26. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

470/2008 EBAZPENA, otsailaren 8koa, Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Hirugarren Adinekoendako Bainuetxe Programak 2008. urtean izanen dituen 1.988 plazatarako deialdia egiten duena. Nafarroako Mendekotasun Agentziak sustatu du.

Hirugarren Adinekoendako Bainuetxe Programa egokiro garatu da 1993. urteaz geroztik, Nafarroako Foru Komunitateko zenbait bainuetxetan edo hurbilekoetan.

Nafarroako Mendekotasun Agentziako Programen Atalak proposatu du programa horri 2008. urtean jarraipena ematea, zenbait plazatarako deialdia eginez, horietarako batzuk kostu murriztua izanen duten kasu berezietarako gordez.

Horrenbestez, Nafarroako Mendekotasun Agentziaren estatutuak onetsi zituen irailaren 10eko 184/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DU:

1. Hirugarren Adinekoendako Bainuetxe Programak 2008. urtean izanen dituen 1.988 plazatarako deialdia onestea. Nafarroako Mendekotasun Agentziak sustatu du.

2. Ebazpenaren eranskin hauek onestea:

-I. eranskina: deialdiaren arauak.

-II. eranskina: txandak eta prezioak.

-III. eranskina: eskaerak baloratzeko baremoa.

-IV. eranskina: plaza eskatzea.

-V. eranskina: osasun txostenaren eredua.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Nafarroako Mendekotasun Agentziako Programen Atalari, Aurrekontuen Kudeaketarako Ataleko Kontabilitate Zentroari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegoari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko otsailaren 8an.-Zuzendari kudeatzailea, Begoña Rodríguez Marcos.

I. ERANSKINA

Hirugarren Adinekoendako Bainuetxe Programaren 2008ko deialdiko arauak

1.-Deialdiaren xedea.

1.988 plaza daude Hirugarren Adinekoendako Bainuetxe Programan parte hartzeko. Deialdi honen II. eranskinean zehazten dira bainuetxeak eta txandak. Plaza horietako batzuk, 6.094,25 euro bitarte 2008. urterako, salbuespenezko kasuetarako erreserbatuko dira, alegia, dirusarrerak direla-eta zerbitzu mota hau ezin erabili duten eskatzaileendako. Gorabehera hori txosten sozial baten bidez frogatu beharko da.

Txandak 12 egunekoak izanen dira "Baños de Fitero" bainuetxean eta "Elgorriagako bainuetxean", eta 10 egunekoak "Baños de Serón" eta "Arnedillo" bainuetxeetan, pentsio osoarekin.

Programa hau 2008ko maiatzatik abendura bitarte burutuko da. Aurrekontuetan behar adina diru eta ekitaldi berean programa aurrera eramateko baliabideak egotea da horretarako baldintza.

2.-Onuradunak.

Honako baldintzak betetzen dituzten pertsonak izan daitezke onuradunak:

a) 65 urte edo gehiago izatea, edo erretiroko nahiz erabateko elbarritasuneko pentsioduna, edo 60 urtetik gorako pentsioduna izatea alarguntasuna nahiz beste pentsio batzuk direla eta.

b) Legezko bizilekua Nafarroan izatea.

c) Bainuetxeetako ohiko elkarbizitzan gorabeherak sor ditzakeen adimeneko arazo larririk ez izatea.

d) Gaixotasun kutsagarririk ez izatea.

e) Nor bere buruaz arduratzeko gauza izatea.

f) Mugitzeko gurpil-aulkirik ez erabiltzea.

g) Eskatzen diren bainuetxe tratamenduak behar izatea, horiek hartzeko mediku debekurik izan gabe.

h) III. eranskinean azaldutako baremoaren arabera, eskatutako bainuetxe eta txandetako batean aukera izateko puntuazioa lortzea.

Halaber, plazen onuradun izan ahalko dira aurreko baldintzak betetzen dituztenen ezkontideak edo beraiekin harreman bertsua dutenak, baldin eta hori frogatzen badute. Beste onuradun horiek ere c, d, e, f eta g baldintzak bete beharko dituzte.

3.-Plazen prezioa eta ordaintzeko modua.

