26. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

12/2008 FORU AGINDUA, otsailaren 6koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Ana Mariezcurrena Baleztena andrea, Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusiko Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuko Kontabilitate Zentroaren Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko 2. idatz-zatian xedatzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Ana Mariezcurrena Baleztena andrea, Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusiko Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuko Kontabilitate Zentroaren Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

Iruñean, 2008ko otsailaren 6an.-Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0802559