21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

AGEZA

2008ko ekitaldiko aurrekontua. Hasierako onespena

Agezako Kontzejuko Kudeaketa Batzordeak, 2008ko urtarrilaren 16an egin bilkuran, aho batez onetsi zuen 2008ko ekitaldiko aurrekontu arrunta, hasiera batean.

Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluari eta Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. ari jarraituz, espediente hori jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten. Epea erreklamaziorik gabe iraganez gero, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.

Agezan, 2008ko urtarrilaren 20an.-Batzordeko burua, José Carlos Lerga Esquíroz.

Iragarkiaren kodea: L0801138