3.1. Pertsona, plaza eta txandako prezioa II. eranskinean azaltzen da bainuetxe bakoitzeko. Prezio horien barnean honako zerbitzu hauek daude:

a) Logela eta pentsio osoko mantenua, betiere biko logeletan.

b) Bainuetxeko tratamendua, honela osatua:

-Osasun azterketa bainuetxeko egonaldiaren hasieran.

-Bainuetxeko medikuak bakoitzari agindutako tratamendua.

-Egonaldian osasun jarraipena izatea, bai eta bukaeran txosten bat ematea ere.

c) Bainuetxeko joan-etorria autobusez.

d) Taldeko aseguru poliza.

3.2. Onuradunek beraiei dagozkien plazen prezioa honela ordainduko dute:

a) Bainuetxera joan aurretik eta plaza eman dela jakinarazten duen idazkian zehazturiko epean prezioaren %40 ordainduko da, plaza gordetzeko.

b) Gainerako %60a bainuetxean sartzean.

4.-Eskabideak aurkezteko tokia eta epea eta erantsi beharreko agiriak.

Eskabideak IV. eranskineko eredu ofizialean aurkeztuko dira, Nafarroako Mendekotasun Agentziako Erregistroan (González Tablas, zk.g., 31005 Iruña) , edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen den edozein baliabideren bitartez.

Eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabidearekin batera aurkeztuko dira eskatzailearen osasun txostena (edo txostenak), bakoitzari dagokion Osasun Etxeak egina (V. eranskinean ageri den ereduaren arabera) eta NANaren fotokopia. Berdin eginen da eskatzailearen ezkontideak edo berarekin harreman bertsua duen pertsonak joan nahi badu.

5.-Espedientearen instrukzioa.

5.1. Nafarroako Mendekotasun Agentziako Autonomia Pertsonalaren Sustapenerako eta Mendekotasunaren Prebentziorako Zuzendariordetzak, Programen Atalaren bitartez, eskabideen balorazioa eginen du eta bidezko diren agiri osagarriak eskatu eta egiaztapenak egin ahalko ditu eskabide horien gainean ebazteko.

5.2. Eskabideak baloratzerakoan kontuan izanen da eskatzen diren tratamenduak hartzeko premia (60 puntu arte) eta eskatzailearen egoera ekonomikoa (40 puntu arte), hori guztia III. eranskineko baremoari jarraikiz.

6.-Ebazpena.

6.1. Eskabideei buruzko Ebazpena Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzaileak emanen du, eta plazak ematen diren kasuetan onuradun bakoitzari zein txanda eta bainuetxe egokitu zaion adieraziko da.

6.2. Eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hiru hilabete igaro ondoren berariazko ebazpena eman ez bada, ezetsitzat joko da eskaera.

7.-Lortutako plaza ezereztea.

7.1. Deialdi honetan araututako plazak lortzeko datu edo agiri oker nahiz gezurrezkorik jarri edo aurkezten bada, lortutako plaza bertan behera utziko da, baldin eta txanda hasi ez bada, edo bestela, txandako egunak jadanik eginak baditu bainuetxean, interesdunak plazaren prezio erreala ordaindu beharko du, alde batera utzi gabe indarra duen araudia ezarriz bidezko diren egintzak.

7.2. Onuradunen batek lortutako plazaren prezioa ordaintzen ez badu 3.2. oinarrian azaldutakoari jarraituz, hari uko egiten diola ulertuko da, eta berak utzitako hutsunea betetzeko beste onuradun bat aukeratu ahalko da.

7.3. Onuradunen batek bere plaza uzten badu txanda hasteko 48 ordu edo gutxiago falta direla, agiri bidez frogatutako arrazoi larririk izan gabe, ez zaio itzuliko plaza gordetzeko ordaindutako diru kopurua.

