26. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

48/2008 FORU AGINDUA, otsailaren 5ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 2008. urtean Nafarroan indarra izanen duen arrantzarako berariazko araudia ezartzen duena.

Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko ehiza eta arrantza baliabideen aprobetxamendua iraunkortasun irizpideen arabera babestu, kontserbatu, sustatu eta antolatzea.

Horri dagokionez, 70. artikuluak xedatzen duenez, arrantza aprobetxamendua antolatzeko, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urtero onetsiko ditu aprobetxamendu-gai izan daitezkeen espezieak harrapatzeko debekuei buruzko xedapen orokorrak.

Beraz, espezien kontserbazioa eta baliabideen aprobetxamenduaren iraunkortasunaren irizpidea dira 2008ko arrantza denboraldirako Nafarroako arrantza baliabideen aprobetxamenduaren plana prestatzeko oinarriak.

Gaiari heltzerakoan oso kontuan hartzekoa da amuarrainaren egoera, populazioak nabarmen urritu direlako, behin eta berriz egin diren kontrol zorrotzetan egiaztatu ahal izan denez; egoera horrek salbuespeneko neurriak eskatzen ditu, hala nola, Salmonidoen Goiko Eremuan amuarrainen arrantza debekatzea kanpaina honetan. Horren helburua da, bistan denez, populazioak gehitzea, arrantzarako haren aprobetxamendua ahal bezain laster berriz egiteko, betiere espezieak berez ugaltzeko gaitasunari eusten diola bermatzen bada.

Horixe da kanpaina honetako berritasun nagusia, gainerako gaietan azken urteetan arrantzaren aprobetxamendua zuzendu duen araudiaren berdin-berdina baita.

Horrela, arrantzarako debeku iraunkorra duten ibai-tarteak lehengoak dira, hau da, sorburuak batez ere, ugalketarako eta hazkuntzarako toki onenak baitira, eta bertan aleak ez direnez gehiegi handitzen arrantza ez da hain erakargarria. Era berean, zenbait tokitan aldi baterako debekua dago, unean uneko egoerak hala eskatuta.

Azkenik, beste denboraldi batzuetan bezala, arrantzale guztientzako argibide gisa ematen dira, eranskinetan, Salmonidoen Goiko Eremuan eta Eremu Mistoan edo Ziprinidoen Eremuan sartuta dauden ibai-tarteetako aldeak, bai eta barrutiak dituzten ibai-tarteak ere.

Hori horrela, Arrantzako Batzorde Aholku-emailearen eta Nafarroako Ingurumen Kontseiluaren txostenak ikusirik,

AGINDU DUT:

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Xedea.

Honako foru agindu honen helburua da 2008. urtean Nafarroan indarra izanen duen arrantzarako berariazko araudia ezartzea.

1. ATALA

Espezieak

2. artikulua. Baimendutako espezieak.

Nafarroan, 2008ko denboraldian, honako espezie hauen arrantza egonen da baimenduta:

a) Arrainak:

Aingira (Anguilla anguilla).

Izokina (Salmo salar).

Amuarrain arrunta (Salmo trutta).

Barboa (Barbus spp.).

Karpa (Cyprinus carpio).

Loina (Chondrostoma miegii).

Tenka (Tinca tinca).

Hondoetako korrokoia (Chelon labrosus).

Kodaka (Alosa alosa).

Platuxa latza (Platichthys flesus).

Ezkalua (Phoxinus phoxinus).

Zarboa (Gobio gobio)

Amuarrain ortzadarra (Oncorhynchus mykiss).

Perka amerikarra edo black-bass (Micropterus salmoides).

Urre-arraina (Carassius auratus).

Lutxoa (Esox lucius).

Katu arraina (Ameiurus melas).

Silurua (Silurus glanis).

Alburnoa (Alburnus alburnus).

b) Ornogabeak:

Paduretako karramarroa (Procambarus clarkii).

Karramarro seinaleduna (Pacifastacus leniusculus).

2. ATALA

Ibaiak eta ibaibideak

3. artikulua. Uren sailkapena arrantzari dagokionez.

Araudi honi dagokionez, Nafarroako amuarrain ur eta ibaiak honela banatzen dira: Salmonidoen Goiko Eremua eta Salmonidoen Eremu Mistoa. Salmonidoen Goiko Eremuan, ibaibideak honela banatzen dira: ibaibide nagusiak eta bigarren mailako ibaibideak. Eremu bakoitzari dagozkion ibaibideen zerrenda foru agindu honen I. eranskinean ezartzen da.

Ziprinidoen eremua Nafarroako gainerako ibaibideek osatzen dute.

4. artikulua. Baltsa eta urtegietako urak.

Arrantza, ur hauetan, tokian tokiko arrantza-eremuko arau berberei lotuta egonen da, salmonidoen urak izan edo ziprinidoen urak izan, salbu eta Esako urtegian, ziprinidoen eremukotzat jotzen baita.

5. artikulua. Arrantzaren kudeaketari begira eskubide bereziak dituzten urak.

-Nafarroako Errege Bardeako natur parkean, arrantza Natur Baliabideen Antolamendu Planari jarraikiz eginen da.

-Lor aintziran, Beraiz idoian eta Artikutzako urtegian, arrantza haien araudi berariazkoei jarraikiz eginen da.

3. ATALA

Debekuak

6. artikulua. Espezieak sartzea.

Debekatuta dago Nafarroako ibaietan edozein espezie sartzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak espresuki baimena eman gabe.

7. artikulua. Debeku tarteak.

Hauek dira arrantzarako debekua duten tarteak:

a) Ugalketarako. 157/1995 Foru Dekretuak onetsi zuen Nafarroako Salmonidoen Arrantza Antolatzeko Plan Zuzentzailean ezarritako debeku tarteak.

b) Aldi baterako debeku tarteak: Unean uneko egoera dela-eta babesa behar duten ur masak dira.

a eta b letretan aipatutako debeku tarteetan, foru agindu honen II. eranskinean zehazten diren tokietan dauden horietan, debekaturik dago espezie ororen arrantza.

c) Salbuespeneko debeku tarteak: Salmonidoen Goiko Eremuko gainerako ibaibide nagusiak eta bigarren mailakoak dira, II. eranskineko A eta B ataletan sarturik ez daudenak. Horietan debekaturik dago espezie guztien arrantza, salbu eta izokinarena, kodakarena eta karramarro seinaledunarena, horien arrantza foru agindu honetan jasotzen diren xedapen berariazkoen arabera eginen baita.

8. artikulua. Debekaturiko beita, aparailu eta bitartekoak.

