26. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

52/2008 FORU AGINDUA, otsailaren 8koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Roncesvalles Barber Cárcamo Nafarroako Foru Zuzenbide Zibileko Kontseilu Arau-emaileko kide izendatzen duena.

Otsailaren 6ko 9/2996 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Kontseilu Aholku-emailea sortu zen, argibideak eta aholku emateko organo kolegiatu gisa, gaiak aztertzeko, eztabaidatzeko, parte hartzeko eta aholku emateko foro gisa egituratua. Haren helburuak Foru Zuzenbide Zibila kontserbatu, eguneratu eta hedatzea eta, hura kontserbatu, aldatu eta garatzeko asmoz, prestatzen diren proiektuetan herritarren eta erakundeen parte-hartzea bultzatzea izanen dira.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urtarrilaren 16an eman 18/2007 Foru Aginduaren bidez kontseiluko kideak izendatu ziren, aipatu foru dekretuan xedatutakoarekin bat.

Nafarroako Unibertsitateak idazki bat aurkeztu du jakinaraziz Luis Arechederra Aranzadi irakasle doktorearen ukoa, arrazoi pertsonalak direla-eta. Kontseilukide hori unibertsitate horrek proposatu zuen eta hura ordezteko Roncesvalles Barber Cárcamo doktorea proposatzen du.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibileko Kontseilu Arau-emailea sortu eta arautzen duen otsailaren 6ko 9/2006 Foru Dekretuko 5. artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Roncesvalles Barber Cárcamo Nafarroako Foru Zuzenbide Zibileko Kontseilu Arau-emaileko kide izendatzea, Nafarroako Unibertsitatearen ordezkari.

2. Foru agindu hau Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Legegintza eta Koordinazio Zerbitzura eta Lehendakaritza Zuzendaritza Nagusira jakinaraztea.

3. Izendapena jakinaraztea Nafarroako Unibertsitateari eta interesdunari.

4. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2008ko otsailaren 8an.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0802193