26. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

197/2008 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiak emana, "Arazuri-Orkoien industrialdearen" udalez gaindiko plan sektorialeko 70. artikulua aldatzeko araudia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzen duena. Volkswagen Navarra, S.A.k sustatu du.

Gobernuak 2008ko urtarrilaren 22an hartutako Erabakiaren bidez, behin betikoz onetsi zen "Arazuri-Orkoien industrialdearen" udalez gaindiko plan sektorialeko 70. artikuluaren aldaketa, ebazpen honen eranskinean ageri dena. Sustatzailea Volkswagen Navarra, S.A. da.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Arazuri-Orkoien industrialdearen" udalez gaindiko plan sektorialeko 70. artikulua aldatzeko araudia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzea. Volkswagen Navarra, S.A.k sustatu du.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoak izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasiko dira.

Iruñean, 2008ko otsailaren 6an.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

ERANSKINA

Aldatutako araudia

VI. KAPITULUA

1. eremua-C aldea: araudia

70. artikulua.

Gutxi gorabeherako azalera: 73.584 m².

Sailkapena: lurzoru urbanizagarria.

Erabilera nagusia: industriala, "Volkswagen Navarra, S.A.ren" handitzea.

-Erabileren bateragarritasun taula.

.Onartuak:

-aparkalekuak.

-bide pribatua.

-biltegia.

-zaindariaren egoitza.

-lurzatiaren itxiturak.

-berdegune pribatuak.

-ekipamenduak.

.Debekatuak: gainerakoak.

Hirigintzako helburuak: VW fabrikaren handitzeari bide ematea, bere beharrekin eta fabrikazio prozesuekin bat. VWek hitzarmenak edo akordioak egin ditzake desjabetzearen entitate onuradunarekin, bere jabetza erregularizatzeko aukera emanen duen lur trukea egiteko, planoetan ageri den mugaketaren arabera.

-Planeamenduaren baldintzak:

.Eredu-aprobetxamendua: 0,6980 m/m².

.Gehieneko eraikigarritasuna: 6,15 m/m².

.2. sektore gisa eratzen da, urbanizazio proiektuaren bidez garatzeko.

-Azalerako gehieneko okupazioa: planoetan gehieneko lerrokadurek zehaztutakoa.

-Eraikuntzaren baldintzak.

.Gehieneko garaiera: sabaiko egituraren behealderaino neurtuta: 10 m. 30 m-ra arte iritsi daiteke, garaiera beharra justifikatzen bada.

.Gehieneko lerrokadurak: planoetakoak.

.Sestrak: proiektuak finkatzen dituenak.

.Lurzatiaren mugarainoko distantzia: 10 m.

Iragarkiaren kodea: F0802122