Debekaturik dago ondoko beita, aparailu eta prozedura hauek erabiltzea:

a) Beren taxu edo neurriengatik 8 zentimetro edo gutxiagoko arrainei pasatzen uzten ez dien edozein sare edo tramankulu, baita errekaren zabaleraren erdia baino gehiago hartzen dutenak ere.

b) Arrantza errazteko, harri, egur edo bestelako materialez eginiko oztopo edo barrerak paratzea dakarren edozein prozedura, baita urak desbideratzen dituztenak ere.

c) Tresna elektrokutatzaile edo motelarazleak, argi-iturri artifizialak, lehergailuak eta arrastoa uzten duten substantziak, pozoiak, substantzia motelgarriak, sorgorgarriak, erakargarriak eta uxagarriak.

d) Atzaparrak, burni-kakoak, hiru-hortzekoak, garroak, granpinak, fitorak, arpoiak, garlitoak, zetabeak, pertolak, esparbelak, esku-sareak, tretzak, zalabardak, kordelak, egoneko amu-hariak edo gisako tresnak.

e) Beitatako arrain naturalak erabiltzea, bizirik nahiz hilik izan.

Halaere, beitatako arrain hilak erabil daitezke Ega ibaiaren eremu mistoan, bertako iktiofaunakoak badira.

f) Esku-arrantza eta urpekoa.

g) Amuarrainaren arrantzarako ur eta ibaietan galarazia dago gazta, gantz solidoak, haragi oreak, arrabak, "haragi-harra" edo "asticot" izenekoa erabiltzea eta, oro har, Nafarroako ibai guztietan, larba, pupa, ninfa edo bertako faunakoa ez den edozein espezierekin.

h) Amu anizkun bat edota hiru amu arrunt baino gehiago dituzten tresnak erabiltzea, arrain artifiziala edo rapala izenekoa izan ezik.

i) Ninfa edo eulia, har edo puruarekin erabiltzea.

j) Ibaia beitaz ereitea arrantzatu aitzin edo arrantzatu bitartean, ziprinidoen lehiaketetan eta entrenamenduan ari diren arrantzale federatuendako izan ezik, amuarraindun ez diren ibai-tarteetan hil gabeko arrantza egiten denean.

9. artikulua. Arrainak eduki, garraiatu eta jatea.

Nafarroan arrantzarako debekualdiak irauten duen bitartean, ez da zilegi izanen debekuan diren espezieak eduki, garraiatu, merkaturatu eta jatea, legez harrapatua dela frogatzen duen ziurtagiria ez baldin badute aldean.

Ibaietako amuarraina eta karramarro seinaleduna merkaturatzea urte osoan dago debekaturik.

Debekaturik dago izokina merkaturatzea, denboraldian harrapaturiko lehenbiziko izokina izan ezik.

4. ATALA

Arrantzarako baldintza orokorrak

10. artikulua. Arrantzarako egunak.

Arrantza egunak izanen dira foru agindu honetan ezarritakoak, bai eta arrantza sasoiaren hasiera eta bukaera egunak ere.

11. artikulua. Arrantzarako orduak.

Nafarroako uretan, arrantzarako ordutegia (karramarroa harrapatzeko izan ezik) hilabetez hilabete ondoko hau izanen da:

-Martxoan eta apirilean: 7:00etatik 21:00ak arte.

-Maiatzean: 6:30etik 22:00ak arte.

-Ekainean eta uztailean: 6:30etik 22:30ak arte.

-Abuztuan: 7:00etatik 22:00ak arte.

-Irailean eta urrian: 7:00etatik 20:00ak arte.

Urteko gainerako egunetan, eguzkia atera baino ordu bat lehenago has daiteke eta sartu ondotik ordu bat pasatzen denean utzi beharko da.

12. artikulua. Hil beharreko arrainak

Espezie exotiko hauetako arrainak: amuarrain ortzadarra (Oncorhynchus mykiss), Black-bass (Micropterus salmoides), urre-arraina (Carassius auratus), Lutxoa (Esox lucius), katu-arraina (Ameiurus melas), silurua (Silurus glanis) eta alburnoa (Alburnus alburnus), bai eta foru agindu honetan baimendu gabeko beste espezie exotiko guztiak ere, arrantzatuz gero hil egin beharko dira.

13. artikulua. Aprobetxamendu-gai diren espezieak neurtzeko modua

A) Arrainak.

Legeari dagokionez, arrainen luzera izanen da buruaren aitzineko muturretik isats-hegatsaren gibelaldeko erdiko punturaino, betiere hegatsa luzatuta egonik.

B) Ornogabeak

Karramarroen gutxieneko neurria begietatik isats luzatura bitarte duen luzera izanen da.

14. artikulua. Arrantzako kirol txapelketak.

Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiak, ebazpen bidez, Nafarroako Arrantza Federazioak sustatutako arrantza txapelketak egiteko baimena ematen ahalko du. Txapelketa horien berri emanen da bertako egunkarietan, noiz eta non eginen diren adierazita. Txapelketak egiten diren bitartean, haietan parte hartzen ez dutenek debekaturik izanen dute tarte horietan arrantzan aritzea.

Txapelketak egiteko eskaerak Nafarroako Arrantza Federazioak eginen ditu, martxoaren 1a baino lehen.

15. artikulua. Zaintza.

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emandako ebazpen baten bidez, zaintza plan bat ezarriko da ibaietan, emarien erregimena, legez kontrako arrantza, isuriak eta emarien araubidea kontrolatzeko xedeaz.

16. artikulua. Salbuespenezko neurriak:

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, salbuespen gisa, arrantza sasoiak bertan behera uzten ahal ditu, ingurumenaren egoera dela-eta, arrain kopuruak arrisku larrian dauden bakoitzean.

17. artikulua. Zebra muskuiluaren kontrola.

Nafarroako Foru Komunitateko uretan zebra muskuiluaren (Dreissena polymorpha) infekzioari aurrea hartzeko eta haren ugalketa saihesteko, gomendatzen da aparailuak txukun-txukun garbitu eta lehortzea eta ur konfederazioek ezartzen dituzten arau guztiak zehatz-mehatz betetzea.

II. KAPITULUA

Espezie bakoitzaren xedapen bereziak

18. artikulua. Izokinaren arrantza.

a) Eremuak: foru agindu honen ondorioetarako, izokin atlantiarraren eremutzat hartuko da Bidasoa ibaia, Doneztebeko San Tiburtzioko presatik Nafarroako mugarainoko tartea, eta aipatu ibaiaren zati horretan isurtzen diren errekak.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak, N-121-A errepideko lanak direla-eta pertsonen segurtasuna babeste aldera, Bidasoa ibaiko zenbait tartetan jendea sartzea galarazten duenean, debeku horrek dirauen bitartean arrantza ere debekatuta egonen da tarte horietan.

b) Arrantza sasoia: Izokinaren arrantza sasoia martxoaren 30ean irekiko da eta 60. izokina harrapatzen den egunean itxiko.

