren arloen abian jartze eta finkatzeak eragin du funtzionarioak arlo horietan etengabeki prestatu eta espezializatzea eta Justizia Administrazioari lagundu eta harekin elkarlanean aritzea. Edilberto Esteban Iglesias jaunak unitate horiekin elkarlanean aritu da prestakuntza esparruan nahiz delituak prebenitzen eta ikertzen, eta praktika polizialean erakutsi du hobekien Foruzaingoarekin lankidetza estuan eta jarrera egokian aritu dela, eta horren ondorioz polizia zerbitzuak hobetu egin dira eta, azken batean, Foruzaingoak herritarrari ematen dion zerbitzuaren kalitatea ere bai. Edilberto Esteban Iglesias jaunak horretan parte hartu du.

Horrenbestez, Barne zuzendari nagusiak proposaturik, eta abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamenduaren 94. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Edilberto Esteban Iglesias jaunari, Iruñeko Instrukzioko 4. Epaitegiko epaile magistratuari, Foruzaingoaren Zerbitzu Goraipagarrien Domina ematea.

2. Foru agindu hau interesdunari eta Foruzaingoari jakinaraziko zaie eta Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, orok jakin dezan.

Iruñean, 2008ko otsailaren 25ean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0803347