II. ERANSKINA

Hirugarren Adinekoendako 2008. urteko Bainuetxe Programa. Bainuetxeak, txandak eta prezioak

BAINUETXEA EGUNAK IRAUPENA PLAZAK PREZIOA HOTELA

ARNEDILLO IRAILAREN 22TIK URRIAREN 1ERA ARTE 10 EGUN 40 371,80 OLIVAR

URRIAREN 14TIK URRIAREN 23RA 10 EGUN 45 371,80 OLIVAR

FITERO MAIATZAREN 3TIK MAIATZAREN 14RA 12 EGUN 120 414,70 PALAFOX

MAIATZAREN 14TIK MAIATZAREN 25ERA 12 EGUN 120 414,70 PALAFOX

MAIATZAREN 25ETIK EKAINAREN 5ERA 12 EGUN 120 414,70 PALAFOX

UZTAILAREN 14TIK UZTAILAREN 25ERA 12 EGUN 127 414,70 BECQUER

ABUZTUAREN 25ETIK IRAILAREN 5ERA 12 EGUN 80 414,70 BECQUER

URRIAREN 14TIK URRIAREN 25ERA 12 EGUN 100 414,70 BECQUER

URRIAREN 19TIK URRIAREN 30ERA 12 EGUN 100 414,70 BECQUER

URRIAREN 26TIK AZAROAREN 6RA 12 EGUN 120 414,70 PALAFOX

AZAROAREN 3TIK AZAROAREN 14RA 12 EGUN 50 414,70 BECQUER

AZAROAREN 5ETIK AZAROAREN 16RA 12 EGUN 50 414,70 BECQUER

AZAROAREN 6TIK AZAROAREN 17RA 12 EGUN 120 414,70 PALAFOX

AZAROAREN 10ETIK AZAROAREN 21ERA 12 EGUN 125 414,70 BECQUER

AZAROAREN 15ETIK AZAROAREN 26RA 12 EGUN 100 414,70 BECQUER

AZAROAREN 26TIK ABENDUAREN 7RA 12 EGUN 100 414,70 BECQUER

SERON UZTAILAREN 24TIK ABUZTUAREN 2RA 10 EGUN 55 406,25

ABUZTUAREN 24TIK IRAILAREN 2RA 10 EGUN 54 406,25

IRAILAREN 2TIK IRAILAREN 11RA 10 EGUN 54 406,25

IRAILAREN 11TIK IRAILAREN 20RA 10 EGUN 54 406,25

IRAILAREN 20TIK IRAILAREN 29RA 10 EGUN 54 406,25

ELGORRIAGA URRIAREN 13TIK URRIAREN 24RA 12 EGUN 50 429,00

URRIAREN 27TIK AZAROAREN 7RA 12 EGUN 50 429,00

AZAROAREN 10ETIK AZAROAREN 21ERA 12 EGUN 50 429,00

AZAROAREN 24TIK ABENDUAREN 5ERA 12 EGUN 50 429,00

III. ERANSKINA

Hirugarren Adinekoendako Bainuetxe Programan 2008. urtean izanen diren plazak eskatzeko espedienteen baloraziorako baremoa

Nafarroako Gobernuak antolatutako Hirugarren Adinekoendako Bainuetxe Programako txandaren baterako plaza eskaeren espedienteak baloratzean honako egoera hauek hartuko dira kontuan:

-Eskatzen diren bainuetxe tratamenduak hartzeko premiaren maila.

-Eskatzaileen egoera ekonomikoa.

1.-Eskatzen diren bainuetxe tratamenduak hartzeko premiaren maila:

Programan parte hartu ahal izateko, nahitaezko baldintza da plazaren onuradunak bainuetxeko tratamenduaren beharra izatea.

Horregatik, bainuetxeko tratamenduaren beharra zein mailatakoa den baloratuko da, bai eta eskatzaileak programako tratamendu mota bat edo gehiago behar duen ere.

Espediente bati emandako puntuazioa finkatzeko, kontuan izanen da eskabidearekin batera aurkeztu behar den medikuaren txosten edo ziurtagiria. Egoera hau baloratzean 60 puntu eman ahalko dira gehienez ere, honako irizpide hauen arabera banaturik:

1.-Bainuetxeko tratamendu bakar bat behar izanez gero:

-Gaixotasun erreumatologikoak edo arnasa hartzekoak.

-Beste gaixotasunak.

-45 puntu bitarte erreumatologikoetan eta arnasa hartzekoetan.

-30 puntu bitarte beste gaixotasunetan.

