26. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ANTSOAIN

Bidegorria urbanizatzeko proiektua Antsoainen. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2008ko otsailaren 13ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Antsoaingo bidegorria urbanizatzeko proiektua, Antsoaingo Udalak sustatua eta Juan López Asensio eta Carmen Lagunas Rozas arkitektoek prestatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezkoa bada.

Antsoainen, 2008ko otsailaren 14an.-Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L0802616