26. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

240/2008 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Ingurumen baimen integratua ematen duena Tuterako udal mugapean zeramika produktuak fabrikatzeko. Jardueraren titularra Cerámica Tudelana, S.A. da.

2006ko abuztuaren 11n, Cerámica Tudelana, S.A.k Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan Ingurumen baimen integratua eskatu zuen, Tuteran duen industria instalaziorako.

Eginda dagoen instalazio hori Kutsaduraren aurkako aurreneurri eta kontrol integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Foru Legearen I. eranskineko 3.5 epigrafean dago jasota, "Labekatze bidezko zeramika produktuen fabrikazioa, bereziki teilak, adreiluak, erregogorrak, lauzak edo zeramika produktu apaingarriak edo etxean erabiltzekoak, eguneko 75 tona baino gehiago ekoizteko ahalmenarekin, eta/edo 4 m³ baino gehiagoko labekatze ahalmenarekin eta labeko 300 Kg/m³ karga-dentsitate baino gehiagokoak" izenekoan. Horren ondorioz, Ingurumen baimen integratuaren araubidearen mende dago.

Orobat, instalazio hori Kutsaduraren aurkako aurreneurri eta kontrol integratuei buruzko uztailaren 1eko 4/2005 Foru Legearen 2B eranskineko 3.5. epigrafean dago jasota, "Labekatze bidezko zeramika produktuen fabrikazioa, bereziki teilak, adreiluak, erregogorrak, lauzak edo zeramika produktu apaingarriak edo etxean erabiltzekoak, eguneko 75 tona baino gehiago ekoizteko ahalmenarekin, edo/eta 4 m³ baino gehiagoko labekatze ahalmenarekin eta labeko 300 Kg/m³ karga-dentsitate baino gehiagokoak" izenekoan. Horren ondorioz, Ingurumen baimen integratuaren araubidearen mende dago.

Industria establezimendua ez dago ekainaren 16ko 1254/1999 Errege Dekretuaren aplikazio eremuan. Dekretu horrek istripu larriek sortzen dituzten arriskuak kontrolatzeko neurriak onetsi zituen, gai arriskugarriak tarteko diren kasuetarako.

Ebazpen honen V. eranskinean, orain arte egin den tramitazio administratiboaren laburpena ageri da. VI. eranskinak, berriz, jendaurrean egoteko aldian interesdunari aurkeztutako alegazioak eta bakoitzari eman zaion erantzuna biltzen ditu. Jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu.

Ingurumenaren arloko eskumenak Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiari, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko zuzendariari eta Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariari eskuordetzen dizkien urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen baimen integratua ematea Tuterako udal mugapean zeramika-produktuak egiteko lantegirako. Lantegiaren titularra Tuterako Cerámica Tudelana, S.A. da.

2. Jarduera hori Ingurumen baimen integratuaren eskaeraren oinarrizko proiektuan eta 645/06 (AAI) espediente administratiboko gainerako agirietan aipatzen diren baldintzei jarraikiz garatu beharko da, betiere ebazpen honen II., III. eta IV. eranskinetako neurriak betez.

3. Ingurumen arloko baimen honek zortzi urteko indarraldia du. Iraungi baino gutxienez ere hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskatu beharko du, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 30. artikuluan xedatutakoarekin bat. Erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak onetsi zuen.

4. Jarduera edonola ere aldatzeko, titularrak aldez aurretik Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi beharko dio. Arrazoiak emanda, adierazi beharko du aldaketa funtsezkoa, nabarmena edo garrantzirik gabea den, Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduan xedatutakoarekin bat.

5. Instalazioak Nafarroako Hondakin Toxiko eta Arriskugarrien Sortzaile Txikien Erregistroan duen inskripzioa bere horretan uztea, PP/1104/NA/2006 zenbakia hain zuzen, urriaren 13ko 312/1993 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat. Hondakin arriskugarriak sortzen dituen jarduera A272 da, hots, zeramika produktuen fabrikazioa, hondakin toxiko eta arriskugarriei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko Erregelamenduaren I. eranskineko 6. taularen arabera. Erregelamendu hori uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen. Sortzen ahal diren hondakin arriskugarriak Ingurumen baimen integratuaren III. eranskinean ageri dira. Hondakin arriskugarriak sortzean egiten diren aldaketak jakinarazi egin beharko dira, erregistratzeko eta, bidezkoa bada, aipatu III. eranskinean sartzeko.

6. Hondakin ez arriskugarrien kudeatzaileen erregistroan instalazioaren inskripzioa egin da (GNP/68/NA/2007 zenbakia), hondakin ez arriskugarrien kudeaketarako zentroa baita. Kudeatzen ahalko dituen arrisku gabeko hondakinak Ingurumen baimen integratu honen IV. eranskinean ageri dira. Hondakinen barneko kudeaketan egiten diren aldaketak jakinarazi beharko dira, erregistratzeko eta, bidezkoa bada, lehen aipatutako IV. eranskinean sartzeko.

7. Hondakin arriskugarriak ahalik eta gehien gutxitzeko plana onetsi da (planeko neurriak titularrak aurkeztutako dokumentazioan sartu dira), ekainaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian xedaturikoarekin bat.

8. Ontzien hondakinen aurkako aurreneurrien enpresen plana onetsi da. Ontziei eta ontzi hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen 7. xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, ontziratzaileek plan hori egin eta autonomia erkidegora igorri beharko dute hiru urtetik behin, apirilaren 30eko 782/1998 Errege Dekretuan zehaztutako ontzi hondakinen kopurua sortu dezaketen produktu ontziratuak edo industria edo merkataritza ontziak merkaturatzen badituzte. Ontzi hondakin horien ekoizpena eta kaltegarritasuna ahal den txikiena izan eta jatorrian aurrea hartzeko neurriak ezarririk daude titularrak aurkeztu duen dokumentazioan, hobekuntza teknikoen barruan.

9. 2008ko martxoaren 15a baino lehenago, titularrak irekitzeko baimena eskatu beharko du, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 40. artikuluan eta ebazpen honen II. eranskinean ezartzen diren baldintzetan xedatutakoarekin bat. Aipatutako erregelamendua abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

10. Departamentu honek araudi sektorial aplikagarriaren ondorioz baimenaren xede den jarduera edo instalaziorako emandako baimenak eta gainerako administrazio egintzak indarrik gabe uztea, betiere ebazpen honetan espresuki haiei buruz egindako adierazpena badago.

11. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

12. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epe horiek ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

13. Foru agindu hau jakinaraztea Cerámica Tudelana, S.A.ri, Tuterako Udalari, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Babes Zibilerako Zuzendaritzari eta Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko otsailaren 5ean.-Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura daude, Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan, Iruñeko Armada etorbideko 2ko behean (8. solairua, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuko web atarian, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren sailean, "Ingurumen baimenak" kontsulten atalean.

Iragarkiaren kodea: F0802066