2.-Tratamendu bat baino gehiago behar izanez gero:

-Tratamendu nagusia

-Bigarren tratamendua

-45 puntu bitarte tratamendu erreumatologiko edo arnasa hartzeko nagusian.

-30 puntu bitarte beste tratamenduetan.

-15 puntu bitarte bigarren tratamendu erreumatologiko edo arnasa hartzekoetan, alegia, nagusitzat hartzen ez diren horietan, eta beste tratamenduetan.

Senar-emazteen edo harreman bertsua dutenen kasuan ezkontide bakoitzaren egoera bereizita baloratuko da eta, espedientearen azken puntuazioa kalkulatzeko, lortutako puntuazioetan handiena baizik ez da kontuan hartuko.

2.-Egoera ekonomikoa:

Honako honetan eskatzailearen familia unitatearen hileko dirusarrerak baloratuko dira. Koefiziente zuzentzaile hauek ezarriko dira dirusarreren tarteak zehazteko:

-Kide bakarra: 1.

-Bi kide: 0,75.

-Hiru kide: 0,50.

-Lau kide: 0,25.

Egoera ekonomikoa zehazterakoan 40 puntu emanen dira gehienez ere.

DIRUSARRERA TARTEAK PUNTUAZIOA

285,89 arte 40

285,90etik 411,76ra 36

411,77tik 484,89ra 32

484,90etik 550,50era 28

550,51tik 617,64ra 24

617,65etik 727,34ra 20

727,35etik 850,50era 16

850,52tik 900,50era 14

900,52tik 950,50era 12

950,51tik 1000,00ra 10

1001,00etik 1050,00era 8

1051,00tik 1060,00ra 6

1061,00 baino gehiago 0

3.-Oharrak:

Baremoan aipatutako egoera guztiak baloratu ondoren puntuazio berdineko espedienteak agertzen badira, eskatzailearen jaiotze egunaren arabera ordenatuko dira.

Bestalde, bi eskatzailek nahi badute beraien espedienteak elkartzea eta horrela plaza biei edo bati ere ez ematea, eskabidean horri dagokion atala bete beharko dute eta bertan adierazten diren jarraibideak bete. Beraien espedienteak bakarka barematuko dira eta azken balorazioa beraien puntuazioen batez besteko aritmetikoa izanen da.

IV. ERANSKINA

Hirugarren Adinekoendako Bainuetxe Programako 2008. urterako plazen eskabidea

ESKATZAILEAREN DATUAK

1. Lehen deitura Bigarren deitura Izena

2. Sexua 3. Egoera zibila 4. Jaioteguna 5. NANaren zk.

Eguna: Hilabetea Urtea

6. Helbidea 7. Posta kodea 8. Herria 9. Telefonoa

Kalea Zk. Solairua

EZKONTIDEAREN DATUAK

10. Lehen deitura Bigarren deitura Izena

11. Jaioteguna 12. NANaren zk.

Eguna Hilabetea Urtea

LARRIALDIAN DEITUKO LITZATEKEEN SENITARTEKO EDO PERTSONAREN DATUAK

13. Lehen deitura Bigarren deitura Izena

14. Helbidea 15. Posta kodea 16. Herria 17. Telefonoa

Kalea Zk. Solairua

ESKATUTAKO BAINUETXE, TXANDA ETA PLAZAK

18. Plaza kopurua: Eskatzailea soilik d Ezkontidea soilik d Eskatzailea eta ezkontidea d

19. Bainuetxeak, lehentasunaren arabera

20. Txandak, lehentasunaren arabera

DATU EKONOMIKOAK FAMILIA UNITATEKO ZENBAT KIDE BIZI DIREN ETXEAN

Jatorria Pentsio mota Hileko zenbatekoa

Eskatzailearen pentsioa 21. 1.ª pentsioa 22. 23.

24. 2.ª pentsioa 25. 26.

Ezkontidearen pentsioa 27. 1.ª pentsioa 28. 29.

30. 2.ª pentsioa 31. 32.

Beste dirusarrera batzuk: 33. 34.

35. 36.

HILEKOA GUZTIRA 37.

