I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak
102/2008 EBAZPENA, otsailaren 1ekoa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako "Eraikuntza eta herri lanak" sektorearen itun kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 3/2008-L).
Departamentu honetan 2008ko urtarrilaren 24an sartu da Nafarroako "Eraikuntza eta herri lanak" sektorearen itun kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa, 2007. urteari dagokiona, negoziazio batzordeak itun hartan itundutakoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 4/2005-L).
Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak bere esku ditu lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzeko eginkizunak, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan aipatzen direnak, eta hori Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuan ezarritakoaz baliatuz, eta kontuan izanik Lan hitzarmen kolektiboak erregistratu eta gordetzeari buruzko maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuan eta azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz.
EBATZI DUT:
1. Nafarroako "Eraikuntza eta herri lanak" sektorearen (kodea: 3102805) soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea. Hori guztia negoziazio batzordeari jakinaraziko zaio.
2. Ebazpen honen berri ematea negoziazio batzordeari eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2008ko otsailaren 1ean.-Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.
NAFARROAKO ERAIKUNTZAREN ETA HERRI LANEN INDUSTRIA SEKTORERAKO HITZARMEN PROBINTZIALA
AKTA
Iruñean, 2008ko otsailaren 23ko 17:30ean, Nafarroako Eraikuntzaren eta Herri Lanen industriako hitzarmen kolektiboaren batzorde mistoa bildu da Alejandro Lara Piñero jaunaren burutzapean, hitzarmenaren indarraldiko hirugarren urteari dagokion soldaten berrikuspenari ekiteko (2007ko urtarrilaren 1etik 2007ko abenduaren 31ra), eranskineko taulen arabera, indarra duen hitzarmen kolektiboaren 5. artikuluan ezarritakoarekin bat. Ondorengo ordezkari hauek bertaratu dira:
Enpresaburuen ordezkariak:
-ACP elkartearen aldetik: Elena Modrego Ochoa eta Juan Cruz Sanzol Baztan.
-ANECOP elkartearen aldetik: Juan Ignacio Sanchez Ezcaray, José de Diego Chuvieco eta José Ignacio Sanchez Trueba.
Langileen ordezkariak:
-UGT sindikatuaren aldetik: Severo García Pesquera.
Batzordeburuak bilkura ireki ondoren, ondoko erabaki hau hartu da aho batez:
1.-Hitzarmen kolektiboaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, soldaten berrikuspena egitea; 2007ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arteko eragina izanen du.
Berrikuspenaren ondorioz soldatak %2,2 igoko dira, kontzeptu hauetan: oinarrizko soldata, aparteko eskersariak, oporrak, hitzarmeneko osagarria, soldataz kanpoko plusa.
Berrikuspen hau 2008ko soldaten taularako oinarria izanen da.
2.-Eranskinetako soldaten taulak osorik onestea.
Akta hau bertaratutakoei irakurri ondoren, adostasuna azaldu eta sinatu egin dute bai batzordeburuak bai gainerako ordezkariek, goian azaldutako egunean eta tokian.
ACPren aldetik, UGTren aldetik eta ANECOPen aldetik
NAFARROAKO ERAIKUNTZAREN ETA HERRI LANEN HITZARMENEKO ORDAINSARI GORDINEN TAULA
Soldaten berrikuspena. (Ondorioak: 2007ko urtarrilaren 1etik 2007ko abenduaren 31ra)
Igoera: %5,9
II. Goi mailako tituluduna 1.878,05 496,65 58,55 2.433,25 3.097,35 3.097,35 3.097,35 36.057,80
III. Erdi mailako tituluduna 1.541,17 417,30 58,55 2.017,02 2.567,27 2.567,27 2.567,27 29.889,03
IV. Arduradun nagusia 1.492,29 405,14 58,55 1.955,98 2.496,89 2.496,89 2.496,89 29.006,45
V. 2. mailako administrazio burua 1.338,69 366,65 58,55 1.763,89 2.250,97 2.250,97 2.250,97 26.155,70
VI. 1. mailako delineatzailea 1.148,39 319,78 58,55 1.526,72 1.946,71 1.946,71 1.946,71 22.634,05
VII. Langilezaina 1.127,71 317,77 58,55 1.504,03 1.916,07 1.916,07 1.916,07 22.292,54
VIII. 1. mailako ofiziala 1.102,67 320,10 58,55 1.481,32 1.885,47 1.885,47 1.885,47 21.950,93
IX. 2. mailako ofiziala 970,04 291,68 58,55 1.320,27 1.678,11 1.678,11 1.678,11 19.557,30
X. Espezialista 913,19 282,22 58,55 1.253,96 1.591,90 1.591,90 1.591,90 18.569,26
