26. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

284/2008 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen zenbait diru-laguntzatarako 2008ko gastua egiteko baimena ematen duena.

Maiatzaren 21eko 47/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak. Estatutu horietan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea da Nafarroako Gobernuaren enplegu politikak, eragile ekonomiko eta sozialekin adostutakoak, planifikatu eta gauzatzea, modu koordinatuan kudeatuz enpleguaren sustapena, lanean hastea, bitartekaritza, enplegurako orientabideak eta prestakuntza ematea, eta Nafarroako enplegua aztertzeko politikak eta egoerarekin lotuta ezarritako zerbitzuak eta programak. Diru-laguntza horien deialdiak 2008. urtea baino lehenago ere onetsi dira.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 14ko 11/2005 Foru Legearen 30. artikuluak ezartzen du dirulaguntzen deialdiek berekin ekarriko dutela gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen 55. artikuluan ezarritako moduan.

Proposatutako txostena ikusirik, azaldutakoarekin bat, eta maiatzaren 21eko 47/2007 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuen 11.2 artikuluaren bidez ematen diren eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen dirulaguntzetarako 2008ko gastua egiteko baimena ematea. Hona diru-laguntza horiek:

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko prestakuntza bultzatzeko diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 11n emaniko 3596/2006 Ebazpenean araututakoak, diru-laguntza eta laguntzen biltoki zentraleko 652. zenbakiarekin. Dirulaguntzek 210.400 euro egiten dute, "Laneko arriskuen prebentziorako etengabeko prestakuntzako ekintzak" izeneko 882001 84200 4709 242106 kontusailaren kargura".

2. Ebazpen honen berri ematea Laguntza Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzuari eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Kontu-hartzailetza delegatuari.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 31n.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Luis Ruiz Ciruelos.

Iragarkiaren kodea: F0802093