31. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

97/2008 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Rocío Luquin Montoya andreari, Herritarren Segurtasunerako Arloko Esku-hartze Dibisioko foruzainari, Foruzaingoko Zerbitzu Goraipagarrien Domina ematen diona.

Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamenduak ezartzen duenez, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideek sariak jaso ahal izanen dituzte ausardia, arriskuak, leialtasuna, adiskidetasuna, gizalegea eta elkartasuna erakutsitako egoeren ondorioz.

Rocío Luquin Montoya Foruzaingoan sartu zenetik nabarmendu da orbainik gabeko ibilbide profesionala egin duelako agintarien babesaren arloan eta Nafarroako Auzitegiaren zaintza eta segurtasun lanetan. Era berean, oso laguntza kualifikatua eman du zerbitzuan egondako Herritarren Segurtasunaren Arloko burutzetan, eta profesionaltasun frogatua du Esku-hartzeko Dibisioaren espezialitatean, ordena publikorako egoera arriskutsuetan, zeinetan garbi erakutsi baitu zeregin guztiak diziplina, entrega eta sakrifizioarekin betetzen dituela.

Horrenbestez, Barne zuzendari nagusiak proposaturik, eta abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamenduaren 89. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Rocío Luquin Montoya andreari, Herritarren Segurtasunerako Arloko Esku-hartze Dibisioko foruzainari, Foruzaingoko Zerbitzu Goraipagarrien Domina ematea.

2. Foru agindu hau interesdunari eta Foruzaingoari jakinaraziko zaie eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko otsailaren 25ean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0803343