Nork bere eskabidea beste pertsona batenarekin elkartu nahi duenean betetzekoa:

38. Pertsona horren deiturak eta izena: 39. NANaren zk.

ADIERAZPENA

.Aurreko datuak egiazkoak dira eta horiek ezkutatu edo oker azalduz gero nire espedientea baliogabetu egin daiteke.

.Nik eskatutako txanden artean ematen didatena onartuko dut, baldin eta, behar bezala frogaturiko ezinbesteko arrazoiren batengatik, plazari uko egin behar ez badiot.

.Plazaren ematea jakinarazten didaten unean ordainduko dut plaza gorde ahal izateko ezarri den zenbatekoa, eta txanda hastean, berriz, plaza bakoitzeko ezarrita dagoen zenbatekoaren gainerakoa. Plaza uzten badut txanda hasteko 48 ordu edo gutxiago falta direnean, agiri bidez frogatutako arrazoi larririk izan gabe, ez didate itzuliko plaza gordetzeko ordaindutako diru kopurua.

.Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, honako hau jakinarazten zaizu: inprimaki honetako datu pertsonalak automatizatutako fitxategi batean sartuko dira, dagokion espedientea tramitatzeko eta ondorengo ebazpenerako. Nafarroako Gobernuak izanen du datu horien erabileraren ardura eta haien sekretua bermatuko du.

.Nafarroako Mendekotasun Agentziari baimena ematen diot nire datu pertsonalen tratamendu informatikoa eta haien lagapena egiteko, zerbitzu hau egoki emateko baldin bada.

..................(e)n, 200...(e)ko ................aren ....(e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

NAFARROAKO MENDEKOTASUN AGENTZIAKO ZUZENDARI KUDEATZAILE AND.

1. Administraziorako alea.

2. Interesdunarendako alea.

Hirugarren Adinekoendako 2008. urteko Bainuetxe Programan plaza bat lortzeko eskabidea betetzeko jarraibideak

1. Argi idatzi behar da interpretazio okerrik izan ez dadin, ahal dela makinaz edo inprenta letrekin.

2. Eskabidearekin batera aurkeztu beharko da eskatzailearen eta ezkontidearen edo harreman bertsuko pertsonaren Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, bai eta bainuetxeko tratamendua hartzeko premia frogatzen duen medikuaren txostena ere (edo txostenak), eredu ofizialaren araberakoa.

3. Eskatzaileari eta ezkontideari buruzko datu guztiak bete beharko dira.

4. Bainuetxe baterako edo gehiagotarako plaza eta txanda eska daiteke, lehentasuna adierazita eta ezarri diren txanden arabera.

5. Eskabidea beste pertsona batenarekin elkartu nahi bada, bi pertsona horiek eskabidean dagokien atala bete beharko dute. Bi eskabideak elkartzeko ezinbestekoa da biek bainuetxe eta hilabete berberak eskatzea.

Ohar orokorrak

A) Programaren onuradunak:

Honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak izan daitezke onuradunak:

-65 urtetik gorakoak.

-Erretiroko pentsioa nahiz erabateko elbarritasunekoa hartzen dutenak.

-60 urtetik gorakoak, alargun-pentsioa edo bestelako bat hartzen ari badira.

-Horien guztien ezkontideak edo harreman bertsua dutenak.

-Bainuetxeetako ohiko elkarbizitzan gorabeherak sor ditzakeen adimeneko arazo larririk ez izatea.

-Gaixotasun kutsagarririk ez izatea.

-Gurpil-aulkirik ez erabiltzea.

-Nor bere buruaz arduratzeko gauza izatea.

-Bainuetxeko tratamenduaren beharra izatea.

-Ezarritako baremoaren arabera, eskatutako bainuetxe eta txandetako batean aukera izateko puntuazioa lortzea.

-Legezko bizilekua Nafarroan izatea.

B) Plazen prezioa eta ordaintzeko modua:

Pertsona, plaza eta txanda bakoitzeko prezioa bainuetxe bakoitzaren tokian adierazten dena izanen da. Prezio horien barnean honako zerbitzu hauek daude:

-Logela eta pentsio osoko mantenua, betiere biko logeletan.

