26. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

59/2008 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Allingo 10. poligonoko 370. lurzatian, Artabiako Kontzejuaren mugapean, beheraturik dagoen eremu bat berdintzeko behar den lurra botatzeko, Artabiako Kontzejuak sustaturik. Lurra Artabiako hornidura egiteko ur-biltontziko obren lur-mugimenduetatik atera da.

2007ko urriaren 16an, izenburuan aipatutako espedienteari dagokion dokumentazioa aurkeztu zen departamentu honetan, hots, eskaera horri buruz Artabiako Kontzejuak 2007ko uztailaren 2an aurkeztutako errekerimenduaren gainekoa.

Abenduaren 14an jarduketa eremua bisitatu zen eta ikusi zen lanak eginak zeudela eta lehengoratze-lanak besterik ez zela falta.

Departamentu honetan 2008ko urtarrilaren 18an sartutako dokumentazioan jarduketa horren ezaugarriak azaltzen dira (lur soberakinak botatzea 500 m³ inguruko eremu batean) eta departamentuak azkeneko errekerimenduan ezarritako determinazioak ere agertzen dira. Jarduketa horretarako lurra Artabiako ur-hornidura egiteko Jurramendiko Ur Mankomunitatearen bidez egiten ari diren obretan zoladuraren sestra egokitzeko lur erauzketetatik atera da. Horiek horrela, dokumentazio hori ikusi eta azterturik, adierazi da jarduketa bateragarria dela ingurumenaren aldetik, betiere behar diren neurri zuzentzaileak aplikatzen badira.

Kontuan harturik hondakindegi horren erabilbizitza 2 urtetik beheragokoa izanen dela, jarduera abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2.C eranskineko O) atalean dago sartuta (foru dekretu horren bidez Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zen). Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du.

Aipatutako foru dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Ingurumen ukipenetarako baimena eman ala ukatzeko ebazpen arrazoitua emanen duela, eskaera aurkeztu eta lau hilabeteko epean.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarako baimena ere bilduko duela eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Osoa eta nahikoa den espedientean dauden txostenak ikusita, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Allingo 10. poligonoko 370. lurzatian, Artabiako Kontzejuaren mugapean, beheraturik dagoen eremu bat berdintzeko behar den lurra botatzeko, Artabiako Kontzejuak sustaturik. Lurra Artabiako hornidura egiteko ur-biltontziaren obren lur-mugimenduetatik dator.

2. Baimena ematearekin ingurumenari buruzko baldintza hauek bete beharko dira:

-Alde horretan ez da isurketa gehiago onartuko. Horretarako, ukitutako eremuen lehengoratze-lanak iraun bitarte, behin-behineko itxitura jarriko da lurzatiaren eta NA-7136 errepidearen arteko mugan eta deus botatzerik ez dagoela adierazten duen kartel bat.

-Proiektatu den azkeneko topografia lortzeko, botatzen den lurra zabaldu, trinkotu eta birmodelatu beharko dira, eta zabaltzeko orduan ahaleginak eginen dira lurzatian dauden landareetan (Fraxinus excelsior eta Salix sp.) ukipenik ez eragiteko. Ahaleginak eginen dira, orobat, ezpondarik ez sortzeko. Horretarako, azalerak malda homogeneoa eta samurra izanen du errepidetik lurzatiaren jatorrizko azalera arte, bat-bateko malda-aldaketak dakartzan ertzik gabe.

-Lehengoratze lanak egin bitartean, natur landaredia eta Ega eta Urederra ibaiak izeneko ES2200024 BILa babestearren, ikusgarritasun handiko plastikozko hesi homologatu baten bidez balizatu beharko da eremua, obra-makineria inguru hartatik pasatzean eragin litzakeen kalteak saihesteko.

-Lurzatia basogintzarako erabiliko da. Hortaz, bete eta gero, material lodiak lurperatuko dira, gainazalera atera ez daitezen. Ondoren, azken azalerak birmoldatuko dira eta landare-lurra gehituko da (50 cm-ko geruza) eta, azkenik, azalerak findu, landu eta erein eginen dira eskualdeko belar eta zurezko espezieen haziekin.

-Obrak amaitutakoan ingurua ongi-ongi garbituko da. Proiektuaren eragin eremuan ez da obra arrastorik geldituko eta obretarako instalazio guzti-guztiak kendu beharko dira.

3. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu (lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura), baina hirigintza arloko honako baldintza hauek ezarri dira:

-Proposatutako jarduerak Artabiako NA-7136 errepidearentzat ezarritako ukipen eremuaren barrenean dago. Hortaz, sustatzaileak Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren adostasun txostena behar du.

-Jarduera bukatutakoan, Errotaren ubidean eta/edo Urederra ibaiaren ibilguan eta bazterretan sortzen dituen ukipenak lehengoratu beharko dira.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

6. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Allingo Udalari eta Artabiako Kontzejuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko otsailaren 4an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0802351