Uztailaren 20rako gehieneko kopuru hori harrapatu gabe ere, egun horretan berean akituko da arrantza sasoia.

Egun horretatik aitzinera, edozein arrain motaren arrantza galarazia dago atlantiar izokinaren eremuko Bidasoaren ibaibide nagusian.

c) Arrantzarako egunak: izokinaren arrantzarako egunak asteko guztiak dira, jai ez diren astearteak izan ezik.

d) Gutxieneko neurriak: debekatuta dago 40 zentimetro edo gutxiago duten izokinak harrapatzea. Neurri horretara ailegatzen ez direnak lehenbailehen eta ahal den min txikiena emanez uretara bota behar dira.

e) Beitak: Foru agindu honen 8. artikuluan aipatutakoak debekatzen dira, bai eta beita naturala erabiltzea ere, maiatzaren azken larunbata arte, hori barne.

f) Aparailuak: arrantzale bakoitzeko kanabera bakar bat onartuko da.

g) Harrapaketa kopurua: arrantzale eta eguneko izokin bat bakarra.

h) Jatorriaren ziurtagiria: eduki, garraiatu eta, hala behar denean, saltzeko, izokin bakoitzak jatorriaren ziurtagiria beharko du, eskualdeko ingurumenzainak luzatua. Ez da ziurtagiririk luzatuko ugalketa egin duten izokinengatik, hau da, "zankatu" izeneko horiengatik, horiek harrapatzea debekatuta baitago.

i) Beste arrantzaleren bat baldin bada txandaren zain, arrantzarako gehieneko denbora hogei minutukoa izanen da.

j) Mikromarkekin markatutako izokinak harrapatzen direnean, arrantzalea behartua dago, arrainaren jatorriaren gida betetzean, mikromarka duen buru-puska eskualdeko ingurumenzainei eramatera.

19. artikulua. Amuarrain arruntaren arrantza.

Kasuan kasuko plan teknikoak arautuko dituzten arrantza barrutietan izan ezik, Salmonidoen Eremu Mistoan, oro har, araudi hau aplikatuko da:

a) Arrantza sasoia:

-Salmonidoen Eremu Mistoko ur eta ibaietan, amuarraina apirilaren 1etik abuztuaren 31 arte arrantzatzen ahal da, eta kanaberaz bakarrik.

b) Arrantzarako egunak: amuarrainaren arrantza-egunak asteko guztiak dira, jai ez diren astearteak izan ezik.

c) Gutxieneko neurriak: debekatuta dago 21 cm-tik beherako neurriak dituzten arrainak edukitzea eta, hortaz, lehenbailehen eta ahal den min txikiena emanez uretara bota behar dira.

d) Harrapaketen kupoa: arrantza libreko eremuetan arrantzale eta eguneko hiru amuarrain harrapatzen ahal dira gehienez ere.

e) Aparailuak: kanabera baizik ez da onartuko eta bat bakarra arrantzalearen eskura. Ordezko beste bat eraman dezake, aparailurik gabe.

f) Debekaturik dago amu askoko tresnak edota hiru amu arrunt baino gehiago dituztenak erabiltzea.

20. artikulua. Amuarrain ortzadarraren arrantza:

Amuarrain ortzadarraren arrantzak amuarrain arruntarenaren arau berak izanen ditu. Salbuespen bakarra, gutxieneko neurriei eta kupoari dagokie, ez baita inolako mugarik ezartzen.

21. artikulua. Loinaren arrantza.

a) Arrantza sasoia: Espezie hori uztailetik martxora bitarte baizik ezin izanen da da kainaberarekin harrapatu. Apirilean, maiatzean eta ekainean debekatua dago, salbu eta arrantza txapelketa ofizialetan.

b) Gutxieneko neurria: 12 cm.

c) Gehieneko kupoa: arrantzale bakoitzak 20 ale egunean, salbu eta arrantza txapelketa ofizialetan.

22. artikulua. Black-bassaren arrantza.

a) Arrantza sasoia: aipatu espezieak urte osoan harrapatzen ahal dira, kanaberaz, amuarrainaren debekualdiak irauten duen bitartean salmonidoen eremuko ur edo ibaitzat jotzen direnetan izan ezik.

b) Neurria eta kupoak: ez dago inolako debekurik arrainen neurri edo harrapaketa kopuruaren gainean.

c) Aparailuak: arrantzale bakoitzak bi kanabera izaten ahal ditu eskura, gehienez ere, amuarrain gabeko tarteetan.

23. artikulua. Lutxoaren arrantza.

a) Arrantza sasoia: lutxoa urte osoan zehar harrapatzen ahal da, kanaberaz bakarrik, ziprinidoen eremuko ur eta ibaietan.

b) Neurriak eta kupoak: ez dago inolako debekurik arrainen neurri edo harrapaketa kopuruaren gainean.

c) Baimendutako beitez gainera, foru agindu honetan baimendutako arrain hilak erabil daitezke beitatako, betiere baimendutako espezie eta neurrien barrenean, baldin eta bertako iktiofaunakoak badira.

24. artikulua. Kodakaren arrantza.

a) Arrantza sasoia: martxoaren 1etik izokinaren arrantza bukatzen den egunera arte.

b) Gehieneko kupoa: kodaka bat, eguneko eta arrantzale bakoitzeko.

c) Gutxieneko neurria: 30 zentimetro.

25. artikulua. Bestelako espezieen arrantza.

Aingira, barboa, urre-arraina, karpa, loina, tenka, hondoetako korrokoia, katu-arraina, silurua, platuxa, alburnoa, ezkalua eta zarboa.

a) Arrantza sasoia: aipatu espezieak urte osoan harrapatzen ahal dira, kanaberaz, amuarrainaren debekualdiak irauten duen bitartean salmonidoen eremuko ur edo ibaitzat jotzen direnetan izan ezik. Arrantzale bakoitzak bi kanabera erabiltzen ahal ditu gehienez, amuarrainik gabeko tarteetan.

Ziprinidoen eremuko ur edo ibaietan, sarez ere egiten ahal da arrantza urte osoan, baina debekatua dago martxoaren 1etik abuztuaren 15a arte, biak barne.

b) Sareen erabilera: sareak erabiltzea debekaturik dago, arrantza lekutik 25 metro urari goiti eta 25 metro urari beheiti tarteuneko ur azalaren batez besteko zabalera 10 metrokoa edo txikiagoa denean.

c) Gutxieneko neurriak: arestian aipatutako espezieak bota behar dira uretara, ondoko neurrikoak edo horiek baino txikiagoak baldin badira: aingira, 20 cm.; hondoetako korrokoia, 25 cm.; tenka, 15 cm.; barboa, 18 cm.; platuxa, 20 cm.; alburnoa, karpa, urre-arraina, katu-arraina, silurua, ezkalua eta zarboa, gutxieneko tamainarik ez dago.