XI. Peoi espezializatua 897,63 283,88 58,55 1.240,06 1.572,84 1.572,84 1.572,84 18.359,18
XII. Peoi arrunta 866,21 279,61 58,55 1.204,37 1.526,12 1.526,12 1.526,12 17.826,43
XIII. Administrari izangaia 615,77 199,03 58,55 873,35 1.107,01 1.107,01 1.107,01 12.927,88
XIV. Ikastunak:
-16 eta 17 urtekoak: 1. urtea 533,52 160,42 58,55 752,49 922,96 922,96 922,96 11.046,27
-16 eta 17 urtekoak: 2. urtea 582,02 175,01 58,55 815,58 1.006,87 1.006,87 1.006,87 11.991,99
-18 urtetik 21 urtera art.: 1. urtea 630,52 189,59 58,55 878,66 1.090,77 1.090,77 1.090,77 12.937,57
-18 urtetik 21 urtera art.: 2. urtea 679,03 204,18 58,55 941,76 1.174,68 1.174,68 1.174,68 13.883,40
BENETAN LAN EGINDAKO ORDU BAKOITZEKO ORDAINSARIEN TAULA
Soldaten berrikuspena. Urteko lanaldia: Benetako 1.734 ordu. 2007ko urtarrilaren 1etik 2007ko abenduaren 31ra
VI. 1. mailako delineatzailea 7,28506 2,02859 0,37142 9,68507
VII. Langilezaina 7,15387 2,01584 0,37142 9,54113
VIII. 1. mailako ofiziala 6,99502 2,03062 0,37142 9,39706
IX. 2. mailako ofiziala 6,15366 1,85033 0,37142 8,37541
X. Espezialista 5,79302 1,79032 0,37142 7,95476
XI. Peoi espezializatua 5,69431 1,80085 0,37142 7,86658
XII. Peoi arrunta 5,49499 1,77377 0,37142 7,64018
XIII. Administrari izangaia 3,90627 1,26259 0,37142 5,54028
XIV. Prestakuntza:
-16 eta 17 urtekoak: 1. urtea 3,38450 1,01766 0,37142 4,77358
-16 eta 17 urtekoak: 2. urtea 3,69217 1,11021 0,37142 5,17380
-18 urtetik 21 urtera artekoak: 1. urtea 3,99984 1,20270 0,37142 5,57396
-18 urtetik 21 urtera artekoak: 2. urtea 4,30757 1,29526 0,37142 5,97425
Oharra.-Orduko prezioan ez daude sartuta uztaileko eta gabonetako aparteko pagak, ezta oporrak ere.
NAFARROAKO ERAIKUNTZAREN ETA HERRI LANEN HITZARMENEKO ORDAINSARI GORDINEN TAULA
Soldaten berrikuspena. Aldeak. (Ondorioak: 2007ko urtarrilaren 1etik 2007ko abenduaren 31ra)
II. Goi mailako tituluduna 39,01 10,31 1,22 50,54 64,35 64,35 64,35 748,99
III. Erdi mailako tituluduna 32,01 8,67 1,22 41,90 53,33 53,33 53,33 620,89
IV. Arduradun nagusia 31,00 8,42 1,22 40,64 51,87 51,87 51,87 602,65
V. 2. mailako administrazio burua 27,81 7,62 1,22 36,65 46,76 46,76 46,76 543,43
VI. 1. mailako delineatzailea 23,85 6,64 1,22 31,71 40,44 40,44 40,44 470,13
VII. Langilezaina 23,42 6,60 1,22 31,24 39,80 39,80 39,80 463,04
VIII. 1. mailako ofiziala 22,91 6,65 1,22 30,78 39,17 39,17 39,17 456,09
IX. 2. mailako ofiziala 20,15 6,06 1,22 27,43 34,86 34,86 34,86 406,31
X. Espezialista 18,97 5,86 1,22 26,05 33,08 33,08 33,08 385,79
XI. Peoi espezializatua 18,65 5,90 1,22 25,77 32,67 32,67 32,67 381,48
XII. Peoi arrunta 17,99 5,81 1,22 25,02 31,71 31,71 31,71 370,35
XIII. Administrari izangaia 12,80 4,13 1,22 18,15 22,99 22,99 22,99 268,62
XIV. Ikastunak:
-16 eta 17 urtekoak: 1. urtea 11,08 3,33 1,22 15,63 19,17 19,17 19,17 229,44
-16 eta 17 urtekoak: 2. urtea 12,09 3,64 1,22 16,95 20,92 20,92 20,92 249,21
-18 urtetik 21 urtera art.: 1. urtea 13,09 3,94 1,22 18,25 22,66 22,66 22,66 268,73
-18 urtetik 21 urtera art.: 2. urtea 14,11 4,24 1,22 19,57 24,40 24,40 24,40 288,47
BENETAN LAN EGINDAKO ORDU BAKOITZEKO ORDAINSARIEN TAULA
Soldaten berrikuspena. Aldeak. Urteko lanaldia: Benetako 1.734 ordu. Ondorioak 2007ko urtarrilaren 1etik 2007ko abenduaren 31ra
VI. 1. mailako delineatzailea 0,15130 0,04212 0,00773 0,20115
VII. Langilezaina 0,14857 0,04187 0,00773 0,19817
VIII. 1. mailako ofiziala 0,14533 0,04218 0,00773 0,19524
IX. 2. mailako ofiziala 0,12783 0,03844 0,00773 0,17400
X. Espezialista 0,12034 0,03717 0,00773 0,16524
XI. Peoi espezializatua 0,11831 0,03742 0,00773 0,16346
XII. Peoi arrunta 0,11412 0,03686 0,00773 0,15871
XIII. Administrari izangaia 0,08120 0,02620 0,00773 0,11513
XIV. Prestakuntza:
-16 eta 17 urtekoak: 1. urtea 0,07029 0,02113 0,00773 0,09915
-16 eta 17 urtekoak: 2. urtea 0,07670 0,02309 0,00773 0,10752
-18 urtetik 21 urtera artekoak: 1. urtea 0,08304 0,02499 0,00773 0,11576
-18 urtetik 21 urtera artekoak: 2. urtea 0,08951 0,02690 0,00773 0,12414
Oharra.-Orduko prezioan ez daude sartuta uztaileko eta gabonetako aparteko pagak, ezta oporrak ere.
Iragarkiaren kodea: F0802310