26. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

198/2008 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zuzendari Nagusiak emana, Tuteran, 1. sektoreko POL-4, POL-5, POL-6 eta 9.1 lurzatietan, eskualdeko jarduera ekonomikoetarako eremu bat ezartzeko udalez gaindiko plan sektoriala aldatzeko araudia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzen duena, Tuterako Udalak eta NASUINSAk sustatua.

Gobernuaren 2007ko urriaren 22ko Erabakiaren bidez behin betiko onetsi zen Tuteran, 1. sektoreko POL-4, POL-5, POL-6 eta 9.1 lurzatietan, eskualdeko jarduera ekonomikoetarako eremu bat ezartzeko udalez gaindiko plan sektorialaren aldaketa, Tuterako Udalak eta NASUINSAk sustatua (2007ko 140. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL, azaroaren 9koa).

Aipatu erabakian sustatzaileari premiatzen zitzaion 2 hilabeteko epean UPSaren testu bategina prestatu eta aurkezteko.

Sustatzaileak aurkeztu ditu eskatzen zitzaizkion agiriak eta aipatu UPSaren araudia -formatu digilatean-, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera bidaltzeko eta bertan argitaratzeko, eta egiaztatu da araudia testu bateginera egokitzen dela. Horrekin guztiarekin, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argiratzeko eskatu du, ebazpen honen eranskin gisa.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Tuteran, 1. sektoreko POL-4, POL-5, POL-6 eta 9.1 lurzatietan, eskualdeko jarduera ekonomikoetarako eremu bat ezartzeko udalez gaindiko plan sektoriala aldatzeko araudia, Tuterako Udalak eta NASUINSAk sustatua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzea.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoak izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasiko dira.

Iruñean, 2008ko otsailaren 6an.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

ARAUDIA

-2005eko ekainaren 20ko UPSaren lurzatiei buruzko izen eta erabilera aldaketak eta gainontzeko zehaztapenak, hurrengo koadrokoak dira:

LURZATI AZALERA GEHIENEKO OKUPAZIOA ERAIKIGARRITASUNA PRIB. ERAB. PUB. PRIB. ERAB. PUB. PRIBATUA

INDUSTRIALAK (m²) PLANTAN (m²) (m²) GEH. ZOLADURA (m²) GUTX. BERDEGUNEA (m²) (m²)

8.14 10.624 7.000 8.400 937 312 2.375

8.15 24.893 16.402 18.042 0 0 8.491

ERABILERA ANITZEKO AZALERA GEHIENEKO OKUPAZIOA ERAIKIGARRITASUNA PRIBATUA ERABILERA PRIBATUA ERABILERA PRIBATUA

LUR ZATIAK (m²) PLANTAN (m²) (m²) ZOLADURA GEH. (m²) BERDEGUNEA GUTX. (m²) (m²)

POL-2 50.915 14.827 37.068 3.682 0

-8.14 eta 8.15 lurzati industrial berrietan UPSaren esparruko gainontzeko lurzati industrialen arautegi bera aplikatzekoa da.

-POL-2 erabilera anitzeko lurzatian UPSaren esparruko gainontzeko erabilera anitzeko lurzatien arautegi bera aplikatzekoa da.

-8.14 eta 8.15 lurzati industrialen lerrokadurak tramitazioan den UPSaren aldaketa orokorrean ezarritakoekin bat datoz, honek bide nagusiaren eta 8.14 eta 8.15 lurzatien arteko metro bateko aldea baitakar berdegune publikoaren zerrendan. Lerrokadura horiek aldaketaran 0-2 planoan jaso dira.

38. artikulua. AN-1: espazio libreak lurzatien barnean.

Aparkalekuak erabilera publikoko espazio libre pribatuan eginen dira, "Lurzoruaren erabilerak" izeneko O-1 planoan adierazitako atzeraemanguneek zehazten duten espazioan. Aparkalekuak eta gurpildunendako guneak behar bezala zolatuak eta mugatuak egon beharko dira. Lan orduetan, industri lurzatietako aparkalekuak hartuko dituzten erabilera publikoko espazio libre pribatuetara sartzeko bidea zabalik egonen dela bermatu beharko da. Hortaz, ibilgailuak bide publikotik espazio horietara sartzeko ateak ezin izanen dira itxi.

Sarbide eta berdeguneetarako erabilera publikoko eremu pribatuetan zilegi izanen da lurzatiaren sarrera egitea. Berdegunearen gainerako puska berdegune gisa antolatu beharko da. Horrenbestez, lurzatiaren jabeak ureztatzeko sistema jarri beharko du eta landare-espezieak sartu. Zona horiek mendeko finkak izanen dira, azpiegituren eta zerbitzuen pasabidearen ondorioetarako, are mantentze-lanak egiteko ere, eta horrela ezarri beharko da Birzatiketa Proiektuan.

Sarbide eta berdeguneetarako eta aparkalekuetarako erabilera publikoko eremu pribatuen mantentze-lanak jabearen kontura eta kargura izanen dira.

Lurzatiaren barreneko gainerako espazio libreari zoladura emanen zaio, edo berdegunea izanen da; Eraikuntza proiektuan ezarritakoaren arabera urbanizatuko da, eta egoera onean mantenduko da estetikaren eta garbitasun aldetik. Hartan aparkatzeko plazak jarriko dira, zenbat eta, galdatzen diren gutxienekoez gain, industriak dituen langile eta premia guztiendako aski.