26. artikulua. Paduretako karramarroa (Procambarus clarkii)

Paduretako karramarroaren arrantzarako baimena ematen da IV. eranskineko 1. atalean adierazitako tokietan. -Orobat, baimena ematen da espezie hau karramarro seinaledunaren arrantza barruti guztietan harrapatzeko, bertan diren mugekin, neurria eta kupoa izan ezik, horietarako ez baita mugarik ezarri.

Debekatuta dago paduretako karramarroa ur horietatik kanpo harrapatzea, baita baltsa, aintzira eta urtegietan ere. Ebro ibaiko eskuineko bazterreko idoietan izan ezik.

Paduretako karramarroaren arrantza baldintza hauek betez eginen da:

a) Arrantza sasoia, kupoak eta neurriak. Paduretako karramarroa urte guztian zehar harrapatu ahalko da eta ez da kupo edo neurriari dagokionez mugarik izanen.

Karramarro seinaleduna ere harrapatzen ahal den eremuetan, paduretako karramarroa harrapatzeko garaia hasi eta bukatzeko egunak karramarro seinaleduna harrapatzekoak izanen dira.

b) Aparailuak: Paduretako karramarroa salabardoz soilik harrapatzen ahalko da. Arrantzale bakoitzak gehienez ere zortzi salabardo erabil ditzake.

Salabardo bakoitzean etiketa jarriko da eta bertan arrantzalearen izena, bi deitura eta Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia.

c) Ordutegia: arrantzarako ordutegia hilabetez hilabete ondoko hau izanen da:

-Martxoan eta apirilean: 7:00etatik 21:30ak arte.

-Maiatzean, ekainean eta uztailean: 6:30etik 22:00ak arte.

-Abuztuan, irailean eta urrian: 7:00etatik 21:30ak arte.

-Urteko gainerako egunetan, eguzkia atera baino ordu bat lehenago has daiteke eta sartu ondotik ordu bat pasatzen denean utzi beharko da.

d) Kalte-ordainen balorazioa: espezie honi egindako kalteengatik Nafarroako Foru Komunitateari ordaindu beharreko kalte-ordainei dagokienez, paduretako karramarro bakoitzeko 0,60 euroko zenbatekoa ezarri da.

27. artikulua. Karramarro seinaleduna (Pacifastacus leniusculus)

1. Karramarro seinaledunaren arrantzarako baimena ematen da soilik IV. eranskineko 2. atalean adierazitako tokietan eta baldintza hauek betez:

a) Arrantza sasoia: Ekainaren 15etik abuztuaren 31 arte, asteko egun guztietan, jai ez diren astearteetan izan ezik.

b) Ordutegia: 16:00etatik 22:00ak arte ekainean eta uztailean eta 21:30 arte abuztuan.

c) Kupoak eta neurriak: arrantzale bakoitzak gehienez hogeita bost karramarro harrapatzen ahal ditu egunean. Gutxieneko neurria: begitik isats luzatura bederatzi zentimetro karramarro arren kasuan eta hamar zentimetro emeen kasuan.

d) Aparailuak: arrantzale bakoitzak gehienez ere hiru salabardo erabiltzen ahal ditu. Salabardo bakoitzean etiketa jarriko da eta bertan arrantzalearen izena, bi deitura eta Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia. Arrantzale bakoitzak, bere salabardoekin, 50 metro hartuko ditu gehienez eta gutxienez 25 metroko tartea utziko du bere azken salabardotik beste arrantzale baten lehenbiziko salabardora.

2. Kalte-ordainen balorazioa:

Espezie honi egindako kalteengatik Nafarroako Foru Komunitateari ordaindu beharreko kalte-ordainei dagokienez, karramarro seinaledun bakoitzeko 30,05 euroko zenbatekoa ezarri da; bestelako espezieentzat, Lurraldearen Antolamendu eta Ingurumen kontseilariak maiatzaren 5ean emandako 107/1993 Foru Agindua, basa faunako espezieen balorazio baremoa ezartzen duena, aplikatuko da.

III. KAPITULUA

Arrantza barrutiei aplikatu beharreko araudia

28. artikulua. Arrantza barrutietako araudi orokorra.

a) Barruti batean arrantzan aritzeko, arrantzarako administrazioaren lizentziaz landa, norbanakoen baimena ere behar da.

b) Baimenaren erabiltzaileak barrutiko buzoietako batean utzi egin behar du baimena, fitxako datu guztiak jarri eta gero.

c) Tasak:

Arrantza barruti intentsiboetan eta karramarroenetan, arrantzan aritzeko baimena izateko ordaindu beharreko tasak, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonometako tasa eta prezio publikoei buruzko foru legean ezarrita daudenak izanen dira.

-Arrantza barruti intentsiboak: 9 euro.

-Karramarro seinaledunaren arrantza barrutiak: 5 euro.

-Tasa murriztua: 5 euro.

Barrutietako elkarte kudeatzaileek, Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiak baimena eman ondoren, arrantzale federatuei, 65 urtez goiti eta 16 urtez beheitikoei eta ongintza elkarteek antolatutako jardueretan parte hartzen duten beste pertsona talde batzuei ere, aipatu foru legean ezarritako kuota murriztua aplika diezaiekete, arrantza gizartean zabaltzeko asmoz.

d) Bertakotzat hartuko dira barrutiak zeharkatzen edo muga egiten dueneko udal edo kontzeju dermioetako herritarrak, baita ibaiko salmonidoen eremuan dauden Sozietate federatuetakoak ere.

e) Arrantza barruti intentsiboetan, asteazkenetan, 65 urtez goitikoek, 16 urtez beheitikoek eta arrantzale federatuek izanen dute lehentasuna.

f) Elkarte kudeatzaileek aparkatzeko eremuak jarriko dituzte eta barrutietako arrantzaleek derrigorrez erabili beharko dituzte.

29. artikulua. Amuarrainetarako arrantza barrutiak.

2008. urterako, amuarrainetarako arrantza barruti intentsiboak ondoko zerrendan ageri diren ibai-tarteak izanen dira (horien mugak III. eranskinean ezarri dira):

a) Argako arrantza barruti intentsiboa, Arga ibaian.

-Eguneko baimen kopurua gehienez ere: 23 arrunt eta bi bertakoentzat lanegunetan, eta 40 larunbat, igande eta jaiegunetan. Gehieneko kupoa: 5 amuarrain. Gutxieneko neurria: 20 cm. Arrantza sasoia: martxoaren 1etik urriaren 31ra. Jai ez diren astearteetan galarazia dago arrantza.

b) Arintzanoko barruti intentsiboa, Ega ibaian.

