26. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

635/2008 EBAZPENA, otsailaren 13koa, Enpresa zuzendari nagusiak emana, Fustiñanako industrialderako 66 KV-ko aireko linea elektrikoa, zirkuitu bikoitzekoa, gauzatzeko proiektua onesten duena, haren onura publikoa deklaratzen eta goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko baimena ematen.

Iberdrola D.E.S.A.U. enpresak 2007ko irailaren 25ean egin zuen eskakizuna, ondotik aipatzen diren ezaugarri nagusiak dituen linea elektriko baten instalazioa baimentzeko, proiektua onesteko eta, zehazki, haren onura publikoa deklaratzeko, bide zortasuna ezartzearren eta linea elektrikoak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklaratzearren:

a) Eskatzailea: Iberdrola D.E.S.A.U.

b) Instalazioa jartzeko tokia: Cabanillas eta Fustiñana.

c) Instalazioaren xedea: Congelados de Navarra enpresa elektrizitatez hornitzea.

d) Ezaugarri nagusiak: 66 KV-ko zirkuitu bikoitzeko aireko deribazioa, "STR Tafalla-Ejea" izeneko lineako 40. metalezko euskarri berritik hasita, "STR Tudela-Berbel", metalezkoak, LA-280, 5.279 m, "Congelados de Navarra" azpiestazioaren atarian bukatzeko. Cabanillas eta Fustiñanako mugapeetan barna.

e) Nongo materialak: Espainiakoak.

f) Aurrekontua: 684.085,43 euro.

Eskaera hori jendaurrean izan zen, 2007ko abenduaren 21eko Diario de Navarran eta 2007ko 79. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (abenduaren 17koan) iragarkia ezarrita. Ez da alegaziorik jaso epe horretan.

Horrenbestez, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzeko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariak irailaren 27an eman 285/2007 Foru Aginduarekin bat, organoko titularra ez dagoenez,

EBATZI DUT:

1. Goi tentsioko instalazio elektrikoaren ezarpena baimentzea, Cabanillasko eta Fustiñanako udal mugapeetan.

2. Aipatutako instalazioaren onura publikoa adieraztea, ondoko arauetan ezarritakoaren ondorioetarako: Sektore Elektrikoari buruzko Legearen 52., 53. eta 54. artikuluak eta hura garatzen duen Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluak.

3. Instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua onestea; Ribaforadan datatua da 2007ko ekainean, eta Javier de Pedro Iñigo industria ingeniari teknikoak sinatua. 12 hilabete eman zaizkio obrak burutzeko.

4. lberdrola D.E.S.A.U.ri onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

5. Ebazpen hau Iberdrola D.E.S.A.U.ri (Landabengo industrialdea, C kalea, E ataria, 31012 Iruñea) eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei jakinaraztea, eta ohartaraztea, bide administratiboa agortzen ez baitu, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera.

6. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2008ko otsailaren 13an.-Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Enpresa zuzendari nagusiaren ordezkoa, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: F0802536