21. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ALTSASU

8/2007 aldaketaren espedientea 2007ko aurrekontuan, kreditu bereziaren bidez. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2007ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen kreditu bereziaren bidezko 8/2007 espedientea, Udalaren 2007ko aurrekontuan; 1.416 euro egiten du, guztira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publikotasunari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege beraren 202. artikuluan xedatuari jarraituz, 2007ko abenduaren 21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen Udalak osoko bilkuran onetsitako espedientearen hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betikoz onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, iragarkia argitaratzen da.

GASTUAK:

Kontusaila: 1 3130 22004. Pasadizokoen aterpetxerako materiala: 1.416 euro.

FINANTZAKETA:

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 1.416 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka ondoko bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Hilabeteko epean, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztuta, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Altsasun, 2008ko urtarrilaren 22an.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: L0801118