-Eguneko baimen kopurua gehienez ere: 23 arrunt eta bi bertakoentzat lanegunetan, eta 45 arrunt eta 5 bertakoentzat, larunbat, igande eta jaiegunetan. Gehieneko kupoa: 5 amuarrain. Gutxieneko neurria: 20 cm. Arrantza sasoia: martxoaren 1etik urriaren 31ra. Jai ez diren astearteetan galarazia dago arrantza.

c) Asiaingo arrantza barruti intentsiboa, Arakil ibaian.

-Baimen kopurua gehienez ere: 23 arrunt eta bi bertakoentzat lanegunetan, eta 40 arrunt eta 5 bertakoentzat, larunbat, igande eta jaiegunetan. Gehieneko kupoa: 5 amuarrain. Gutxieneko neurria 20 cm. Arrantza sasoia: martxoaren 1etik urriaren 31ra. Jai ez diren astearteetan galarazia dago arrantza.

30. artikulua. Karramarro seinaledunaren arrantza barrutiak. (Pacifastacus leniusculus).

2008. urtean, karramarro seinaledunaren arrantza ondotik ematen diren arrantza barrutietan egonen da baimenduta (IV. eranskinean daude ezarririk horien mugak), baldintza hauekin:

A.-Asiaingo karramarro seinaledunaren arrantza barrutia, Arakil ibaian.

a) Arrantzale kopurua, gehienez: berrogeita hamabost arrantzale eguneko.

b) Mugak:

Aparailuak: arrantzale bakoitzak hiru salabardo erabil ditzake gehienez ere. Salabardo bakoitzean etiketa jarriko da eta bertan arrantzalearen izena, bi deitura eta Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia.

Kupoak: arrantzale bakoitzak hogeita bost karramarro harrapa ditzake eguneko.

Neurria: begitik isats luzatura zazpi zentimetro baino gutxiago duen karramarrorik ezin izanen da harrapatu.

Arrantza sasoia: Ekainaren 15etik abuztuaren 31 arte, asteko egun guztietan, jai ez diren astearteetan izan ezik.

Ordutegia: 16:00etatik 22:00ak arte ekainean eta uztailean eta 21:30 arte abuztuan.

B.-Acedoko karramarro seinaledunaren arrantza barrutia, Ega ibaian.

a) Arrantzale kopurua, gehienez: Eguneroko baimen kopurua, gehienez: 40 arrunt eta 5 bertakoentzat.

b) Mugak:

Aparailuak: arrantzale bakoitzak hiru salabardo erabil ditzake gehienez ere. Salabardo bakoitzean etiketa jarriko da eta bertan arrantzalearen izena, bi deitura eta Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia.

Kupoak: arrantzale bakoitzak hogeita bost karramarro harrapa ditzake eguneko.

Neurria: begitik isats luzatura bederatzi zentimetro (arrak) eta hamar zentimetro (emeak) baino gutxiago duen karramarrorik ezin izanen da harrapatu.

Arrantza sasoia: Ekainaren 15etik abuztuaren 31 arte, asteko egun guztietan, jai ez diren astearteetan izan ezik.

Ordutegia: 16:00etatik 22:00ak arte ekainean eta uztailean, eta 21:30 arte abuztuan.

B.-Murietako karramarro seinaledunaren arrantza barrutia, Ega ibaian.

a) Arrantzale kopurua, gehienez: Eguneroko baimen kopurua, gehienez: 40 arrunt eta 5 bertakoentzat.

b) Mugak:

Aparailuak: arrantzale bakoitzak hiru salabardo erabil ditzake gehienez ere. Salabardo bakoitzean etiketa jarriko da eta bertan arrantzalearen izena, bi deitura eta Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia.

Kupoak: arrantzale bakoitzak hogeita bost karramarro harrapa ditzake eguneko.

Neurria: begitik isats luzatura bederatzi zentimetro (arrak) eta hamar zentimetro (emeak) baino gutxiago duen karramarrorik ezin izanen da harrapatu.

Arrantza sasoia: Ekainaren 15etik abuztuaren 31 arte, asteko egun guztietan, jai ez diren astearteetan izan ezik.

Ordutegia: 16:00etatik 22:00ak arte ekainean eta uztailean, eta 21:30 arte abuztuan.

B.-Arintzanoko karramarro seinaledunaren arrantza barrutia, Ega ibaian.

a) Arrantzale kopurua, gehienez: Eguneroko baimen kopurua, gehienez: 10 arrunt eta 2 bertakoentzat.

b) Mugak:

Aparailuak: arrantzale bakoitzak hiru salabardo erabil ditzake gehienez ere. Salabardo bakoitzean etiketa jarriko da eta bertan arrantzalearen izena, bi deitura eta Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia.

Kupoak: arrantzale bakoitzak hogeita bost karramarro harrapa ditzake eguneko.

Neurria: begitik isats luzatura bederatzi zentimetro (arrak) eta hamar zentimetro (emeak) baino gutxiago duen karramarrorik ezin izanen da harrapatu.

Arrantza sasoia: Ekainaren 15etik abuztuaren 31 arte, asteko egun guztietan, jai ez diren astearteetan izan ezik.

Ordutegia: 16:00etatik 22:00ak arte ekainean eta uztailean, eta 21:30 arte abuztuan.

E.-Uharteko karramarro seinaledunaren arrantza barrutia, Arga ibaian.

a) Arrantzale kopurua, gehienez: 40 arrantzale eguneko.

b) Mugak:

Aparailuak: arrantzale bakoitzak hiru salabardo erabil ditzake gehienez ere. Salabardo bakoitzean etiketa jarriko da eta bertan arrantzalearen izena, bi deitura eta Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia.

Kupoak: arrantzale bakoitzak hogei karramarro harrapa ditzake eguneko.

Neurria: begitik isats luzatura zazpi zentimetro baino gutxiago duen karramarrorik ezin izanen da harrapatu.

Arrantza sasoia: Ekainaren 15etik abuztuaren 31 arte, asteko egun guztietan, jai ez diren astearteetan izan ezik.

Ordutegia: 16:00etatik 22:00ak arte ekainean eta uztailean, eta 21:30 arte abuztuan.

AZKEN XEDAPENA

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2008ko otsailaren 5ean.- -Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak, Begoña Sanzberro Iturriria.

I. ERANSKINA

Nafarroako arrantza eremuak

A.-Salmonidoen Goiko Eremua:

A.1. Ibaibide nagusiak: Ondoko tarteak dira, baita aipatzen diren lekuetatik beheitiago dauden tarteak ere:

Ezka: Belagua eta Uztarroze ibaien elkargunetik, Izaban, Aragoiko mugaraino.

Zaraitzu: Anduña eta Zatoia erreken elkargunetik, Otsagabian, Galozeko zubirainoko tartea.