-Bainuetxeko tratamendua, honela osatua:

.Osasun azterketa bainuetxeko egonaldiaren hasieran.

.Bainuetxeko medikuak bakoitzari agindutako tratamendua.

.Egonaldian osasun jarraipena izatea, bai eta bukaeran txosten bat ematea ere.

-Bainuetxeko joan-etorria autobusez.

-Taldeko aseguru poliza.

Onuradunek beraiei dagozkien plazen prezioa honela ordainduko dute:

-Bainuetxera joan aurretik eta plaza eman dela jakinarazten duen idazkian zehazturiko epean prezioaren %40 ordainduko da, plaza gordetzeko.

-Gainerako %60a bainuetxean sartzean.

C) Eskabideak aurkezteko tokia, epea eta agiriak:

-Eskabideak, eredu ofiziala erabiliz, Nafarroako Mendekotasun Agentziako Erregistroan (González Tablas, zk.g., 31005 Iruña) aurkeztuko dira, norbera joanez edo posta bidez.

-Eskabidearekin batera, eskatzailearen osasun txostena (edo txostenak), bakoitzari dagokion Osasun Etxeak egina, eta NANaren fotokopia aurkeztuko dira. Berdin eginen da eskatzailearen ezkontideak edo berarekin harreman bertsua duen pertsonak joan nahi badu.

-Nafarroako Mendetasun Agentziak Ekonomia eta Ogasun Departamentuan egiaztatuko ditu Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenak, Zergei buruzko Lege Orokorraren 113. artikuluko d) idatz-zatiari jarraikiz.

V. ERANSKINA

Hirugarren Adinekoendako 2008. urteko Bainuetxe Programako plazen eskabideari erantsitako osasun txostena

Txostena eman duen medikua

Kolegiatu zenbakia ....................... lantokia non

Eskatzailea

X BATEZ ADIERAZI EGOKIA DEN ERANTZUNA

1. Eguneroko zereginetan bera bakarrik moldatzeko gauza da BAI EZ

2. Gurpil-aulkia erabiltzen du BAI EZ

3. Elkarbizitzan gorabeherak sor ditzaketen arazo psikiko larriak ditu BAI EZ

4. Gaixotasun kutsagarria du. BAI EZ

Baiezkoa bada, zehaztu

5. Gutxiegitasun organiko deskonpentsatua dauka: A) Bihotz-hodietakoa, B) Gibelekoa, C) Giltzurrunetakoa,

D) Metaboliko-endokrinoa, edo E) Burmuinekoa eta medularra A B C D E

6. Prozesu hauetakoren bat dauka: A) Kakexia edo egoera orokor oso higatua,

B) I.A.M. edo burmuin-hodietako arazoa, 3-6 hilabete baino gutxiagoko eboluzioa duena, C) T.B.C. berria edo

erreaktiboa, D) Prozesu neoplastikoak, E) Zirkulazio periferikoko gutxiegitasun garrantzitsuak A B C D E

7. Orain infekzio biziren bat edo gaizkitze fasean dagoen prozesu bat dauka: A) Erreumatologikoa,

B) Arnasketakoa, C) Digestiokoa, D) Giltzurrunetakoa, E) Larruazalekoa A B C D E

Baiezkoa bada, zehaztu

Bere gaixotasun guztien diagnostiko orientatzailea

Argi eta garbi azaldu oraingo tratamenduak

Adierazi bainuetxeko zein tratamendu den egokia: A) Erreumatologikoa, B) Arnasketakoa, C) Digestiokoa eta/edo

Gibelekoa, D) Giltzurrun eta gernu bideetakoa, E) Larruazalekoa, F) Nerbioetakoa A B C D E F

Aurreko atalean azaldutako bainuetxe tratamendu mota edo moten arabera adierazi:

A) Erreumatologikoa: Kaltetutako artikulazioen kopurua eta aldea Kop. Alde bat Bi alde

Adierazi kaltetutako artikulazioak zein diren: A) Aldaka edo belauna, B) Bizkarrezurra, C) Sorbalda,

D) Eskumuturra edo eskuko hatzak E) Ukondoa, F) Orkatila edo oineko behatzak A B C D E F

Azaldu ea badagoen: A) Ezintasun funtzionala, B) Mina, C) Itxuraldatzea, D) Gogortasuna A B C D

B) Arnasketakoa: Honako gaixotasuna dauka:

A) Goiko arnasketa bideetakoa eta/edo B) Beheko arnasketa bideetakoa A B

Azaldu ea badagoen: A) Kliniko deigarria, B) Bronkio eta biriketako auskultazio larria,

C) Aldaketa erradiologiko garrantzitsuak, D) Aldaketa gasometriko larriak A B C D

Azken urtean izandako bergaizkitzeak Kop.

