31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

99/2008 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Germán Solabre Goñi jaunari, Polizia Administratiboaren Arloko Bide Segurtasuneko 12 Talde Nagusiko buru eta inspektoreordeari, Foruzaingoaren Zerbitzu Goraipagarrien Domina ematen diona.

Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamenduak ezartzen duenez, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideek sariak jaso ahal izanen dituzte ausardia, arriskuak, leialtasuna, adiskidetasuna, gizalegea eta elkartasuna erakutsitako egoeren ondorioz.

Germán Solabre Goñi jaunak Foru Komunitateko bide publikoetako trafikoaren eta garraioaren zaintza eta antolaketa lanetan eman du bere ibilbide profesional luzearen zati handi bat. Urte hauetan bere gaitasunagatik, lidergorako ahalmenagatik, bere lan taldeetan aritu diren pertsonengan sortu duen motibazioagatik eta bere betebehar profesionalak betetzen erakutsi duen erantzukizunagatik nabarmendu da. Trafikoaren Dibisioaren helburuak lortzeko esperientzia eta jardun aldetik nabarmendu da bere eginkizun profesionalak betetzean. Horregatik, eta agintaritzarekiko leialtasunarengatik eta polizia-lanerako bokazioarengatik, ongi merezia du Zerbitzu Goraipagarrien Domina.

Horrenbestez, Barne zuzendari nagusiak proposaturik, eta abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamenduaren 89. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Germán Solabre Goñi jaunari, Polizia Administratiboaren Arloko Bide Segurtasuneko 12 Talde Nagusiko buru eta inspektoreordeari, Foruzaingoaren Zerbitzu Goraipagarrien Domina ematea.

2. Foru agindu hau interesdunari eta Foruzaingoari jakinaraziko zaie eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko otsailaren 25ean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0803345