Irati: Urtxuria eta Urbeltza erreken elkargunetik Itoizko urtegiko presaraino.

Urrobi: Aurizberriko kanpalekutik hurbil dagoen ur-neurtegitik hasita.

Erro: Erro herrian dagoen Errota Zaharreko zubitik Lizoaingo zubiraino.

Arga: Eugiko urtegiko presatik Akerretako zubirainoko tartea.

Ultzama: Lizasoko Errotatik Mediano ibaiarekiko elkarguneraino.

Basaburua: Artiusekin bat egiten duen tokitik.

Larraun: Aitzarratetatik.

Arakil: Nafarroan Ziordian barna sartzen den lekutik Altzania ibaiarekiko elkarguneraino.

Urederra: Zudairiko arrantza barrutiaren goiko mugatik.

Ega: Nafarroan Zuñigan barna sartzen den lekutik Lizarrako "Saltos del Ega" presaraino.

Leitzaran: Sarrió enpresaren zubitik.

Urumea: Rezolako zentralaren hustugunetik.

Ezkurra: Ezpelura errekarekin bat egiten duen lekutik.

Baztan-Bidasoa: Bergara izeneko zubitik, Arizkunen.

A.2. Bigarren mailako ibaibideak: Ondoko hauek dira:

Ezka ibaia: ibaibide nagusira doazen ur guztiak.

Añarbe ibaia: Artikutzako urtegitik uretan beheiti.

Zaraitzu ibaia: ibaibide nagusira doazen ur guztiak.

Areta ibaia: iturburutik Eparozko zubiraino eta adar guztiak.

Irati ibaia: ibaibide nagusira doazen ur guztiak, Erro, Urrobi, Areta eta Zaraitzu ibaiak izan ezik.

Urrobi ibaia: Aurizberriko ur-neurtegitik goitiko tartea eta Urrobi ibaira doazen ur guztiak.

Erro ibaia: Erro herrian dagoen Errota Zaharreko zubitik goitiko tartea eta Erro ibaira doazen ur guztiak.

Arga ibaia: Eugiko urtegiko presatik goitiko tartea eta Arga ibaira doazen ur guztiak.

Mediano ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Ultzama ibaia: Lizasoko errotatik goitiko tartea eta Ultzama ibaira doazen ur guztiak.

Arakil ibaia: Arakil ibaira doazen ur guztiak, Larraun eta Basaburua ibaiak izan ezik.

Basaburua ibaia: Artius ibaiarekiko elkargunetik goitiko tartea eta Basaburua ibaira doazen ur guztiak.

Larraun ibaia: Aitzarratetatik goitiko tartea eta Larraun ibaira doazen ur guztiak, Basaburua ibaia izan ezik.

Ubagua ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Irantzu ibaia: Zabaldik goitiko tartea eta Irantzu ibaira doazen ur guztiak.

Urederra ibaia: Zudairiko arrantza barrutiko goiko mugatik goitiko tartea eta Urederra ibaira doazen ur guztiak.

Ega ibaia: Marañon, Cabredo eta Genevillako udalerrien barreneko tartea eta Ega ibaira doazen ur guztiak, Urederra eta Irantzu ibaiak izan ezik.

Araxes ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Leitzaran ibaia: Sarrió enpresako zubitik goitiko tartea eta Leitzaran ibaira doazen ur guztiak.

Urumea ibaia: Rezolako zentralak urak isurtzen dituen lekutik goitiko tartea eta Urumea ibaira doazen ur guztiak.

Ezkurra ibaia: Ezpelura ibaiarekin bat egiten duen tokitik goitiko tartea eta Ezkurra ibaira doazen ur guztiak.

Baztan-Bidasoa ibaia: Arizkungo Bergara izeneko zubitik goitiko tartea eta Baztan- Bidasoa ibaira doazen ur guztiak. Ezkurra ibaia izan ezik.

Orabidea ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Aritzakun-Urritzate ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Luzaide ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

B.-Salmonidoen Eremu Mistoa:

Aragoi ibaia: Esako presatik Galipentzuko presarainoko tartea.

Bardeako Ubidea: ubide osoan zehar.

Onsella ibaia: Nafarroan zeharko ubide osoa.

Zaraitzu ibaia: Galozeko zubitik bukatu arte.

Areta ibaia: Eparozko zubitik bukatu arte.

Irati ibaia: Itoizko urtegiko presatik, bukatu arte.

Erro ibaia: Lizoaingo zubitik bukatu arte.

Arga ibaia: Akerretako zubitik Uharteko presaraino.

Ultzama ibaia: Mediano ibaiak Ultzamarekin bat egiten duen tokitik Soraurengo presarainoko tartea.

Arakil ibaia: Altzania ibaiarekiko elkargunetik bukatu arte.

Irantzu ibaia: Zabaldik bukatu arte.

Ega ibaia: Lizarrako "Saltos del Ega"ren presatik Alloko Zentralaren presarainoko tartea.

C.-Ziprinidoen eremua:

Nafarroako gainerako ibaibideak hartzen ditu.

II. ERANSKINA

Arrantza debekuen tarteak

A.-Ugalketarako.

-Ezkaren arroa:

Uztarroze ibaia: Amuku eta Olerrea errekak, eta Burgiarteko elkargunetik goitiko tartea, hori barne, eta adar guztiak.

Mintxate ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Belagua ibaia: Mazeko Sakangunearen elkargunetik goitiko tartea, hura barne, eta adar guztiak.

Belabarze ibaia: Berroetako elkargunetik goitiko tartea, hura barne, eta adar guztiak.

Urralegi ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Binies ibaia: Bidankozetik goitiko tartea eta adarrak.

-Zaraitzuren arroa:

Zatoia ibaia: Jaurrietako igerilekuetatik goitiko tartea eta adar guztiak: Artaxo, Urroa, Zugarrola eta Maule.

Anduña ibaia: Zotrapeko elkargunetik goitiko tartea, hura barne, eta adar guztiak. Halaber, Anduñara doazen ondoko errekak ere: Lauribarrea, Artoleta eta Etxeberz , Xinto, Latxeta eta Eterreka, eskuineko erreka-bazterretik eta Ekiola eta Bagola, ezkerrekotik.

Zaldaña ibaia: Erekiko elkargunetik goitiko tartea, hura barne, eta adar guztiak.

Xabros ibaia: Estozi errekaren elkargunetik goitiko tartea, hura barne, eta adar guztiak. Baita Larraize erreka eta adarrak ere.

-Aretaren arroa:

Areta ibaia: Salduaingo elkargunetik goitiko tartea, hura barne, eta adar guztiak.

Larraun ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

-Iratiren arroa:

Urtxuria ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Txangoa ibaia: Azpegiko errekak eta adar guztiek bat egiten duten lekutik goiko tartea. Baita Itolatz erreka eta adarrak ere.