C) Digestiokoa eta/edo gibelekoa: giltzurrunetakoa eta gernu bideetakoa; larruazalekoa eta nerbioetakoa:

Azken urtean izandako gaizkitze prozesuen kopurua: Kop.

Zehaztu

AURREKARI PERTSONALAK ETA GARRANTZIA DUTEN OHARRAK:

...............................(e)n, .......(e)ko .....................aren .........(e)an.

(Sinadura)

V-B eranskina Osasun txostenaren azalpen laburtua

1.-Txostenaren edukia.

Osasun txostenak oinarrizko lau atal dauzka:

-Lehen atala:

Eskatzaileak bainuetxean tratamendua izateko osasun arloan nahitaez bete beharreko baldintzak 1., 3. eta 4. puntuetan aipatzen da.

Halaber, bainuetxeko tratamenduren bat hartzeko osasun arloko kontraindikazio erabatekoak eta erlatiboak 5., 6. eta 7. puntuetan adierazten dira.

-Bigarren atala:

Plaza eskatzerakoan eskatzaileak dituen gaixotasun guztien diagnostiko argigarria eta oraingo tratamenduak.

-Hirugarren atala:

Eskabidearen funtsa den gaixotasunerako egokia den bainuetxeko tratamendu mota.

-Laugarren atala:

Bainuetxean izan litekeen tratamendu mota bakoitzaren alderdi orokorren azterketa, osasun txostena baremoaren arabera baloratu ahal izateko.

2.-Osasun txostenaren balorazioa.

Osasun arloko betebeharrak betetzeko, espedienteetako osasun txostenek baldintza hauek bete behar dituzte.

-Nor bere buruaz arduratzeko gauza izatea. Mugitzeko gurpil-aulkirik ez erabiltzea. Ibilbide luzeetan erabiliz gero, uneoro arduradun batekin egon beharra dago. Pertsona horrek ere plaza eskatu beharko du programan eta betebehar guztiak bete.

-Elkarbizitzan gorabeherak sor ditzakeen arazo psikiko larririk ez izatea.

-Gaixotasun kutsagarririk ez izatea.

-Bainuetxeko edozein tratamendutarako osasun kontraindikazio erabatekorik ez izatea.

Osasun txosteneko 4., 5., 6. eta 7. puntuak banan-banan aztertu ahalko dira.

3.-Osasun txostenen baremazioa.

Osasun txosteneko hirugarren eta laugarren atalak aztertuko dira.

Osasun txosten batean gehienez ere 60 puntu lortu ahalko dira.

Senar-emazteen edo harreman bertsua dutenen kasuan osasun txosten bakoitzeko egoera bereizita baloratuko da, eta espedienteko azken puntuazioa kalkulatzeko, lortutako puntuazioetan handiena baizik ez da kontuan hartuko.

Erreumatologikoak eta arnasa hartzekoak dira bainuetxeko tratamendu nagusiak. Besteak bigarren mailakoak dira.

Bainuetxean behar den tratamendu motaren arabera lor daitekeen gehieneko puntuazioa taula honetan ageri da:

1.-Bainuetxeko tratamendu bakar bat behar izanez gero:

-Gaixotasun erreumatologikoak edo arnasa hartzekoak.

-Beste gaixotasunak.

-45 puntu bitarte erreumatologikoetan eta arnasa hartzekoetan.

-30 puntu bitarte beste gaixotasunetan.

2.-Tratamendu bat baino gehiago behar izanez gero:

-Tratamendu nagusia

-Bigarren tratamendua

-45 puntu bitarte tratamendu erreumatologiko edo arnasa hartzeko nagusian.

