26. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

5/2008 FORU DEKRETUA, otsailaren 11koa, Jesús Fernández-Ramos Nieto jauna Iruñeko Zortzigarren Jabetza Erregistroko erregistratzaile izendatzen duena.

Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak, 2007ko azaroaren 7ko Ebazpenaren bidez (2007ko azaroaren 14an argitaratua "Estatuko Aldizkari Ofizialean"), deialdia egin zuen aurreko lehiaketatik erregistroetan hutsik gelditutako lanpostuak eta ebazpen hori eman zen egunaren bezpera bitarte hutsik zeudenak Jabetza, Ondasun Higigarrien eta Merkataritzako Erregistratzaileen Kidegoko kideen artean egin beharreko lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen horretan, besteak beste, Iruñeko Zortzigarren Jabetza Erregistroa ageri zen.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52. artikuluko 1. idatz-zatian xedaturikoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Nafarroan aritu behar duten jabetza erregistratzaileak izendatzeko eskumena.

Lege horretan xedaturikoa betetzeko, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak lehiaketa horren espedientea igorri du Nafarroako Gobernura.

Hortaz, Hipotekei buruzko Legearen 284. artikuluan eta haren Erregelamenduaren 513. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, bidezko da Foru Komunitate honetan hutsik zeuden lanpostuak bete behar dituzten izangaien izendapena egitea.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2008ko otsailaren 11ko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Jesús Fernández-Ramos Nieto jauna Iruñeko Zortzigarren Jabetza Erregistroko erregistratzaile izendatzea.

2. Foru dekretu hau interesdunei, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko buruari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko otsailaren 11n.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0802353