Aztapar ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Zorrate ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Azparren ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

-Urrobiren arroa:

Urrobi ibaia: Arrañosin eta Oiarburu erreken arteko elkargunetik goitiko tartea.

Xubingoa ibaia: Aurizko gibelaldetik abiatzen den pistako zubitik goitiko tartea eta adar guztiak.

Iruerreketa erreka: erreka osoa.

-Erroren arroa:

Sorogain ibaia: Itolegiko errekaren elkargunetik goitiko tartea eta adar guztiak.

Xubingoa ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

-Argaren arroa:

Arga ibaia: Presetako elkargunetik goitiko tartea, hura barne, eta adar guztiak.

Olazar ibaia: Urtzeldik goitiko tarte osoa.

Sasoaran ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Leñari ibaia: Lizartzuko elkargunetik goitiko tartea, hura barne, eta adar guztiak.

-Medianoren arroa:

Eltzarrain ibaia: Aierdi ibaiarekiko elkargunetik goitiko tartea.

Errekabeltx ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

-Ultzamaren arroa:

Ultzama ibaia: N-121 errepide nazionaleko zubitik (Arraizko Bentak) goitiko tartea eta adar guztiak.

Zaldazain ibaia: arroilatik goitiko tartea.

Ezpeleta erreka: erreka osoa eta adar guztiak.

Zazpiturrieta erreka: Erreka osoa eta adar guztiak Legarra errekaren elkargunetik goitiko tartea.

-Basaburuaren arroa:

Basaburua ibaia: Orokietako errekarekiko elkargunetik goitiko tartea eta adar guztiak.

Orokieta ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Artius ibaia: Arrarasko arrain-haztegiko presatik goitiko tartea.

Ibarrate ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

-Larraunen arroa:

Larraun ibaia: Aritzarretako iturburutik ibaia desagertzen den hustubiderainoko tartea.

Larraun ibaia: Alliko presatik Electra San Miguelen hustubiderainoko tartea.

Goikozuloa ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Errotazar ibaia: Larraungo ibaiarekin bat egiten duen lekutik Zarranzko errepideko zubiraino, eta adar guztiak.

-Arakilen arroa:

Errekalde ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Balankaleku ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Arrateta ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Lizarrusti ibaia: Abreingo elkargunetik goitiko tartea, hori barne.

Leziza ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Amurgin ibaia: ibai osoa.

Urruntzura ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

-Urederraren arroa:

Urederra ibaia: iturburutik Natur Erreserba bukatzen den lekurainoko tartea.

-Egaren arroa:

Ega ibaia: Marañonetik goitiko tartea, Arabako mugaraino, eta adar guztiak.

Galbarra ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Antzingo iturriak: herritik Egarekin bat egiten duen lekurainoko tartea.

Genevillako erreka: erreka osoa.

-Araxesen arroa:

Araxes ibaia: iturburutik Beteluko Irigoien auzoko zubiraino.

Uztegi ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Errekagorri ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

-Leitzaranen arroa:

Erasote ibaia: iturburutik Plazaolaren lehenagoko trenbiderainoko tartea eta adar guztiak.

Gorriztaran ibaia: Plazaolako zubitik goitiko tartea eta adar guztiak.

Astomela ibaia: Aresotik goitiko tartea eta adar guztiak.

Franki ibaia: goiko hiru sorburuen elkargunetik goitiko tartea.

-Urumearen arroa:

Bedaran ibaia: iturburutik Leitzako zentralerainoko tartea eta adar guztiak.

Saratsain ibaia: Saratsaingo presatik goiti dauden sorburu guztiak.

Zumarrezta ibaia: Sarobeko elkargunetik goitiko tartea, hura barne, eta adar guztiak.

Neku ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Alduntzin ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Isilats ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Burugorri ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Urdallus ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Erroiarri ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

-Ezkurraren arroa:

Ezkurra ibaia: iturburutik Eratsungo arrain-haztegiko presaraino, adarrak barne.

Txitxillo ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Anizpe ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

-Bidasoaren arroa:

Baztan ibaia: Sastrekiko elkargunetik goitiko tartea, hura barne, eta adar guztiak.

Iñarbegi ibaia: Gorostapaloko ur-jauzitik goitiko tartea eta adar guztiak.

Elaputzu ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Legarrea ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Artzubi ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Beartzun ibaia: Iruritabarrengotik goitiko sorburu guztiak, hura barne.

Ballabarren ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Arbutz ibaia: iturburutik Artesiagako errekarekin elkartu arte, adarrak barne.

Aiantsoro ibaia: ibai osoa eta adar guztiak, eta oro har Bertizko Jaurerriaren barreneko guztiak.

Marin ibaia: Libus zentraletik goitiko tartea eta adar guztiak.

Zeberia ibaia: ibai osoa Bidasoarekin bat egiten duen lekuraino, eta adar guztiak, Marin ibaia izan ezik.

Irurebieta ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Mendaur ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Arrata ibaia: Ibarlako zubitik goitiko ur guztiak.

Arrata ibaia: Igantziko errotako presatik Bidasoarekin bat egiten duen tokirainoko tartea.

Tximista ibaia: Infernu eta Arbozta erreken elkargunetik goitiko ur guztiak.

Tximista ibaia: Etxalarko burdinolako presatik Bidasoarekin bat egiten duen tokirainoko tartea.

Pagolletako ibaia: ibai osoa, iturburutik Lesakan Onin ibaiarekin bat egiten duten arte.

Zumeldi ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Ibardin ibaia: ibaia osoa eta adar guztiak.

Zalain ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Montoia ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Barraka ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

-Orabidearen arroa:

Orabidea ibaia: Bizubieta izeneko lekutik goitiko tartea (Indartea eta Sastrenea erreken arteko elkargunea).

-Errobiren arroa:

Aritzakun ibaia: Maribeltzeneko errotatik goitiko tartea eta adar guztiak.

Luzaide ibaia: Gorosgarai eta Asundegi erreken arteko elkargunetik goitiko ur guztiak.

B.-Aldi baterako debekuak.

B.1.-Aintzira eta urtegiak:

Salobre edo Las Cañas izeneko urtegia (NE-20 Natur Erreserba): erabat debekatuta, zehazki aipatzen diren lekuetan izan ezik.

El Pulguer izeneko idoia (NE-35 Natur Erreserba): erabat debekatuta, zehazki aipatzen diren lekuetan izan ezik.

Eugiko urtegia: eremu osoaren bueltan dagoen itxituraren barrenean debekua dago.

Mairagako urtegia: eremu osoaren bueltan dagoen itxituraren barrenean debekua dago.