-30 puntu bitarte beste tratamenduetan.

-15 puntu bitarte bigarren mailako tratamendu erreumatologiko edo arnasa hartzekoetan, alegia, nagusitzat hartzen ez diren horietan, eta beste tratamenduetan.

Osasun txostenetan laugarren atala bete ez bada eta beraz ezin bada baloratu, honela jokatuko da:

-Tratamendu bakar bat eskatuz gero, bederatzi puntu emanen dira.

-Bi tratamendu mota eskatuz gero, hamabi puntu emanen dira.

3.1. Zenbakizko balorazioaren taula.

Aurreko atalean azaldutako bainuetxeko tratamendu mota edo moten arabera adierazi:

A) Erreumatologikoa (1): Kaltetutako artikulazioen kopurua eta aldea Kop. (1.1) Alde bat Bi alde

Adierazi kaltetutako artikulazioak zein diren: A) Aldaka edo belauna, B) Bizkarrezurra, C) Sorbalda,

D) Eskumuturra edo eskuko hatzak E) Ukondoa, F) Orkatila edo oineko behatzak 8 6 3 3 3 3

Azaldu ea badagoen: A) Ezintasun funtzionala, B) Mina, C) Itxuraldatzea, D) Gogortasuna 6 5 1 1

B) Arnasketakoa (2): Honako gaixotasuna dauka:

A) Goiko arnasketa bideetakoa eta/edo B) Beheko arnasketa bideetakoa 9 17

Azaldu ea badagoen: A) Kliniko deigarria, B) Bronkio eta biriketako auskultazio larria,

C) Aldaketa erradiologiko garrantzitsuak, D) Aldaketa gasometriko larriak 6 5 1 1

Azken urtean izandako bergaizkitzeak: Kop. (2.1)

C) Digestiokoa eta/edo gibelekoa; giltzurrunetakoa eta gernu bideetakoa; larruazalekoa eta nerbioetakoa (3):

Azken urtean izandako gaizkitze prozesuen kopurua: Kop. (3.1)

(1) Hauxe bada tratamendu nagusia gehienez ere 45 puntu lor daitezke. Bigarren mailako tratamendua bada, 15 puntu gehienez ere.

(1.1) Alde bakar batean lau artikulazio baino gutxiago badaude kaltetuta, puntu bat emanen da. Bi aldeetan badaude kaltetuta, 3 puntu emanen dira.

4 artikulazio edo gehiago badira kaltetutakoak, 4 puntu emanen dira alde bakar batekoak badira eta 6 puntu bi aldeetakoak badira.

(2) Hauxe bada tratamendu nagusia gehienez ere 45 puntu lor daitezke. Bigarren mailako tratamendua bada, 15 puntu gehienez ere.

(2.1.) Prozesu bat: 2 puntu.

Bi prozesu: 3 puntu.

Hiru prozesu: 5 puntu.

Hiru prozesu baino gehiago: 6 puntu.

(3) Tratamendu hauei, bigarren mailakotzat jotzen baitira, 30 puntu emanen zaizkie gehienez.

(3.1.) Prozesu bat: 9 puntu.

Bi prozesu: 18 puntu.

Hiru prozesu edo gehiago: 30 puntu.

Aintzat hartu beharreko beste datu batzuk:

Tratamendu erreumatologikoa eta arnasa hartzekoa eskatuz gero, puntu gutxien lortzen dituen tratamendua honako taula honen arabera bilakatu eta bigarren mailako tratamendutzat joko da. Taula bigarren mailako tratamendu guztiei aplikatuko zaie.

-22 puntu baino gutxiago: 4,5 puntu.

-22 puntutik 37 puntura bitarte: 9 puntu.

-37 puntu baino gehiago: 18 puntu.

Erreumatologikoak edo arnasa hartzekoak ez diren beste bi tratamendu eskatuz gero, horietariko bat nagusitzat hartuko da eta gehienez ere 20 puntu emanen zaizkio, taularen arabera. Bestea bigarren mailakotzat hartuko da. Lortzen den puntuazioa taularen araberakoa zati bi izanen da.

Iragarkiaren kodea: F0802371