21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ARAS

Aurrekontuetako aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2007ko 134. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 26an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu berezia "Nekazaritzako bideak konpontzea 2007ko martxoko eta apirileko ekaitz eta uholdeen ondotik" izeneko 1 531 60101 kontusailarentzat. 65.723,65 euroko zenbatekoa du eta "Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren dirulaguntza" izeneko 1 75502 dirusarreretako kontusailaren kargura finantzatuko da.

Arasen, 2008ko urtarrilaren 29an.-Alkatea, Francisco Javier Murguiondo Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L0801511