II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.1. Baimen eta lizentziak
GARRALDA
Jarduerarako lizentzia. Eskaera
Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Eskatzailea: Eduardo Arriola Juampérez. Jarduera: esne-behien ustiategi batean lubaki-silo bat egiteko proiektua. Tokia: 1. poligonoko 128. lurzatia, Zakarloa alderdia.
Garraldan, 2008ko urtarrilaren 30ean.-Alkatea, Alejandro Belzunce Lerindegui.
Iragarkiaren kodea: L0801513