Debeku da erabat fatxaden eta bide publikoaren arteko eremu libreak salgaiak edo beste gauza batzuk biltegiratzeko erabiltzea, baita bertan edozein instalazio egitea ere (autoak babesteko pergolak eta markesinak izan ezik).

Eraikinaren eta lurzatiaren alboko eta atzeko mugen artean bereizteko pasabideak planoetan zehaztutakoak izanen dira, edo 36. artikulua aplikatzearen ondorioz behar direnak. Eraikinen eta lurzatiaren mugaren artean bereizteko pasabideak libre gelditu beharko dira beti.

Berdegunerako eta erabilera anitzeko lurzatien aparkalekuetarako eremu publikoak xehetasun azterlanaren bidez arautuko dira.

Udalak, ezartzen dituen baldintzekin, jabetza pribatuko eremu libreetan zehar doazen azpiegitura pribatuak baimendu ahalko ditu.

38. bis artikulua. AN-1: eremu publikoak.

Eremu publikoetan bide zortasuna ematen ahalko da azpiegitura pribatuetarako, baldin eta Udalak berariaz onesten badie aurkeztutako proiektuei. Aukera hori izan arren, proiektu horietan zehazten diren sareak eremu pribatuan kokatuko dira, eta ahalik eta gune gutxienetan baimenduko dira eremu publikoak zeharkatzea, baldin eta, Udalaren iritziz, nahitaezkoak badira. Halakoak Udalak ezarritako baldintzetan eginen dira.

40. artikulua. AN-1: fatxadak eta estalkiak.

Fatxaden osaera, materialak eta koloreak nahierara aukeratuko dira, alde guztietan.

Fatxadetan erabili beharreko materialak, edozein dela ere fatxada horien orientazioa, kalitate onekoak izanen dira, gutienez zarpeatu eta pintatuta emanen zaie akabera, edo bestela bistako hormigoi bereziko bloke aurrefabrikatua edo bistako zeramikazko adreilua erabiliko da. Ahaleginak eginen dira fatxada nagusi guztiek itxura estetiko ona izan dezaten, eta halaber industrialdeko espazio publikoetatik oso-osorik ez bada ere ikusten diren mehelinetan ere.

Nabeak zein etxe saili atxikitzen ahal zaizkion, etxe sail horretarako prestatzen den xehetasun azterlanean definituko dira fatxada nagusiak. Horri dagokionez, honako hauek hartuko dira fatxada nagusitzat: bide-sistemara jotzen duten fatxada guztiak, erabilera anitzetarako lurzatietara jotzen duten alboko fatxadak, 13. etxesaileko atzealdeko fatxadak eta alboko fatxaden lehenbiziko 5 metroak, mehelinak ez badira edo bide batekiko gehieneko lerrokadura duten lurzatiekin mugakide badira.

Bestalde, 8.14 eta 8.15 lurzatietako bide-sistemara eta berdegunera jotzen duten fatxadak eta alboko fatxaden lehenbiziko 5 metroak definizio xede izanen dira xehetasun azterlanean.

8.15 lurzatirako Xehetasun Azterlanean ondokoak ere zehaztuko dira: sarbideak, aparkalekuetarako erabilera publikoko eremuak eta berdegune pribatuak".

63. artikulua. AN-1: POL-4, POL-5, POL-6 eta 9.1 lurzatien izen eta erabilera aldaketa.

POL-4, POL-5, POL-6 eta 9.1 lurzatien izen eta erabilera aldatzen da.

Erabilera anitzeko POL-4 eta POL-5 lurzatiak erabilera industrialeko 8-14. lurzatia bihurtu dira. Erabilera anitzeko POL-6 lurzatia erabilera industrialeko 8-15. lurzatia bihurtu da

Enpresa jardueren erabilera duen 9-1 lurzatia erabilera anitzeko POL-4 lurzatia bihurtu da.

Aldatutako lurzatietarako zehaztapenak, izendapen berrien arabera, hurrengo koadrokoak dira:

LURZATI AZALERA GEHIENEKO OKUPAZIOA ERAIKIGARRITASUNA PRIB. ERAB. PUB. PRIB. ERAB. PUB. PRIBATUA

INDUSTRIALAK (m²) PLANTAN (m²) (m²) GEH. ZOLADURA (m²) GUTX. BERDEGUNEA (m²) (m²)

8.14 10.624 7.000 8.400 937 312 2.375

8.15 24.893 16.402 18.042 0 0 8.491

ERABILERA ANITZEKO AZALERA GEHIENEKO OKUPAZIOA ERAIKIGARRITASUNA PRIBATUA ERABILERA PRIBATUA ERABILERA PRIBATUA

LUR ZATIAK (m²) PLANTAN (m²) (m²) ZOLADURA GEH. (m²) BERDEGUNEA GUTX. (m²) (m²)

POL-2 50.915 14.827 37.068 3.682 0

Lurzatiak aurreikusten diren erabilpen bakoitzerako UPSan ezarritako zehaztapen orokorrei egokitzen zaizkie.

Lerrokadurak UPSa aldatzeko dokumentu orokorrekoekin bat datoz, hau da, bide nagusiaren eta 8.14 eta 8.15 lurzatien arteko metro bateko aldea dakar berdegune publikoaren zerrendan.

Iragarkiaren kodea: F0802121