B.2. Ibai-tarteak

-Aragoiren arroa:

Ezka ibaia: Burgiko Arroilako Natur Erreserbaren (NE-18) barrenean debekua dago.

Zaraitzu ibaia: Benasako Arroilako ibai osoa eta adarrak.

Aragoi ibaia: Esako urtegiko presatik Esa-Xabier errepideko zubira bitarteko tartea.

Areta ibaia: debekatua Eparozko zubitik gorako urak.

-Bidasoaren arroa:

Baztan-Bidasoa ibaia: Giltxaurdiko zubitik Elizondoko Opoka presarainoko tartea.

Bidasoa ibaia: Berako presatik Fundiciones lantegiko hustubiderainoko tartea.

Bidasoa ibaia: Las Nazasko presatik Endarlatsako presarainoko tartea.

Bidasoa ibaia: banaketa ubideak: Bidasoa ibaiko banaketa ubide guztietan arrantzarako debekua dago, Oronoz-Mugairin dagoen Bertizko Jaurerriko zubitik beheiti.

Zia ibaia: Santo Kristo zubitik, Illekueta auzoan, Petrixeko presaraino.

Tximista ibaia: Landaburuko presatik Antsolokuetarainoko tartea.

Onin ibaia: Otekaleko zubitik Legarreako zubirainoko tartea, Lesakan.

Endara ibaia: Gipuzkoako muga guztia.

-Egaren arroa:

Ega ibaia: Antzingo presatik Urederra ibaiarekiko elkargunera bitarteko tartea.

Ubagua ibaia: iturburutik arrain-haztegirainoko tartea.

Irantzu ibaia: iturburutik Aritzalako errepideko zubirainoko tartea.

-Arakilen arroa:

Arakil ibaia: Arabako mugatik Altzania ibaiarekiko elkargunera bitarteko tartea.

-Urumearen arroa:

Añarbe ibaia: Añarbe eta Elama ibaien elkargunetik Artikutzako urtegirainoko tartea.

Elama ibaia: iturburutik Añarbe ibaiko elkarguneraino.

Artikutzako finkako erreka guztiak.

C.-Salbuespeneko debekuak.

Salmonidoen Goiko Eremuko gainerako ibaibide nagusiak eta bigarren mailakoak dira, eranskin honetako a eta b ataletan sarturik ez daudenak.

III. ERANSKINA

Amuarrainaren arrantza barruti intentsiboak

2008. urterako, ondoko zerrendan ageri diren ibaien tarteek arrantza barrutien izaera atxikiko dute:

a) Argako arrantza barruti intentsiboa, Arga ibaian.

-Akerretako zubitik Uharteko Zokorenako presaraino. Luzera: 8,4 km.

b) Arintzanoko barruti intentsiboa, Ega ibaian.

-Arintzanoko zubitik (Arintzano) Deikazteluko zentraleko presaraino (Deikaztelu). Luzera: 8,1 km.

c) Asiaingo arrantza barruti intentsiboa, Arakil ibaian.

-NA-7018 errepideko Izuko zubitik goitik berrogeita hamar metrotik NA-7020 errepideko Anozko zubitik goitik berrogeita hamar metrora bitartekoa. Luzera 6,3 km. 2. Karramarro seinaledunaren arrantza barrutiak. (Pacifastacus leniusculus).

IV. ERANSKINA

Karramarro seinaleduna eta paduretako karramarroa harrapatzeko eremuak

1.-Paduretako karramarroa harrapatzeko eremua.

-Ebro ibaia: ibaibide nagusian, Nafarroa iragaten den tarte guztian; Lodosatik Arnedoko errepide nazionaleko zubia baino beherago delako ibaian ura isurtzen duten ibai adarretan; eta ureztaketa lurretako erreten eta ubideetan, ibai horrek zeharkatzen dituen udalerrietan, betiere.

-Ega ibaia: ibaibide guztian, Leringo errepide nagusiko zubitik Ebron bukatzen den arte, ureztaketa lurretako erreten eta ubideak barne direla.

-Mayor ibaia: Ibaibide osoan eta ibai adar guztietan.

-Arga ibaia: Larragako zubitik Aragoi ibaian bukatzen den arteko ibaibide guztian, ureztaketa lurretako ubide eta erretenak barne.

-Zidakos ibaia: ibaibide guztian, ureztalurretako ubide eta erretenak barne, Puiu eta Tafallako mugatik Aragoi ibaian bukatzen den arte.

-Aragoi ibaia: Galipentzu eta Zarrakaztelu arteko mugatik behera Ebrorekin bat egiten duen arte, ureztaketa lurretako ubide eta erretenak barne.

-Karramarro seinaleduna arrantzatzeko eremuak.

2.a) Eremu libreak:

Aragoi ibaia: Galipentzu eta Zarrakaztelu arteko mugatik behera, Ebrorekin bat egiten duen arte.

Arga ibaia: Larragako zubitik behera, Aragoirekin bat egiten duen arte.

Zidakos ibaia: Puiuko eta Tafallako mugapeen arteko mugatik behera, Aragoi ibaiarekin bat egin arte.

2.b) Karramarro seinaleduna harrapatzeko barrutiak:

A.-Karramarro seinaledunaren Asiaingo arrantza barrutia, Arakil ibaian.

Tokia: Arakil ibaian, Larraun ibaiaren (Irurtzun) elkargunetik Asiaingo hodien zubiraino. Luzera, gutxi gorabehera: 11,5 km.

B.-Karramarro seinaledunaren Acedoko arrantza barrutia, Ega ibaian.

Tokia: Ega ibaian, Arabako mugatik (Zuñiga) Antzingo ur-neurtegiraino. Gutxi gora behera 12,1 kilometro ditu. Tarte horretan, arrantza galarazia dago Galbarrako zubitik goiti Pozo Redondoraino.

C.-Karramarro seinaledunaren Murietako arrantza barrutia, Ega ibaian.

Tokia: Lizarra-Gasteiz NA-132-A errepidean Antzinen dagoen zubitik Arbeitzako zubiraino. Luzera 147 km, tarte horren barrenean debekatua dago Legariako zubitik Murietako zaldainera bitartean. Luzera: 2 km.

B.-Karramarro seinaledunaren Arintzanoko arrantza barrutia, Ega ibaian.

Tokia: Lizarrako "Saltos del Ega"tik, Alloko zentraleraino. Luzera 19,2 km. Eremu horren barrenean debekatua dago, Irantzu ibaiak urak Egara isurtzen dituen tokitik Alloko zentraleraino. Luzera: 15,3 km.

E.-Karramarro seinaledunaren Uharteko arrantza barrutia, Arga ibaian.

Tokia: Akerretako zubitik Uharteko Zokorenako presaraino. Luzera, gutxi gora behera, 8,4 kilometrokoa du.

Iragarkiaren kodea: F0802044